Carles Puigdemont
2024/06/10 - 20:38
Josep Rull, Kataluniako "errepresioaren aurkako mahaiaren" presidente, Junts, ERC eta CUPen babesari esker
Bigarren bozketan 59 boto jaso ditu Juntseko hautagaiak, eta Silvia Paneque alderdi sozialistaren hautagaiak 42. Kataluniako Parlamentuak Raquel Sans (ERC) izendatu du presidenteorde eta David Perez (PSC) bigarren presidenteorde.
2024/05/30 - 20:51
Amnistiak 'akats' bat zuzentzen duela adierazi du Puigdemontek, berdintasunez negoziatzea ahalbidetuko duena
Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohiak adierazi duenez, Espainiako Estatuak "akats" bat zuzendu du Amnistia Legea onartu ostean.
2024/05/30 - 12:51
Kataluniako alderdiek Amnistia Legea txalotu dute, baina "ez dela ezeren amaiera" argi utzita
Juntseko bozeramaileak gaurkoa egun "historikoa" dela nabarmendu du, baina amnistiak berak bakarrik sakoneko arazoak ez duela konponduko. ERCko bozeramaileak, bere aldetik, adierazi du "hurrengo geldialdia" erreferenduma dela.
2024/05/30 - 09:48
Albiste izango dira: Amnistia Legea, Maiatzeko KPI aurreratua eta posta bidezko botoa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/05/28 - 00:40
Amnistia legearen aplikazioa geldiarazteko gida bat zabaldu dute BJKNren posta bidez
Juntsek gutun bat bidali die EBko Barne Gaietarako komisarioari, Europako Batzordeko Balio eta Gardentasunerako presidenteordeari eta Europako Batzordeko Justizia komisarioari, gida horren aurrean esku har dezaten eskatzeko.
2024/05/18 - 19:05
Juntsek M12ko atzerriko bozketa errepikatzeko eskatu du, "irregulartasun larriak" atzeman ostean
Juntsen arabera, ustez baliogabeak ziren 3.000 boto inguru suntsitu dira, inpugnatzeko epea amaitu baino lehen, eta horrek "arriskuan jartzen ditu herritarren hauteskunde-eskubideak eta hauteskunde-prozesuaren osotasuna".
2024/05/17 - 22:49
Inbestiduran izango duen jarrera finkatzeko militanteei galdetuko die ERCk
Marta Rovira ERCko idazkari nagusia arduratuko da negoziazioak koordinatzeaz, baina militantzia izango da alderdiaren jarrera erabakiko duena.
2024/05/16 - 23:00
Gehiengo sinpleen agertoki batean Illak baino "aukera handiagoak" dituela berretsi du Puigdemontek
Juntseko hautagaiak sozialistei aurpegiratu die bera kritikatzea eta, aldi berean, PSOEk "gutxiengoan gobernatzen dituen parlamentuen eta udalen zilegitasuna" aldarrikatzea.
2024/05/16 - 14:39
Puigdemont hasi da Kataluniako Gobernu berria osatzeko urratsak ematen
Juntseko presidentegaiak uste du gehiengo sinple batekin agintzeko aukerak badituela. "Salvador Illa PSCko hautagaiak baino aukera gehiago", esan du.
2024/05/14 - 14:49
Gobernua osatzen saiatzeko zilegitasuna duela aldarrikatu du Puigdemontek, PSOEren kritiken aurrean
Generalitateko presidente izateko Juntsen hautagaiak sozialistei gogoratu die Pedro Sanchez Espainiako presidenteak ere ez zituela hauteskundeak irabazi.
2024/05/13 - 20:55
Illa ala Puigdemont, ekainaren 25a epemuga izango duen lehen inbestidura saiorako hautagaia
Ekainaren 10ean aukeratzen den Parlamentuko presidente berriak bere esku izango du inbestidurarako hautagaia izendatzea. Inbestidurako lehen bozketatik bi hilabete igaro eta hautagairik aukeratu ezin izan badute, Kataluniako Parlamentua automatikoki desegingo da.
2024/05/13 - 14:55
Puigdemont aurkeztu egingo da inbestidurara, eta ERCren babesa bilatuko du
Juntsen buruak uste du gehiengo koherentea izango litzatekeela, eta PSCk baino aukera gehiago izango lituzkeela bigarren bozketan inbestuidura lortzeko.
2024/05/13 - 01:20
Carles Puigdemontek ERCrekin zubiak berregiteko eskatu du
Puigdemontek agerraldia egin du Juntsek Argelersen (Ipar Katalunia) duen egoitzan, eta eskua luzatu dio ERCri "zubiak berregiteko" eta mugimendu independentistaren "batasun ezaren" inguruan hausnartzeko.
2024/05/12 - 12:51
Puigdemont: ''Erbesteratze askoren azken eguna izatea espero dugu''
Hauteskundeetan parte hartzeko deia egin du Carles Puigdemont Juntseko presidentegaiak, La Roca d'Albera Frantziako Ekialdeko Pirinioetako herriko gazteluan komunikabideei egindako adierazpenetan.
2024/05/12 - 12:38
Rodalies zerbitzuaren arazoak, Kataluniako hauteslekuen irekierako gorabehera bakarra
5,7 milioi pertsona daude deituta gaur Kataluniako Parlamenturako hauteskundeetan botoa ematera. Inkestek Salvador Illaren PSCren garaipena iragarri dute, baina etorkizuna alderdien arteko itunen araberakoa izango da.
2024/05/11 - 00:57
Kataluniako indar politikoak zalantzatiak, % 40 inguru, erakartzen saiatu dira kanpainaren amaieran
ERC, Junts+, PSC, PPC, Comuns, Vox, CUP, Ciudadanos eta Aliança Catalana indar politikoek azken ekitaldiak egin dituzte igandeko hauteskundeei begira.
2024/05/10 - 12:06
Espainiako buruzagien babesarekin amaituko dute Kataluniako hauteskunde kanpaina
Sanchez eta Abascal Bartzelonara joango dira ostiral honetan, zerrendaburuak babesteko, eta Feijoo, berriz, Bartzelonako L 'Hospitalet de Llobregat udalerrira. Bestalde, Diaz Cornella de Llobregaten (Bartzelona) izango da.
2024/05/10 - 10:04
Albiste izango dira: Kanpaina amaiera Katalunian, E9ko hauteskundeetarako mahaien zozketa eta Gazako egoera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/04/29 - 11:46
Puigdemontek bertan behera utzi du kanpainako agenda, Nuria Casamajo ama hil ostean
Puigdemontek berak eman du bere amaren heriotzaren berri, X sarean zabaldutako mezu batean.
2024/04/26 - 00:34
Puigdemont: ''Ezagutzen dugu Justizia, prentsa patriotikoa; horregatik, negar eginda ateratzen gara etxetik''
Carles Puigdemont JxCat-eko presidentegaiak ere izan du hizpide Espainiako Gobernuko presidentearen erabakia: "Haiek baino hobeto ezagutzen dugu Espainiako Justizia, prentsa patriotikoa, ez digu inork azaldu behar. Ezagutzen ditugunez, negar eginda ateratzen gara etxetik".