San Prudentziok posta bidez bozkatzeko eskaerak laukoiztu ditu Araban
Araban apirilaren 28ko hauteskunde orokorretan posta bidez bozkatzeko eskaerak, apirilaren 12an, ostirala, Espainiar estatuko batezbestekoa laukoiztu du, San Prudentzioren ospakizunen ondorioz.
Apirilaren 18an, osteguna, da posta bidezko botoa eskatzeko azken eguna, eta momentu honetara arte, 30.000 pertsonak egin dute eskaera Araban, hau da, lurraldeko biztanleriaren % 12. Espainiar estatuko batezbestekoa % 3 da.
% 200 igo dira posta bidezko boto eskaerak, 2016ko ekainaren hauteskunde orokorretako zati batekin alderatuta. 10.000 eskaera izan ziren aurrekoetan.
Arabako zaindaria da San Prudentzio, eta apirilaren 28an ospatzen da bere eguna. Aurten igandea denez, apirilaren 29ra mugitu dute jaieguna. Arabar askok, beraz, zubi luzea gozatzeko aukera izango dute, maiatzaren 1era arte (Langileen eguna).
Arabako Hautesle Erroldaren Bulegoko iturriek esan dutenez, hori da posta bidezko botoa modu horretan igotzeko arrazoia.
Horrela, Araba da ostiralera arte posta bidezko botoaren portzentaje altuena eskatu duen lurraldea. Jaen da hurrengoa, baina datua Arabako portzentajetik urrun dago: % 6,5. Andaluziako probintzian milaka jende erakartzen duen Cabezako Amaren erromeria da arrazoia.
1.006 hutsune hiriburuan
Gasteizen, gainera, 309 mahaiak osatzeko beharrezkoak diren 2.781 pertsonetatik, lehenengo txandan 600 lagun geratu ziren jakinarazita izan gabe. Hauteskunde Batzordeak, bestalde, 400 helegite onartu zituen.
Horregatik, Udaltzaingoa mezuak epea bukatu baino lehen hel daitezela saiatzen ari da, lehenengo txandan sortutako 1.006 hutsuneak bete ahal izateko.
Zure interesekoa izan daiteke
Gaupasa eginda ere, bozkatzeko eskubidea erabili dute mutrikuarrek
Mutriku jaietan da. Behin bozkatuta, bi aukera izan dituzte mutrikuarrek: jaiez gozatzen jarraitu edo atzokotik errekuperatu.
Ikusmin handia Katalunian, Kongresuko 48 eserleku dagozkiolako
Inkestek diotenez, sozialistek gora egingo dute, eta ERC, ordea, behera. Kongresuan 48 diputatu izango ditu Kataluniak, ondorioz, garrantzia berebizikoa izango da.
Correoseko langileak buru-belarri ibili dira goiz osoan, posta bidezko milaka bozak banatzen
Bilboko Indautxu Ikastetxean grabatutako irudiak dira, baina EAEko eta Nafarroako hautesleku guztietan izan dira lanean Correoseko furgonetak.
Paseoan, familiarekin edo festetan pasa dute hausnarketa eguna hautagaiek
Alderdiek hauteskunde osteko balizko agertoki estuaren aurrean boto erabilgarria eskatuz itxi zuten atzo kanpaina.
PSCk irabazi lezake Katalunian; independentismoak, berriz, babesa galduko luke
Azken lau urteetan Pedro Sanchezek Esquerraren sostengua izan du baina, inkestek diotenez, sostengu horrek botoak galaraziko dizkie bihar errepublikanoei.
Dena prest IFEMA datuen zentroan ere biharko hauteskundeen jarraipena egiteko
Biharko 14:30ean eta 18:30ean parte-hartze datuak jakinaraziko dituzte, eta 22:30ak aldera Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak agerraldia egingo du behin-behineko emaitzak iragartzera.
Erosteko, familiarekin solasean nahiz hondartzatik ibiltzeko eguna EAEko hautagaientzat
Azken 15 egunetan EAEko txoko guztietan buru-belarri ibili ostean, erlaxatzeko eguna izan da gaurkoa EAEko zerrendaburuentzat. Sukaldatzeko, hondartzatik paseatzeko eta Madalenetako festetaz gozatzeko, besteak beste, aprobetxatu dute.
Alderdiek hauteskunde osteko agertoki estuaren aurrean boto erabilgarria eskatuz itxi dute kanpaina
EAJk Bilbon itxi du kanpaina, PSE-EEk Portugaleten, EH Bilduk Donostian eta PPk Gasteizen, eta Sumarreko hautagaiak Madrilen izan dira.
Iturgaizek aldarrikatu du bi aukera baino ez daudela: ''Sanchez eta horren aldekoak edo PP''
PPk Gasteizen itxi du hauteskunde kanpaina, "Sanchismoa" kentzeko deia eginez.
Nafarroako alderdiek boto eske agortuko dute kanpaina, bost eserleku jokoan dituztela
Navarra Suma deseginda, PP atera daitekeela onuradun diote inkestek, baina baita PSN ere. EH Bilduk duen ordezkariari eustea du helburu, eta inkestek Sumarri ematen diotena eskuratzeko ahalegietan dabil.