Dantza
2023/04/18 - 00:10
Euskal antzerkiak 4 Max irabazi ditu, 'Yerma', 'Eta orain zer?', 'Sexberdinak' eta 'Supernormales' lanengatik
Maria Goiricelayak egokitzapen onenaren saria irabazi du, 'Yerma' lanagatik; Pascal Gaignek, konposizio musikal onenarena 'Eta orain zer?' lanagatik; Tanttaka Teatroak, ekoizpen lan onenarena 'Sexberdinak' lanagatik; eta Iñaki Rikartek, eszena zuzendaritza onenarena 'Supernormales' lanagatik.
2023/04/17 - 16:54
Euskal Herriko 13 artista eta konpainiak sariren bat jaso dezakete Max sarietan
Iluntzean banatuko dira Max Sariak eta euskal arte eszenikoek inoizko izendapen kopuru handiena dute. Euskal Herriko 13 artista eta konpainiak sariren bat jaso dezakete. Cadizen izango da sari banaketa eta artistak bertan dira dagoeneko.
2023/04/14 - 14:49
Max sarietarako 13 izendapen, antzerkiko euskal profesional eta konpainientzat
Egile eta Editoreen Espainiako Elkarteak apirilaren 17an banatuko ditu arte eszenikoen urteroko sariak, Falla Cadizeko antzokian, 20:00etatik aurrera.
2023/01/15 - 12:29
Hasi da maskaraden sasoia Maulen, lehenengo aldiz buhamerik gabe
Apirilaren 22ra arte, Mauleko gazteek 15 emanaldi egingo dituzte Zuberoako hamahiru herritan.
2023/01/15 - 12:17
Hasi da maskarada denboraldia, Maulen
Eguraldiak ez du gehiegi lagundu, baina Mauleko gazteak hasi dira maskaradak egiten. Guztira 15 emanaldi izango dira Zuberoan barrena.
2023/01/14 - 17:44
Aurrenekoz, neskek dantzatu dituzte Otsagabiko Dantzak Gartxot Egunean
Asteburu honetan Gartxot Eguna ospatzen ari dira Itzaltzun (Nafarroa) eta, gaur, aurrenekoz, emakumeek dantzatu dituzte Otsagabiko Dantzak ikusleen txalo artean.
2023/01/13 - 15:53
Dantzan jarri gaitu Ines Azpiazuk
Dantzari buruzko telesail dokumental bat eta bi liburu proposatu dizkigu Ines Azpiazuk.
2023/01/06 - 19:17
Donostiako Goizaldi dantza taldeak 75 urte beteko ditu aurten
Donostiako Goizaldi dantza taldeak 75. urteurrena ospatuko du aurten. Euskadiko zaharrenetakoa da, eta bere helburuari leial jarraitzen dute: euskal kultura sustatzea eta dantzaz gozatzea.
2023/01/04 - 11:24
Urteko lehen maskarada urtarrilaren 15ean izango da, Maulen
Apirilaren 22ra arte, Mauleko gazteek 15 emanaldi egingo dituzte Zuberoako hamahiru herritan.
2022/12/21 - 18:06
Bingen Zupiria sailburuak ez du "urrun" ikusten EAEko sortzaileentzako fiskalitate marko berezitua
Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak agerraldia egin du Eusko Legebiltzarrean, eta iragarri du Jaurlaritzak Cristobal Balenciagaren marrazki, zirriborro eta beste hainbat dokumentu eskuratu dituela.
2022/10/24 - 14:23
Julen Murgiondo, atzerritik Euskal Herrira Saioa Galarragarekin batera dantza txapelketa irabazteko
Julen Murgiondok eta Saioa Galarragak Euskal Herriko Dantza Txapelketa irabazi dute, Seguran (Gipuzkoa). Ez dute elkarrekin ia entsegurik egin, Murgiondo Polonian bizi delako, baina hamar urteko dantza harremanari esker konplizitate handia sortu du Bergarako bikoteak.
2022/10/23 - 11:41
Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo bikote bergararra, Euskal Herriko Dantza Txapelketan irabazle
Bederatzi bikote izan dira lehian Segurako Baratze pilotalekuan izandako 46. edizio honetan, eta Galarraga eta Murgiondo bikoteak 74 puntu eskuratu ditu guztira.
2022/10/21 - 23:05
Euskal dantza taldeetan gero eta mutil gutxiago daude
Genero estereotipoak zerikusia dute. Dantzatzen duten mutilak presio soziala jasaten dute egiten dutenagatik.
2022/10/13 - 15:30
BAD jaialdiak dantza eta antzerki eskaintza zabalduko du Bilbon
Metrokoadroka konpainiaren ikuskizun berriaren aurrestreinaldiak abiatuko du jaialdiaren 24. edizioa urriaren 13an, ostegunarekin.
2022/09/29 - 15:43
200 konpainiak 500 emanaldi eskainiko dituzte udazkenean EAEko antzoki publikoetan
Titulartasun publikoko 69 gune eszeniko biltzen ditu Sarea antzoki sareak, eta udazkeneko programazioa aurkeztu du gaur Gasteizen.
2022/09/10 - 18:03
30 dantza konpainia eta 90 ikuskizun baino gehiago, Maitaldiaren 32. edizioan
Mundu zabaleko artistak biltzen dituen jaialdi honetan, gustu eta estilo guztietako eskaintza dago ikusgai: balleta, dantza garaikidea, flamenkoa, Karibeko dantzak… Ostegunean abiatu zuten festibala, eta irailaren 18ra bitartean dantzaz gozatzeko aukera zabala izango da Biarritzen.
2022/08/28 - 17:40
Aurten, lehen aldiz, lau emakume arduratu dira erraldoiak dantzan jartzeaz Bilbon
Garazi eta Garbiñe txikitatik ibili dira euskal dantzetan eta erraldoiak ikusle gisa gozatu dituzte. Aurten, haiek dantzarazten aritu dira eta ETB eurekin izan da. Ez da eginbehar erraza, erraldoiek 40-50 kiloko pisua eta 4,5 metroko altuera baitute.
2022/08/18 - 21:40
Kukai Dantzak 20 urte bete ditu
Euskal Dantza ardatz hartuta, gaur eguneko ikuskizunak sortzea da Errenteriako taldearen filosofia. Hori egin dute oraingoan ere eta hilaren 27an Hamabostaldian aurkeztuko dute obra berria. " Eta orain zer?" ikuskizunak helburu argia izango du: ikusleak ikuskizunean zuzen zuzenean murgiltzea.
2022/08/06 - 18:15
Jon Maiaren “Aurkituko Gaituztenoi” emanaldia, Amaiurko gazteluaren suntsiketaren 5. mendeurrena oroitzeko
Amaiurren izango da ikuskizuna gaur, 21:30ean. Musikaz, dantzaz, irudiz eta sorpresaz betetako ekitaldian, hausnarketa bat plazaratzea dute helburu. Oraindik badira sarrera batzuk salgai.
2022/08/04 - 15:36
Antzerkia, Afrikako dantzak eta Michael Jacksonen omenezko ikuskizuna Pozalaguako jaialdian
Jaialdirako sarrera doakoa da, eta Pozalaguako kobazuloaren ondoko anfiteatroan egiten da, Karrantzan.