Cebek
2025/06/05 - 21:21
Bilbok muturreko bero-boladei aurre egingo die 2050ean, 47 gradura arteko tenperaturekin
AXA Fundazioak eta CEBEKek 'Bilbo klima-aldaketaren aurrean' izeneko ikerketa aurkeztu dute. Ikerketa horren arabera, beroaldi horiek 2.500 milioi euroko galera ekonomikoak eragin ditzakete.
2025/05/14 - 18:19
Guillermo Buces izango da Cebeken presidente berria
Carolina Perez Toledoren lekukoa hartuko du Bucesek. Biolid Industrias Graficaseko CEOa eta Bizkaiko Arte Grafikoen Elkartearen presidentea da.
2025/05/14 - 11:02
Nuria Lekue eta Guillermo Buces, CEBEKen presidente izateko hautagai
Hauek dira hautagaiak: Nuria Lekue, Galindo Zerbitzugunearen zuzendari nagusi eta Bizkaiko Zerbitzuguneen Elkartearen (Estaserbi) presidentea, eta Guillermo Buces, Biolid Industria Grafikoetako CEO eta Bizkaiko Arte Grafikoen Elkartearen presidentea.
2025/05/14 - 09:49
Albiste izango dira: Bilboko ustezko hiltzailearen epaiketa, Pepe Mujicaren heriotza eta CEBEK
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/05/13 - 16:06
Lanaldia 37,5 ordura murriztea lan-hitzarmenaren esparruan negoziatzea defendatu du CEBEK patronalak
Bizkaiko Enpresaburuen Konfederazioaren arabera, lanaldiaren murrizketak lan-kostuen igoera eragingo du eta horrek ondorioak izango ditu produktuaren prezioan eta produktibitatean.
2025/02/12 - 14:36
Cebek patronalak "batasuna" eskatu dio Europari, AEBk iragarritako muga-zergen aurrean
Trumpek iragarritako politikek munduko merkataritza eszenatokia hankaz gora jarri duten garaiotan, kezka agertu du Bizkaiko enpresaburuen elkarteak. Mehatxuei irmo erantzun behar zaiola esan du patronalak, baina gerra komertziala abiatu gabe.
2024/11/18 - 17:18
Cebekek iritzi du BGAE bultzatzeko erakundeentzako proposatu duten pizgarri fiskala eskasa dela
Foru ogasunek aurreratutakoan oinarrituta, ez dute uste zerga erreforma "sakona" izango denik, "berrikusketa hutsa" besterik ez delakoan daude.
2024/11/08 - 14:39
CCOOk, UGTk eta Euskadiko patronalek bilkura egin dute Bilbon, GOIDIren biktimei elkartasuna adierazteko
Sindikatuek 10 minutuko kontzentrazioa egin dute Bilbon, euren egoitzen aurrean, eta Confebask, CEOE eta Cebek patronaletako kideek elkarretaratzea egin dute Euskadi plazan, Iberdrola dorrearen aurrean.
2024/05/08 - 16:58
ETAren mehatxuagatik "alde egin zuten pertsonak eta enpresak erakartzeko" plan bat eskatu du Cebekek
Bizkaiko patronalak aitortu du aurrerapausoak eman direla biktimen aitortzan, baina ez dela nahikoa esan du, eta "ez dela berandu kolektibo garrantzitsu horrekin justizia egiteko".
2024/05/08 - 16:45
ETAgatik alde egin zuten pertsonak eta enpresak ''aintzatesteko eta erakartzeko'' plana eskatu du CEBEKek
Carolina Perez Toledo CEBEKeko presidenteak "ETAren mehatxuagatik joan ziren pertsonak, familiak eta enpresak aitortzeko eta erakartzeko plan bat" bultzatzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari. "Oraindik ez da berandu ahaztutako kolektibo garrantzitsu honekin justizia egiteko", adierazi du.
2024/05/08 - 10:03
Albiste izango dira: Gaza, erabat isolatuta, Cebeken 125. urteurrena eta su olinpikoa Frantzian
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/02/07 - 18:27
Cebekek ohartarazi du grebak ez daudela justifikatuta eta enpresei "kalte handia" egiten ari zaiela
Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren azken igoerari dagokionez, agerian utzi dute Gobernuaren "aldebakarreko" erabakia izan dela eta akordio baten emaitza izatea gustatuko litzaiekeela.
2023/11/21 - 21:46
Ana Beobide, Juan Luis Cañas, Julian Lazkano, Tomas Letamendia eta Virginia Oreguirentzat, 2023ko Korta sariak
Eusko Jaurlaritzak eta patronalek enpresaburu horiek saritu dituzte Donostian egindako zeremonia batean, beren dohainak eta ahalegina publikoki aitortzeko. ETAk 2000. urteko abuztuan hil zuen Joxe Mari Korta Adegiko presidentea.

2023/05/11 - 11:21
Garbiñe Aranburu: "Soldaten akordioak ez du langileen erosahalmena bermatzen, ezta KPIa ere"
LABeko idazkari nagusiak azpimarratu duenez, Euskal Herrian "beste errealitate sindikal bat dago, eta ez da aplikatuko". Bestalde, ELA sindikatua estu hartu du, eta Adegi Gipuzkoako patronalarekin "aliantza" izatea leporatu dio.
2023/05/09 - 15:20
Langile falta, absentismoa eta gatazkak, Bizkaiko enpresen kezka nagusiak
Bien bitartean, ekonomiaren berpizte txiki bat aurreikusten dute urteko bigarren seihilekorako, eskaera, faktura eta inbertsioetan.
2023/03/28 - 22:47
EH Bilduk Langileen Estatutu propio baten alde egin eta patronalen "diskurtso hegemonikoa" kritikatu du
Pello Otxandiano EH Bilduko programa zuzendariak eta Iker Casanova Bizkaiko ahaldun nagusigaiak hartu dute parte Bilboko Euskalduna jauregian egindako ekitaldian. 'Industria politikarako oinarriak' dokumentua aurkeztu dute.
2023/02/02 - 15:03
Bizkaiko enpresen % 40k uste dute susperraldian daudela, eta hala egongo direla 2023ko ekainera arte
Bizkaiko patronalaren galdeketari erantzun dioten 10 enpresatik 7k diote langile kopuruari eutsiko diotela, eta % 25ek handitzeko asmoa iragarri dute. Soldatei dagokienez, konpainien erdiek batez beste % 3,7 igoko dituztela esan dute.
2022/07/22 - 15:59
Irailetik aurrera Bizkaiko metalgintzan "greba gehiago" egongo direla ohartarazi dute sindikatuek
ELA, CCOO, LAB, UGT, ESK, CGT eta CNT sindikatuek salatu dute FVEM patronalak ez duela "eduki berririk" eraman negoziazio mahaiaren azken bilerara, eta ekoizpena geldituko dute berriro irailerako deituta dagoen horretarako "ulertzen ez badu aberastasuna langileen artean banatu behar dela".