Carles Puigdemont
2021/10/15 - 23:00
Kontu Auzitegiaren fidantzak ordaintzeko bi milioi euro jarri ditu ERCk, enbargoak saihesteko saiakeran
Kontu Auzitegiak eskatutakoaren (5,4 milioi) zati bat jarri du ERCk, Generalitateak Institut Catala de Financesen bidez aurkeztutako abalak ostegunean atzera bota ondoren.
2021/10/04 - 22:27
Puigdemont: 'Espainiak justizia erabiltzen du helburu politikoetarako'
Beste behin, Carles Puigdemonten kontrako euroagindua ez da ontzat eman. Bi orduz deklaratzen egon ostean, Sardiniako epaileak bertan behera utzi du Kataluniako presidente ohia espainiaratzeko prozesua, Europako Auzitegi Orokorrak euroagindua indarrean dagoen ala ez erabaki arte.
2021/10/04 - 22:11
Puigdemont Espainiaratzeko prozedura bertan behera utzi du Sardiniako Auzitegiak
Europako Justiziak buruzagi independentistaren immunitatearen eta epaitu aurreko arazoen inguruan erabaki arte, prozedura bertan behera uztea erabaki du Sassariko apelazio Auzitegiak.
2021/10/04 - 16:33
Puigdemontek Llarena epaileak Italiari eskatutako estradizioaren gainean deklaratu du Sardinian
Puigdemontek alboan izan ditu Toni Comin eta Clara Ponsati ere. Gaur eguerdian jakin da Llarena epaileak agiria bidali diela Sardiniako epaileei, gogoratuz Comin eta Ponsatiren aurka ere euroaginduak daudela.
2021/10/04 - 14:12
Puigdemonten estradizioari buruzko lehenengo auzi-saioa egingo dute astelehen honetan Sardinian
Generalitatearen presidente ohia "etxeko lanak eginda" iritsiko omen da auzitegian deklaratzera, irailaren 23an atxilotua izan eta ordu batzuetara aske geratu ostean.
2021/10/04 - 14:03
Carles Puigdemonten hasi da Sassariko Apelazio Auzitegian deklaratzen
Carles Puigdemont 10:55ean iritsi da Sassariko (Italia) Apelazio Auzitegian deklaratzera. Pablo Llarena Auzitegi Goreneko Bigarren Salako magistratuak bidalitako estradizio eskaera aztertuko dute bertan.
2021/10/01 - 21:12
Puigdemontek immunitatea itzultzeko eskatu dio EBko Auzitegi Nagusiari
Uztailaren 30ean kendu zien Puigdemont, Toni Comin eta Clara Ponsati eurodiputatuei, horien kontrako euroaginduak bertan behera zeudelakoan.
2021/09/30 - 19:32
Sardiniako Auzitegiari Puigdemont entregatzeko eskatu eta Estatuko Abokatutzaren aurka egin du Llarenak
Puigdemonti immunitatea kentzeko prozeduran, Estatuko Abokatutzak Europako Auzitegi Orokorrari president ohia atxilotzeko agindua bertan behera zegoela jakitera ematea aurpegiratu du magistratuak.
2021/09/27 - 21:33
Puigdemont Bruselara itzuli da
Generalitateko presidente ohia eta Junts per Catalunyako eurodiputatua Sardiniara bueltatuko da urriaren 4an. Egun horretan erabakiko dute Espainiara estraditatzen duten ala ez.
2021/09/25 - 23:00
Puigdemontek Aragonesen eta ERC eta Junts alderdien babesa jaso du L 'Alguerren
Prentsaurrekoan, Puigdemontek Kataluniako independentziaren aldeko konpromisoa berretsi du. Bestalde, Puigdemonten zein erbesteratu guztien kontrako auzi judizialak eta atxilotze aginduak bertan behera uzteko eskatu du Pere Aragonesek.
2021/09/25 - 17:09
Puigdemont txaloka hartu dute L’Alguerreko kaleetan
Pozik agertu da Kataluniako presidente ohia, behin eta berriz errepikatu duenez, aske dagoelako.
2021/09/25 - 15:28
Puigdemont Sardiniako agintariekin bildu da, Aragones hartu aurretik
Sassariko (Sardinia, Italia) Apelazio Auzitegiak atzo aske utzi ostean, Generalitateko presidente ohiak esan du "Espainiaren jazarpenera ohituta" dagoela.
2021/09/25 - 14:08
Puigdemontek Espainiako Gobernuaren ''errepresioa'' salatu du
Atzo arratsaldean espetxetik atera ondoren, gaur Sardinian egiten ari diren Adifolk jaialdian agertu da Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohia.
2021/09/24 - 23:21
Mobilizazioak Katalunian Puigdemonten alde
Puigdemonten atxiloketak independentista guztiak batu ditu Katalunian, eta desadostasunak alde batera utzi dituzte elkarrekin mobilizatzeko.
2021/09/24 - 20:26
Puigdemont aske utzi dute eta urriaren 4an Sardinian aurkeztu beharko da
Generalitateko presidente ohia kartzelatik atera da dagoeneko, kautelazko neurririk gabe. Hasiera batean Sardiniatik ezin izango zela atera esan bazuten ere, azkenean ez du mugikortasun murrizketarik izango.
2021/09/24 - 20:16
Puigdemont aske utzi dute
Generalitateko presidente ohia kartzelatik atera da dagoeneko, kautelazko neurririk gabe. Hasiera batean Sardiniatik ezin izango zela atera esan bazuten ere, azkenean ez du mugikortasun murrizketarik izango.
2021/09/24 - 18:08
"Justiziari men" egiteko eskatu dio Sanchezek Puigdemonti, eta elkarrizketarako konpromisoa aldarrikatu du
"Elkarrizketa, inoiz baino beharrezkoagoa da gaur", azpimarratu du Espainiako Gobernuko presidenteak. Hala, "elkarrizketarako konpromisoa" aldarrikatu du, 2017ko gertakarien "trauma" gainditzeko helburuarekin.
2021/09/24 - 18:07
Llarenak Puigdemont atxilotzeko agindua igorri dio Italiari
Auzitegi Goreneko epaileak Italiako Auzitegiari igorritako ofizioan adierazi duenez, "Euroagindua eragin duen prozedura judiziala aktibo dago eta auzi-ihesean dauden auzipetuak atxilotzeko" daude. Bertsio hori ez dator bat Puigdemonten abokatuenarekin.
2021/09/24 - 17:49
Generalitateak "jazarpen politikoarekin eta errepresioarekin" amaitzea eskatu du
Pere Aragones presidenteak iragarri du arratsaldean Sardiniara joango dela, eta egoera "oso larria" dela salatu du. "Honek ez du laguntzen gatazka politikoa konpontzen", kritikatu du.
2021/09/24 - 17:09
Puigdemont epailearen aurrean deklaratzeko zain
Gonzalo Boye haren abokatua "oso lasai" azaldu da, uste baitu "dena lasaitzen denean" Europako zuzenbidea aplikatuko dela eta aske utziko dutela.