Petrolio upelaren prezioa ia 100 dolarrean dago, 2014tik lehen aldiz
Petrolio upelaren prezioak gora egin du nabarmen, ia 100 dolarreraino. Valdimir Putin presidente errusiarrak Donetsk eta Lugansk errepubliken independentzia aitortzeak, eta, "bake misio baten baitan", Indar Armatuak bi herrialde horietan zabaltzeko hartutako erabakiak ekarri dute igoera.
Modu horretan, Brent upelaren prezioak goranzko joerari eutsi dio, gaurko honetan 99,01 dolarrean baitago. Astelehenetik, beraz, % 3,79ko igoera izan du.
Esan bezala, Ukraina eta Errusia arteko tentsioak daude prezio igoera horren atzean.
Ibex 35 indizeak % 2,45 egin du behera
Astearte honetan, burtsen irekieran, % 2,45 jaitsi da Ibex 35 indizea. 8.280,72 puntutan zegoen, hain zuzen ere, 09:01ean. Atzo, % 1,1 egin zuen behera.
Europako gainerako burtsek ere galerak izan dituzte: % 2,59 Frankfurtekoak, % 1 Pariskoak eta % 1,5 Londreskoak.
Zure interesekoa izan daiteke
ELA eta LAB, etxebizitzaren aldeko greba orokorrerako bidean
LAB etxebizitzaren inguruko greba orokorraren alde agertu da, eta beste sindikatuekin batera prestatzen ari dela esan du
Ekonomia % 2,2 haziko da Euskadin aurten eta % 1,9 datorren urtean
Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz
CC. OO.k eta UGTk greba orokorra deitu dute udazkenerako