Correosen bulegoak
2020/05/20 - 12:22
1.788.602 lagun daude deituta uztailaren 12ko Legebiltzarrerako bozetara
Posta bidezko botoa maiatzaren 19tik eta uztailaren 2ra arte eska daiteke, eta atzerrian bizi direnek maiatzaren 19tik ekainaren 13ra.
2020/05/20 - 01:30
Uztailaren 12ko hauteskundeetarako posta bidezko botoa eskatzeko epea, zabalik
Legearen arabera, posta bidezko botoa eskatzeko epea uztailaren 2an amaituko da, baina Eusko Jaurlaritzak luzatzea eskatuko du. Halaber, aztertzen ari da ordu-tarteak zehaztea.
2020/05/20 - 00:27
Posta bidezko botoa eskatzeko epea, zabalik
Uztailaren 12ko Legebiltzarrerako hauteskundeak ofizialki deituta, gaurtik aurrera eta uztailaren 2ra arte posta bidezko botoa eskatzeko epea zabalik dago.
2020/05/19 - 15:02
Posta bidezko botoa, zentroak berregokitzea eta higiene indartua U12rako
Hauteskunde hauek modu "seguruan" eta "parte hartzeko berme osoz" egingo direla bermatzea da helburua, koronabirusak eragindako krisiaren aurrean.
2020/05/14 - 13:06
Hauteskundeei begira posta bidezko botoa bultzatzea proposatu du Eusko Jaurlaritzak
COVID-19aren eraginez berrogeialdian egon behar duten hautesleei botoa emateko errazteko neurriak proposatu ditu Jaurlaritzak. Aurrez aurreko botoen kasuan, segurtasun neurriak bermatzea da helburua.
2020/03/25 - 17:25
Bermeoko Correosen bulegoa zabalik dago eta segurua da gutunak eta paketeak jasotzea
WhatsApp-eko mezu baten arabera, Bermeoko bulegoa itxita dago, “langileen % 100ek positibo” eman dute. Bulegoa zabalik dago eta segurua da gutunak eta paketeak jasotzea.
2020/02/11 - 20:25
Irekita dago, martxoaren 26ra arte, posta-bidezko botoa eskatzeko epea
EAEko errolda dutenek Correosen bulegoan eskatu beharko dute botoa, eta martxoaren 16tik 29ra artean jasoko dute beharrezko dokumentazio guztia.
2019/11/08 - 20:19
EAEko posta bidezko botoak erdira jaitsi dira, A28arekin alderatuz
Correosek argitara atera ditu bildutako datuak eta adierazi du, oraingoz, Espainia osoan 900.188 pertsonek bozkatu dutela posta bidez.
2019/10/30 - 15:43
Correosen izenean beste 'phishing' kanpaina batez ohartarazi dute
Hainbat bezerok SMSa jaso dute, eta bertan ohartarazi diete euren eskaera ezin izan dutela entregatu, "aduana tasak ordaindu ez direlako". Kasu ez egitea gomendatu dute.
2019/09/25 - 13:54
Zabalik dago A10ean botoa posta bidez emateko epea
Horrela bozkatu nahi duten herritarrek urriaren 31ra arte dute. Correoseko bulegoetan egin behar da eskaera.
2019/05/10 - 09:19
Maiatzaren 24ra arte luzatu dute posta bidez botoa emateko epea
Hauteskunde Batzorde Zentralak erabakitakoaren arabera, maiatzaren 24an, 14:00etan, bukatuko da posta bidez bozkatzeko epea.
2019/04/25 - 16:38
1.332.929 lagunek eskatu dute posta bidezko botoa
Madril, Valentzia, Bartzelona, Alacant, Sevilla, Araba eta Bizkaia dira eskaera gehien egon diren lurraldeak.
2019/04/24 - 22:53
Correoseko bulegoak 00:00ak arte egongo dira irekita, asteazken eta ostegun honetan
Ostiralean, apirilaren 26an, 14:00etan bukatuko da posta bidez bozkatzeko epea. Gainera, jende gehien pilatzen den bulegoetako ordutegiak luzatzea erabaki du: 00:00ak arte egongo dira irekita.
2019/04/24 - 19:02
Apirilaren 26era arte luzatu dute posta bidez botoa emateko epea
Gainera, Correosek jende gehien pilatzen den bulegoetako ordutegiak luzatzea erabaki du: 00:00ak arte egongo dira irekita, asteazken eta ostegun honetan.
2019/04/23 - 22:48
Posta bidez botoa emateko epea apirilaren 25era arte luzatu dute
Hauteskunde Batzorde Zentralak epea luzatzea erabaki du, PSOEk egindako eskaera aintzat hartuta. Hortaz, apirilaren 24an beharrean, 25ean bukatuko da botoa Correosen bulegoetara eramateko epea.
2019/04/18 - 16:22
Posta bidezko boza eskatzeko azken egunean, Arabako bulegoak bete-beteta
Correosek 4.000 kontratu egin ditu hauteskundeetarako, baina gaur batzuk baliabide faltaz kexu ziren.
2019/04/12 - 23:17
San Prudentzioko zubia dela eta, hirukoiztu dira Araban postaz botoa emateko eskaerak
Araban, San Prudentzio eta maiatzaren bata lotzeko zubi luzea oporretan aprobetxatu nahi dute askok, hautesleku batean egotea tokatzen ez zaien bitartean.
2019/04/12 - 21:01
San Prudentziok posta bidez bozkatzeko eskaerak laukoiztu ditu Araban
Gasteizen, herritarrei jakinarazpenak iritsi dakizkien lan egiten ari da Udaltzaingoa, hauteskunde mahaietan geratu diren 1.006 hutsuneak betetzeko.
2019/04/01 - 21:04
Posta bidezko boto eskaerak % 333 egin du gora Araban, sanprudentzioen eraginez
San Prudentzio apirilaren 28an ospatzen da, baina aurten igandea da, eta jaieguna astelehenera pasa dute. Horrela, arabar ugarik zubi luzea izango dute, Maiatzaren Lehena barne.
2019/03/25 - 10:36
Nola bozkatu posta bidez maiatzaren 26ko udal, foru eta europar hauteskundeetan
Hala egin nahi duten herritarrek apirilaren 2tik maiatzaren 16ra egin beharko dute eskaera.