Euskaltelen akzioak ia % 16 igo dira MasMovilen erosteko eskaintza publikoaren ostean
Euskalteleko akzioek 11,12 euroan itxi dute saioa astelehen honetan, % 15,95eko igoera izan ostean. Euskaltelen akzioek nabarmen egin dute gora goizean Burtsa ireki baino ez, MasMovilek hura erosteko egindako eskaintza publikoaren iragarpenaren ondorioz.
Ostiraleko saioa itxi zenean, 9,59 euroan zeuden Euskaltelen akzioak, eta gaur goizeko lehen orduan 11,18 euroan ziren; beraz, % 16,7 igo da horien balioa. Saioa amaitzean berriz, 11,12 euroan zeuden. Zenbateko hori, hain zuzen ere, MasMovilek bere egungo akziodunei akzio bakoitzarengatik eskainiko dien prezioaren parekoa da.
Masmovilek Euskaltelen hiru akziodun nagusiekin (Zegona funts britainiarra, Kutxabank eta Alba Europa) akordioak lortu ditu, Euskaltelen kapital sozialaren % 52,32 baitute.
Merkatuen erreakzioa
Zegonak 428 milioi euro jasoko ditu erosteko eskaintza publikoaren truke, eta hori izan da, hain zuzen ere, eguneko onuradun handienetako bat; izan ere, bere tituluak % 39,15 igo dira, 1,31 libera esterlinara arte, operazioaren berri eman eta, horren ostean, bere aktiboek beren balioarekiko deskontu nabarmena zutela azpimarratu ostean.
MasMovilek Euskaltel erosi izanaren berriak, gainera, Telefonicaren jaitsiera eragin du, urteko daturik txarrena izan baitu, bere tituluak % 3,72 jaitsi baitira, 3,877 euroraino.
Zure interesekoa izan daiteke
Itoiztik Erriberara: 354 milioi euro Nafarroako ubidearen proiekturako
Espainiako Gobernuak soldaten sekretuarekin amaitu du
Eusko Jaurlaritzak aurrekontuen negoziazioa amaitutzat eman du, oposizioarekin akordiorik lortu gabe
Aurtengo iraila azken hamar urteetako onena izan da esportazioei dagokienez, Jaurlaritzaren arabera
Adifen arabera, grebak % 6,04ko eragina izan du Euskadin goizeko txandan, eta % 15,56koa gauekoan