Bingen Zupiria sailburuak ez du "urrun" ikusten EAEko sortzaileentzako fiskalitate marko berezitua
Euskal Autonomia Erkidegoko sortzaileentzat fiskalitate marko berezitu bat sortzeko helburua "ez dago gauzatzetik urrun", Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak gaur, asteazkenarekin, esan duenez.
Zupiriak agerraldia egin du Eusko Legebiltzarrean, EH Bilduk hala eskatuta, legealdiaren orain arteko balorazioa eta Kultura eta Hizkuntza Politika sailaren datozen hilabeteetarako erronkak aletzeko.
Fiskalitate marko berzituari buruz, Zupiriak azaldu du hainbat bilera egin dituztela Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Ogasun Sailarekin eta foru aldundiekin, ados jartze aldera, eta sortzaileentzako zerga araudi berria ez dagoela gauzatzetik urrun.
Lehenik eta behin, sortzaileen errolda bat egin beharko da, eta kolektibo horretako kideek zer baldintza bete beharko dituzte adostu, sailburuak azaldu duenaren arabera.
Bestalde, sailburuak iragarri du Cristobal Balenciagaren eta Balenciaga etxearen marrazki, zirriborro eta beste hainbat dokumentu jasotzen dituen bilduma eskuratuko duela Eusko Jaurlaritzak.
Behin bilduma eskuratuta, Euskadiko Artxibo Historikoak hartu eta kudeatuko du, ondoren Getariako Balenciaga Museora eramateko.
Zupiria sailburuak adierazi duenez "pandemia oraindik indarrean dagoen arren, egoera momentu honetan ezberdina da. Kaleko emanaldiak bere onera bueltatu dira, baina une honetan arreta berezia eskatzen dute toki itxietan egiten diren emanaldiek, bereziki, antzerkiak, dantzak, musika sinfonikoak, operak eta zinemak.
Sailburuak aurreratu duenez, Kultura Plan Estrategiko berria lantzen ere ari da bera buru duen saila, eta datozen hilabeteetan aurkeztuko dute.
Zure interesekoa izan daiteke
BIMEk musika arloko ehunka profesional bildu, eta 70 kontzertu eskainiko ditu Bilbon
Honela trebatzen dira kantu klasikoko belaunaldi berriak Donostiako Musikene zentroan
Latzen taldearen "Laztana" kantuak 30 urte bete ditu
Exkixuren bideoklip berria: “Amaiur” (2026)
Exkixu taldea itzuli da
Igor Arzuaga musikaria zendu da