Absentismoa murrizteko negoziazio kolektiboan pizgarriak adostearen alde egin du Cebekek
Bizkaiko patronalak negoziazio kolektiboari "inposiziorik gabe" eta elkarrizketaren aldeko apustuarekin ekiteko deia egin du, eta hitzarmenetan absentismoaren eragina murriztea ahalbidetuko duten akordioak eta pizgarriak (ez dute zertan ekonomikoak izan) sartzea defendatu du.
Buces eta Azpiazu (erdian) Cebeken 2026rako aurreikuspenen aurkezpenean, astearte honetan. EFE.
Cebek Bizkaiko patronalak negoziazio kolektiboa probesteko deia egin du, sindikatuekin lan absentismoaren "tasa altuak" murrizteko akordioak lortzeko, eta helburu horrekin pizgarriak hitzartzearen alde egin du; suspergarriok ez dute zertan ekonomikoak izan.
Enpresa-erakundearen ordezkariek, Guillermo Buces presidentea buru zutela, negoziazio kolektiboari dagokionez aurtengo urtea zeinen garrantzitsua den nabarmendu dute, 2026rako aurreikuspenei buruz urtarrilean 383 enpresari egindako inkestaren emaitzen aurkezpenean.
Aurten, Cebekek eta sektoreko bere elkarteek 15 hitzarmenen negoziazioak dituzte esku artean —negoziatzen dituzten 24 sektore-hitzarmenetatik—; hitzarmen horiek 140.000 langileri eragiten diete, orotara, eta tartean dago Bizkaiko metalaren hitzarmena, 55.000 langileri inguru eragiten diena.
Bucesen ustez, "negoziazio kolektiboa modernizatzeko aukera bat da", hitzarmenetan absentismoak enpresetan duen eragina murrizteko neurriak eta "antolaketa-malgutasuna hobetzeko elementuak" sartuta.
"Benetako" negoziazioak
Bucesek "benetako" negoziazioen alde egin du, guztia negoziatzeko beta ematen duten negoziazioen alde, aurreko hitzarmenetako bidea alde batera utzita, "zurruntasunak" murrizteko helburuz.
Gaur egun, batez beste, bi urtez luzatzen dira hitzarmenen negoziazioak eta epe hori ere murriztu nahi du enpresarien buruak. Azpimarratu duenez, testuinguru horretan "sobera daude konfrontazioa eta gatazka, elkarrizketa eta akordioa dira beharrezkoak".
Eman dituzten datuen arabera, Bizkaiko enpresetan, batez beste, urtean 24-25 egun galdu ziren lan-absentismoagatik. Esan du arazoa orokorra dela, eta alde guztiek aurre egin beharreko kontua dela gaineratu du Francisco Javier Azpiazu Cebeken idazkari nagusiak.
Horren haritik, enpresarien ordezkariak absentismoa murrizteko hitzarmenetan pizgarriak txertatzeaz hitz egin du, sindikatuekin adostu litezkeen neurri gisa; argitu du, dena den, dena ez dela "kontraprestazio ekonomikoarekin lortu behar".
Antonio Geramendi CEOEren presidenteak esandakoa gogora ekarri du; hark esan zuen lan-bajak astelehen eta ostiraletan gertatzen direla, Azpiazuk esan du bestelakoa dela euren mezua eta arazoa alde guztien artean jorratu beharra nabarmendu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadiko ikuskizunetako teknikariek grebari eutsi diote, lehen hitzarmen kolektiboaren negoziazioa blokeatuta dagoela salatuta
Lanuzteek abuztuaren 14an eta 26an jarraituko dute, Donostiako eta Bilboko jaiekin bat eginez.
Euskal erakundeek bazka erosketa bateratua egingo dute abeltzaintza ustiategi txikienei laguntzeko
Abuztuan egingo dute erosketa, lehorteak gogorren jo dituen ustiategien benetako beharrak zehazteko inkesta egin ondoren. Dirulaguntza zuzenak, berriz, urte amaieran aztertuko dituzte.
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.