Carles Puigdemont
2021/09/24 - 16:33
Sanchezek dio Puigdemontek Justiziari men egin behar diola
Ikusteko dago atxiloketak nola eragingo dion Espainiako eta Kataluniako gobernuen arteko elkarrizketa mahaiari. Momentuz, Sanchezen Gobernuaren erreakzio ofizialak ez ditu gauzak errazten.
2021/09/24 - 16:28
Pere Aragonesek Puigdemont berehala aske utzi dezaten eskatu du
Pere Aragones presidenteak bertan behera utzi du bere agenda eta Gobernuaren urgentziazko bilera deitu du. Goizetik adierazi dio babesa Puigdmeonti sareetan.
2021/09/24 - 16:23
Puigdemonten kontrako euroagindua ez dela inoiz indargabetu esan du Auzitegi Gorenak
Gonzalo Boye abokatuak gogoratu du europarlamantari gisa egindako desplazamenduetarako inmunitateak indarrean jarraitzen zuela autoan jasotzen den bezala, eta Sardiniara europarlamentari gisa joan dela kaltaluniako presidente oiha.
2021/09/24 - 16:16
Puigdemont aske utzi ala ez erabaki beharko du Sassariko epaileak
Puigdemont atzo gauean atxilotu zuten, Italiako Sardinia uhartean, L'Alguerreko aireportura iritsi zenean ekitaldi politiko batera joateko. Mugetako poliziak atxilotu zuen, Espainiako Auzitegi Gorenak 2019an zabaldutako atxilotze eta Espainiaratze aginduari erantzunez.
2021/09/24 - 13:12
Euskal indar politiko nagusiek elkartasuna adierazi diote Puigdemonti
EAJk eta EH Bilduk elkartasuna adierazi diote presidente ohiari eta Kataluniako gizarteari. Podemos Euskadik uste du atxiloketak oztopatu egingo duela elkarrizketa prozesua, eta PP Euskadi "oso pozik" agertu da.
2021/09/24 - 12:38
Puigdemonten abokatua: "Konbentzituta gaude ez dutela estraditatuko"
Gonzalo Boye "oso lasai" azaldu da Kataluniako presidente ohia atxilotu dutela eta. Jakin badakite, esan du, laster aske egongo dela euroagindua ezin delako aplikatu.
2021/09/24 - 11:41
Carles Puigdemonten atxiloketaren aurkako lehen protestak
Dozenaka pertsona bilduta daude gaur goizean Italiak Bartzelonan duen kontsuletxearen inguruan Carles Puigdemonten atxiloketa gaitzesteko.
2021/09/24 - 11:18
Erkoreka:"Puigdemonten atxiloketak ez dio ondorio onik ekarriko Katalunian abiatutako elkarrizketa mahaiari"
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun sailburuak esan du, itxaropena izan behar da !Kataluniaren etorkizuna elkarrizketaren bidetik etortzeko eta atxiloketa ez izatea horretarako oztopo".
2021/09/24 - 11:15
Jordi Sanchezek salatu du Espainiako Gobernuak ez duela Kataluniarekin harremanak hobetzeko borondaterik
Puigdemontek 14:00etan deklaratuko du Sassariko apelazio auzitegian (Sardinia), eta bertan erabakiko dute estraditatu ala aske utziko duten.
2021/09/24 - 01:09
Puigdemont atxilotu dute Sardinian
Espainiako Auzitegi Gorenak emandako agindu baten ondorioz atzeman dute Kataluniako Gobernuko presidente ohia L'Alguer hiriko aireportuan. Gonzalo Boyek azpimarratu du agindu hori "indargabetuta" dagoela. JxCat-eko eurodiputatua ekitaldi batean parte hartzeko asmoz joan da Bruselatik Sardiniara.
2021/07/30 - 16:31
Europako Parlamentuak immunitatea kendu die Puigdemont, Comin eta Ponsatiri
Auzitegiak atzera bota du ekainaren 2an hartu zuen behin-behineko erabakia, immunitate parlamentarioa aldi baterako emateko, hiru eurodiputatuek aurkeztutako helegiteari buruz ebatzi arte.
2021/07/07 - 19:36
Puigdemont eta Junqueras Waterloon elkartu dira, lau urteren ostean
Carles Puigdemont eta Oriol Junqueras ERCko berriz elkartu dira asteazken honetan. Bien arteko lehen bilera izan da, eta eurodiputatuak Waterloon (Belgika) duen etxean bildu dira.
2021/07/07 - 18:22
Puigdemont eta Junqueras Waterloon elkartu dira, lau urteren ostean
Bestalde, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak "iraganean ez geratzeko" eskatu dio Kataluniako Gobernuari.
2021/07/06 - 19:09
Kataluniako Gobernuak 10 milioiko funtsa sortu du Kontu Auzitegiaren fidantzak ordaintzeko
Generalitateko Institut Català de Financesek bermatuko du abala, finantza-erakunde baten kontura joango den gordailu batekin. Organo horrek kudeatuko ditu funtsak, harik eta erakunde propioa sortu arte.
2021/06/22 - 21:01
Puigdemont eta atzerrira jo zuten politiko kataluniarrentzat ez dago indulturik
Immunitateak Clara Ponsati eta Toni Comin kontseilari ohiak eta eurodiputatuak ere babesten ditu, baina ez die eragiten ez Carles Puigdemonti ezta atzerrira atera ziren kontseilari ohiei ere.
2021/06/21 - 23:33
Preso independentistentzako indultuak babestu ditu Europako Kontseiluko Ganberak
Horrez gain, erbestean dauden politikariak, tartean Carles Puigdemont, estraditatzeko eskariak erretiratzeko eskatu du. Halaber, sedizio eta matxinada delituak erreformatzearen alde egin du.
2021/06/20 - 21:15
Junquerasek berretsi du indultua "Estatuko aparatuen ahulezien" adierazlea dela
Ildo beretik, Carles Puigdemont president ohiak adierazi du Sanchezek indultuak Europaren presiopean sinatuko dituela.
2021/06/02 - 21:36
Europako justiziak immunitatea itzuli die Puigdemonti, Ponsatiri eta Comini
JxCateko hiru eurodiputatuei immunitatea kentzea erabaki zuen Europarlamentuak, eta horren aurkako helegitea aurkeztu zuten.
2021/05/21 - 16:17
Pere Aragones, Kataluniako presidente: "Legeak aldatzea posible izan behar da"
ERCren 33 botoak ez ezik, JxCaten 32 botoak eta CUPen 9ak ere jaso ditu. Quim Torra eta Artur Mas Generalitateko presidente ohia eta Oriol Junqueras ERCko buruzagia inbestidura saioan izan dira.
2021/05/20 - 14:28
Puigdemontek helegitea jarri du Europan immunitatea bertan behera utzi izanaren aurka
Salaketa atzo aurkeztu zuten, hori baitzen azken eguna Europako Justiziak horrelako erabakien aurrean helegitea aurkezteko.