Correosen bulegoak
2020/11/18 - 13:27
Botoa Correosen uzteko epea gaur arte luzatu dute
Berez, atzo amaitu behar zen epea, baina Hauteskunde Batzordeak egun bat luzatzea erabaki du, eta posta bidez bozkatzeko aukera eskatu duten herritarrek egun bat gehiago izango dute horretarako.
2020/11/04 - 21:26
Zenbaketa zenbait egunez luza daiteke, posta bidezko boto-errekorra dela eta
AEBko estatu gehienek dagoeneko garailea badute ere, zazpitan zenbaketa martxan dago oraindik, eta ez dago argi Donald Trump presidentearen edo Joe Biden hautagai demokrataren alde egingo duten.
2020/10/24 - 19:35
Zuzenean eta aldez aurretik botoa eman eta posta bidezkoa kritikatu du Trumpek
Estatu Batuetako presidenteak eta hautagaiak txantxetan esan du: "Trump izeneko tipo baten alde bozkatu dut".
2020/10/02 - 14:19
Nafarroan Correos izenean egiten ari diren iruzurraz ohartarazi dute
Nafarroako Guardia Zibilaren esanetan, salaketak jaso dituzte azken egunetan. Pakete bat jasotzearen truke dirua eskatzen zaien mezu bat helarazten diete biktimei.
2020/09/25 - 20:08
Datuak eta dirua lapurtzeko phishing kanpaina martxan dela ohartarazi du Correosek
Kanpaina SMS bidez egiten ari dira Correosen izenean. Pakete bat entregatzeko prest dagoela jakinarazten dute, bidaltze-gastuak ordaintzeko eskatuz.
2020/07/08 - 19:48
Correosek dagoeneko 104.594 boto onartu ditu posta bidez eta markak hautsi ditzake
Correosek interesdun guztiei gomendatu die epeak ez agortzeko eta posta-bulegoen sarearen ordutegi-zabaltasuna aprobetxatzeko, prozesuaren arintasunari laguntzeko.
2020/07/03 - 16:18
125.000 pertsonak baino gehiagok eskatu dute posta bidezko botoa, erroldaren % 7,3k
Lurraldez lurralde, Araban posta bidezko 16.114 boto erregistratu dira, Bizkaian 77.067 eta Gipuzkoan 32.074. 2016ko hauteskundeetan posta bidez bozkatzeko 52.365 eskaera izan ziren.
2020/07/02 - 11:57
Gaur amaituko da EAEko hauteskundeetarako posta bidezko botoa eskatzeko epea
Posta bidezko botoa eman nahi duten pertsonek Hauteskunde Erroldako Ziurtagiria eskuratu behar dute. Correosen edozein bulegotan eska daiteke, baita Correosen webgunean ere.
2020/06/29 - 23:06
Horrela da etxean bertan posta bidezko boza emateko prozesua
Postari bati lagundu diogu bere lanean gaur Güeñesen, prozesua nola egiten den gertutik ikusteko.
2020/06/23 - 11:21
Uztailaren 12ko hauteskundeetarako posta bidezko botoa ia 5 aldiz handiago bihurtu da
Maiatzaren 19an hauteskundeak deitu eta posta bidezko botoa eskatzeko epea ireki zenetik (uztailaren 2an amaituko da), 84.581 hauteslek eskatu dute botoa.
2020/06/12 - 13:03
Posta bidezko botoaren aldaketak, COVID-19aren garaiko lehen hauteskundeetan
Posta bidezko botoa Correoseko bulego guztietan eska daiteke, eta, aurrenekoz, boto-emaileek botoa Correoseko webgunearen bidez eska dezakete.
2020/06/09 - 22:58
U12rako posta bidezko botoa etxean eman ahalko da, Hauteskunde Batzordeak baimenduta
Hautesleek botoa emateko dokumentazioa etxera eraman diezaietela eskatu ahalko dute, eta, halaber, postariari botoa emateko aukera izango dute.
2020/06/08 - 13:27
Posta bidezko botoa eska daiteke jada modu telematikoan, sinadura elektronikoarekin
Aukera horrek ez du eragozten hautesleek, hala nahi izanez gero, botoa posta bidez eskatu ahal izatea zuzenean Correosen bulegoetan, maiatzaren 19tik egin daitekeena.
2020/06/04 - 21:11
Botoa posta bidez emateko eskaera hamar aldiz handiagoa da Euskadin
Guztira 33.325 hauteslek egin dute tramitea; 2016an, berriz, 3837k egin zuten, prozesuaren une honetan bertan.
2020/06/04 - 16:17
Correoseko langileak kezkatuta, posta bidezko botoa nola kudeatu ez dakitelako oraindik
Postariek etxeetan botoa jaso eta bulegora eraman ahal izango dute. Hori hala egiteko, sindikatuek langileen osasuna eta segurtasun juridikoa bermatzea eskatzen dute.
2020/06/04 - 10:07
U12ko hauteskundeetan posta bidez zein EAEtik kanpo botoa emateko epea luzatu dute
Hauteskunde Batzorde Zentralak (HBZ) uztailaren 10era arte luzatu du posta bidez botoa emateko epea, eta kanpoan bizi direnek, berriz, ekainaren 16ra arte egin ahalko dute eskaera.
2020/06/01 - 22:36
Posta bidez bozkatzerakoan, botoa etxean bertan eman ahal izango diogu postariari
Posta bidezko botoa emateko joera aztertuko du Jaurlaritzak hauteskunde hauetan. Postaria dokumentuak entregatzera joaterakoan posta bidezko botua eskatu duenak boza entregatu ahalko dio.
2020/06/01 - 12:12
Correosek bulego gehiago irekiko ditu arratsaldez EAEn, posta bidezko botoa errazteko
Horrez gain, jende gehien biltzen den bulegoetan soilik posta bidezko botoa kudeatzeko leihatilak jarri dituzte, herritarrei arreta ahalik eta azkarren emateko asmoz.
2020/05/29 - 01:59
Herritarren botoak etxez etxe batzeko ahalmena izango dute postariek
Ezohiko neurri hori onartu du Hauteskunde Batzordeak, koronabirusa dela eta. Horrela bozkatu nahi duenak Correosen atari digitalean egin beharko du eskaera, uztailaren 2a baino lehen.
2020/05/27 - 19:21
Posta bidezko botoa eskatzeko epea uztailaren 2ra arte egongo da zabalik
Hautesle Erroldaren Bulegoak ekainaren 22tik uztailaren 5era bitartean bidaliko die eskatzaileei botoa posta bidez eman ahal izateko beharrezko dokumentazioa.