Albiste dira
''Phishing''a
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroan Correos izenean egiten ari diren iruzurraz ohartarazi dute

Nafarroako Guardia Zibilaren esanetan, salaketak jaso dituzte azken egunetan. Pakete bat jasotzearen truke dirua eskatzen zaien mezu bat helarazten diete biktimei.
Iruzur honetan erabiltzen duten mezua.
Iruzur honetan erabiltzen duten mezua. Argazkia: Nafarroako Guardia Zibila

Nafarroako Guardia Zibilak ohartarazi duenez, Correosen izenean "phishing" kanpaina bat ari dira egiten foru erkidegoan. Iruzurgileek biktimen dirua eta banketxeko datuak lortzea dute helburu. Duela hilabete batzuk ere ohartarazi zuten iruzur horretaz, baina azken egunetan salaketa gehiago jaso dituzte.

Guardia Zibilak ohar batean azaldu du biktimek SMS mezu bat edo helbide elektronikoaren bidez jasotzen dute iruzurraren berri. Mezuotan jakinarazten dietenez, pakete bat  dute jasotzeko, baina aurrena bidalketa gastuak ordaindu behar dituzte. 1,80 eta 2,99 euro artean eskatzen diete.

Ordainketa egiteko helbide elektroniko bat helarazten zaie biktimei, eta bertan sakatuta, iruzurgileek biktimaren banketxeko datuak lortzen dituzte.

Guardia Zibilaren esanetan, "iruzurgileek diru kopuru txikia eskatzen dute, baina amarrua baino ez da erabiltzaileen banketxeko datuak lortzeko eta gerora gastu handiagoak egiteko".

Gogorarazi dutenez, Correosek ez du inoiz dirurik eskatzen SMS edo helbide elektroniko bidez. Hala, iruzur horren biktima izan daitezkeenei salaketa jartzeko eskatu diete.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X