Posta bidezko botoa eska daiteke jada modu telematikoan, sinadura elektronikoarekin
Correosek astelehen honetan jakinarazi duenez, uztailaren 12ko euskal hauteskundeetarako posta bidezko botoa eska daiteke dagoeneko modu telematikoan sinadura elektronikoarekin posta zerbitzu horren webgunean.
Correoseko langileen eta boto-emaileen osasuna babesteko ezohiko neurria da, COVID-19aren pandemiaren aurrean, konpainiak zehaztu duenez.
Aukera horrek ez du eragozten hautesleek, hala nahi izanez gero, botoa posta bidez eskatu ahal izatea zuzenean Correosen bulegoetan, maiatzaren 19tik egin daitekeena.
Hautesle bakoitzak aurrez aurre egin behar du eskaera, medikuaren ziurtagiri ofizialaren bidez egiaztatutako gaixotasun- edo desgaitasun-kasuetan izan ezik. Kasu horretan, notarioak edo kontsuletxeak baimendutako beste pertsona batek aurkeztu ahal izango du eskaera, boto-emailearen izenean. Eskaera egiteko unean, jatorrizko NANa, pasaportea edo gidabaimena aurkeztu behar dute interesatuek posta bulegoan.
Bi kasuetan, posta telematikoz edo bulegoan bozkatzeko eskaera, uztailaren 2ra arte egin daiteke.
Hautesle bakoitzari posta bidez botoa emateko dokumentazioa bere etxean emateari dagokionez, ekainaren 22tik aurrera egingo dena, Correoseko langileek boto-emailearen nortasuna egiaztatuko dute NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren bidez, eta identifikazio-agiriaren zenbakia idatziko dute, gutun-azalak eta boto-paperak jaso izanaren fede emanez, eta hautesleak ez du nahitaez sinatu beharko entrega.
Gainera, boto-emaileak nahi izanez gero, betetako hauteskunde gutun-azalak postariari emateko aukera izango du, botoa gordailutu izanaren frogagiri baten truke, eta, horrela, ez du posta-bulego batera joan beharrik izango.
Hori guztia botoa ez emateko eta gero, legezko epeen barruan, Correoseko bulego batean botoa emateko eskubidea alde batera utzi gabe.
Zure interesekoa izan daiteke
Atutxa pozik euskal gizarteak "berriro EAJ aukeratu" duelako, EH Bilduren "gorakada ukatu gabe"
Buruzagi jeltzaleak ez du ia zalantzarik egin. Gasteizko Gobernuan azken legealdiotako formula errepikatzeko aukera ziurtzat jo du, horretarako PSE-EEk mahai gainean jarriko dituen baldintzak ere zorroztu egingo direla jakitun.
39 emakumek eta 36 gizonezkok osatuko dute Eusko Legebiltzar berria
Mapa politiko berria marraztu dute igandeko hauteskundeek, eta hori argi ikusiko da Gasteizko Ganberaren eserlekuen koloreetan: EAJk eta EH Bilduk 27na ordezkari izango dituzte, PSE-EEk 12, PPk 7, eta Sumarrek eta Voxek, bana.
1.795.212 herritar daude botoa ematera deituta, Eusko Legebiltzarra berritzeko
09:00etan ireki dituzte hauteslekuak, normaltasunez, eta herritarrek 20:00ak arte eman ahal izango dute botoa. Emaitzak 22:30erako aurreikusita daude.
Gaur amaituko da bizitasuna hartzen joan den hauteskunde-kanpaina
Euskadiko zazpi indar politiko nagusietatik bostek (EAJ, EH Bildu, PSE-EE, Elkarrekin Podemos eta Sumar) Bilbon itxiko dute kanpaina, eta beste biek (PP eta Vox) Gasteizen.
Igandeko hauteskundeetan parte-hartzeari buruzko datu errealak eskainiko dituzte, lehen aldiz
Orain arte, estimazioak eskaini izan dituzte. Bestalde, lehen zenbaketen emaitzak 21:00ak aldera emango dira eta, ordu t'erdi ondoren, atzerriko bozen faltan, ezagutuko da Eusko Legebiltzarraren argazki berria.
Posta bidezko botoak ia % 11 hazi dira Euskadin, 2016ko hauteskundeekin alderatuta
2020ko datuekin alderatuta, posta bidezko botoak % 54 jaitsi dira. Dena dela, hauteskunde horiek pandemia garaian egin zituzten, ezohiko baldintzetan, eta horrenbestez, baliteke batzuk eta besteak alderatzeak emaitza bitxiak ematea.
Kultura, Osakidetza, langileen soldatak eta autonomoak izan dira laugarren eguneko gai nagusiak
Kanpainaren laugarren egun honetan, hautagaiaek Hezkuntza eta Osasun sistema, autonomen egoera edota langileen soldatak izan dituzte hizpide, besteak beste.
Hauteskunde mahaian egotea egokitu zait, baina ezin dut: zein aukera ematen ditu legeak?
Nahitaezkoa da hauteskunde mahaian egotea, hala egokituz gero. Nolanahi ere, badira legeak aurreikusten dituen hainbat arrazoi, libratzeko. Mahaikide izatea egokitu eta ez joateak, ondorioak ditu.
Egutegia: Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako bidea
Datorren asteartean, otsailaren 27an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da Eusko Legebiltzarra desegiteko eta hauteskundeak deitzeko dekretua. Hauteskunde Batzordea martxoaren 1ean eratuko da. Hauteskunde-kanpaina apirilaren 5ean hasi eta 19an amaituko da.
Santano alkatearen "eredu zaharkitu eta agortuaren alternatiba bakarra" dela aldarrikatu du EAJk Irunen
Xabier Iridoy Irungo alkategai jeltzaleak esan du bere alderdia "ilusioz eta konpromisoz" beterik dagoela, garai berri baten lidergoa hartzeko.