Confebask
2020/02/17 - 12:55
Zubiaurre: ''Oraindik goiz da Zaldibarren gertatutakoaren erantzunkizuna zehazteko''
Eduardo Zubiaurre Confebaseko presidenteak adierazi duenez, Zaldibarreko zabortegian gertatutakoaren erantzunkizuna zehazteko "goiz da oraindik".
2020/02/04 - 21:20
Industriaren digitalizazioak ekar ditzakeen ondorioak murrizteko akordioa egin dute
Duela urtebete sortutako bost lantaldeetan egindako itunak onartu dituzte Eusko Jaurlaritzak, Confebaskek eta CCOO eta UGT sindikatuek.
2020/02/04 - 12:12
Gizarte Elkarrizketarako Mahaiak gaur onartuko ditu lantaldeen proposamenak
Genero berdintasunaren, lan osasunaren, enpleguaren, enpresen lehiakortasunaren eta lanbide heziketaren arloetan taldeek adostutako ekimenei oniritzia emango zaie.
2020/01/30 - 07:13
Abian da pentsio duinak eta eskubide sozialak aldarrikatzeko greba orokorra
'Lana, pentsioak eta bizitza duinak!' lelopean, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak 101 mobilizazio deitu ditu. Martxa nagusiak Hegoaldeko lau hiriburuetan izango dira, goizez eta arratsaldez.
2020/01/28 - 12:25
Confebask: "Greba ulertezina, bidegabea eta arduragabea da"
Sindikatu abertzaleek eta gizarte erakundeek datorren ostegunerako deitutako lanuztea "ez da beharrezkoa" EAEn bizi diren "baldintza sozioekonomikoak kontuan izanda".
2020/01/19 - 21:24
Confebaskeko presidentea: ''U30eko greba ulergaitza eta arduragabea da''
Ekonomia bultzatzeko politika egokiak eskatu dizkio Eduardo Zubiarrek Espainiako Gobernu berriari.
2020/01/13 - 14:22
Lana duina izateko akordio bat proposatu die patronalei ELAk eta LABek
Bi sindikatuek lau puntuko proposamena eman die Confebaski eta CENi; besteak beste, 1.200 euroko gutxieneko soldata eta 35 orduko lanaldia galdegiten dituzte.
2019/12/27 - 20:29
Datorren urtean EAEko ekonomia % 1,9 haziko dela aurreikusi du Confebaskek
Horrez gain, 11.000 lanpostu sortuko direla uste du EAEko patronalak. Aurten, ordea, hiru hamarren jaitsi du BPGaren hazkundearen aurreikuspena, % 2,2ra arte.
2019/12/27 - 15:21
2020an euskal ekonomia hazi egingo da, Confebasken arabera
Confebasken arabera, %1,9 haziko da euskal ekonomia, Espainiakoaren eta Eurogunekoaren gainetik.
2019/07/18 - 14:50
Eduardo Zubiaurre, Confebaskeko presidente berria
Confebaskeko Kontseilu Nagusiak berretsi du Eduardo Zubiaurre presidente kargurako, Roberto Larrañaga ordezkatuz.
2019/06/26 - 21:25
Eduardo Zubiaurre izango da Confebaskeko presidente berria
Patronalak uztailaren 18an Bilbon egingo duen batzar orokorrean onartuko dute Zubiaurreren izendapena.
2019/04/10 - 14:52
Elkarrizketa Sozialerako Mahaian parte hartzeko deia, Jaurlaritzak ELAri eta LABi
Eusko Jaurlaritzak urtarrilaren 15ean onartu zuen Mahaia sortzeko dekretua, eta otsailaren 11n jarri zen berriro martxan, CCOO eta UGT sindikatuen eta Confebask patronalaren parte-hartzearekin.
2019/04/09 - 12:39
Eduardo Zubiaurre izango da Confebaskeko presidente berria
Adegi patronalak proposatu du Eibarko enpresaburua, lurraldeen arteko txandakatzeari jarraituz. Udan hartuko du Larrañagaren lekua.
2019/02/11 - 21:44
Gizarte Elkarrizketarako Mahaia martxan da ELA eta LAB gabe
Bilera hasi baino lehen LABeko 30 bat kidek protesta egin dute Lehendakaritzako atarian. Foro “antidemokratikoa” dela salatu du sindikatu abertzaleak.
2018/12/27 - 13:03
2019rako % 2,5eko hazkundea aurreikusi du Confebaskek
Gainera, Gizarte Segurantzan 14.000 afiliatu berri (+ % 1,5) izango direla iragarri du patronalak. Horrela, langabezia-tasa % 7,5ean kokatzea espero du, 2008az geroztik baxuena.
2018/11/28 - 15:50
400 diplomatu berri, Lanbide Heziketan
1991an sinatu zuten Confebaskek eta Jaurlaritzak Lan Heziketako ikasleak enpresara bildaltzeko bidea. Azken 25 urtean, 250.000 ikasle hasi dira lanean akordoari esker.
2018/10/31 - 12:52
Aurrekontuen luzapena normalizatzea egotzi dio Jaurlaritzari Elkarrekin Podemosek
Oposizioarekin 2019ko kontu publikoak negoziatzeko "gai ez dela" erakusten du horrekin Eusko Jaurlaritzak, Iñigo Martinez parlamentariaren arabera.
2018/10/30 - 10:54
Confebask: 'Aurrekontuen luzapena ez litzateke larria izango'
Roberto Larrañagak adierazi duenez, Euskadiko Aurrekontuak luzatzea ez litzateke 'larria' izango, baina nahiago dute kontu berriak onartuko balira.
2018/09/28 - 16:26
UGT eta CCOO pozik agertu dira elkarrizketa soziala berreskuratu delako
Bi sindikatuek giza elkarrizketa ezinbestakoa dela esan dute, langileen lan baldintzak hobetzeko. Momentuz ez dago mahaia biltzeko datarik jarrita.
2018/09/27 - 20:17
Elkarrizketa soziala 'bideratzea' adostu dute Jaurlaritza, Confebask, UGT eta CCOOk
Elkarrizketa Sozialerako Mahaia utzi zuten UGTk eta CCOOk, EAEko Exekutiboak eta patronalak enpleguaren aldeko aldebiko ituna sinatu ondoren.