Deba
2023/09/21 - 11:25
Errei bat itxita AP-8an, Deba parean eta Irungo noranzkoan
Kamioi batek zama galdu du, eta atzetik zihoan auto batek horren kontra jo. Eskuineko erreia itxita dago, baina dagoeneko bukatu dira auto ilarak.
2023/09/02 - 19:59
Itzuli da argindarra Deba erdigunera, ia 24 ordu eta gero
Gudarien Plazan dagoen argindar-sorgailua urak harrapatu zuen atzo 18:00ak aldera eta argindarrik gabe geratu ziren erdigunean. Arazoa behin eta berriro gertatzen dela adierazi du alkateak eta konponbidea eskatu dio Iberdrolari.
2023/08/18 - 21:45
Ertzaintzak istripua izan duen gazte bat erreskatatu du Deban, Aixako koban
Ertzaintzako Larrialdi Zerbitzuek Aixa haitzuloan istripua izan duen 22 urteko gazte bat erreskatatu dute Deban (Gipuzkoa). Belauna dislokatuta zuen. Erreskate konplexu baten ostean, Mendaroko Ospitalera eraman dute.
2023/07/21 - 17:22
67 urteko mendizale debar bat hil da Panticosan
Ostegun arratsaldetik desagertuta zegoen. Lagunekin ibilaldi bat egitera irten zen, baina taldetik urrundu zen. Hildakoa, Joxan Larrañaga, oso ezaguna zen hainbat herritan; izan ere, Debakoa izan arren, apaiza zen, eta Oñatin eta Villabonan parrokoa izan zen urte askoan.

2023/07/19 - 16:32
Gaur 35 urte, uholde beldurgarriak izan zituzten Deba eta Urola bailaretan
Uholde haietan 15 pertsona hil ziren eta kalte materialak oso handiak izan ziren. Elgoibar izan zen herri kaltetuena.
2023/06/21 - 10:55
Amaitu dira auto-ilarak AP-8an, Deban
Garabia 09:45 aldera iritsi da tokira, eta eskuineko erreian geratu den kamioia errepidetik kendu dute jada. Istripua 07:40 aldera jazo da, Istiñako tunelean, Irungo noranzkoan, baina ez da inor zauritu.
2023/06/14 - 22:36
Hondarribia, Andoain, Deba... Hauek dira itxitako azken akordioak, alkateak izendatzeko 3 egun falta direnean
Alderdiek bizkortu egin dituzte negoziazioak, larunbatean alkate berriak izendatzeko.
2023/06/14 - 16:25
Elkarrekinek Orain Deba plataformarekin loturak hautsi ditu, EAJren alkatetza ahalbidetzeagatik
Datorren larunbatean osatuko dira udalak eta leku bat baino gehiagotan sorpresak izan daitezke. Orain Deba izeneko plataformak, esaterako, Podemos alderdiaren oso gertukoak, EAJri emango dio botoa eta alkatetza. Eta hori alderdi morearen jarreraren kontra doa. Erabakiak polemika piztu du.

2023/06/13 - 17:00
Debako Zubiaren birgaitzea, Europa Nostra 2023 Ondarearen Europako Sarietan saritua
Europako Batzordeak eta Europa Nostrak Gipuzkoako proiektua "ingeniaritza zibilaren adibide bikaina" dela adierazi dute.
2023/05/11 - 12:11
Itzulia Women 2023 lasterketak eragina izango du trafikoan ostirala eta igandea bitartean
Garraio publikoa erabiltzeko deia egin die herritarrei Eusko Jaurlaritzak. Autoa hartu behar izatekotan, lasterketa igarotzen ez den tokietatik joatea aholkatu die, baita agenteen jarraibideei kasu egitea ere.
2023/01/16 - 22:57
Alerta Bizkaiko ibaietan: Butroek eta Gobelak uholde txikiak eragin dituzte Mungian eta Getxon
Sondikan, hainbat ume ebakuatu behar izan dituzte ur-poltsa batean harrapatuta geratu den autobus batetik. Jaurlaritzak Uholde Arriskuetarako Plan Bereziaren alerta-fasea aktibatu du
2023/01/16 - 08:31
Abisu horiak haizeagatik, olatu handiengatik eta euri zaparradengatik
Biharko 24:00ak arte euri asko egingo du Kantauri isurialdean, Baztanen eta Bidasoan. Gainera, olatu handiak espero dira euskal kostaldean. Goizaldean 125 km/h-ko ufadak neurtu dituzte Matxitxakon (Bizkaia).

2022/12/29 - 12:11
Butano botilekin betetako kamioi batek eztanda egin du Mutrikun
Euskadi Irratiak jakin ahal izan duenez, 02:45ean jazo da leherketa, eta bertan aparkatuta zeuden hiru auto kiskali ditu.

2022/12/17 - 18:38
Asteasu, Astigarraga eta Hernani UEMAko kide dira gaurtik aurrera
Herri horiek gehituta, 97 izatera heldu da Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea, 300.000 biztanleko langa gainditu duelarik.
2022/11/23 - 17:43
Auto-ilarak A-8 autobidean, Bilboko noranzkoan, Deban auto batek su hartu ondoren
Ezbeharra 57. kilometroan jazo da, eta lau kilometroko ilarak eragin ditu. Auto batek sua hartu du. Autobidea itxi behar izan dute ordu erdi pasatxo. Bi erreiak berriz zabaldu dituzte dagoeneko.