Denboraleak
2023/09/08 - 15:28
Bi gorpu aurkitu dituzte Madrilen, depresioaren ondorioz desagertutakoak bilatzeko lanetan
Aldea del Fresno Madrilgo herrian aurkitu dituzte bi gorpuak. Toledon, desagertuta dago oraindik CM-4004 errepidetik zihoala uholdeak eramandako emakume bat.
2023/09/04 - 22:07
Euri erauntsiek kaltetutako lekuak hondamendi gune izendatzea eskatuko dute Madrilek eta Gaztela-Mantxak
Hiru pertsona hil dira Toledon euriteen ondorioz. Egoerak hobera egin eta Aemetek alerta gorriak eta laranjak kendu arren, astelehenerako abisu horia mantendu dute bost erkidegotan, tartean Euskadin, euri asko egingo baitu.
2023/09/04 - 14:33
Denboraleak tamaina handiko zuhaitz bat bota du Iruñean
Zuhaitza Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko pabiloi zuriaren gainera erori da, zauriturik eragin gabe, baina eraikinaren teilatua kaltetuz.
2023/09/04 - 12:25
Depresioa urruntzen ari da, baina euriagatik abisu horia indarrean dago oraindik bost erkidegotan
Pertsona bat hil da Toledon euriteen ondorioz, eta desagertutako beste biren bila ari dira. Madrilgo Erkidegoko 112ak 1.491 dei jaso ditu igandeko 14:00etatik asteleheneko 07:00ak arte.
2023/09/04 - 09:27
Albiste izango dira: Lehendakariari elkarrizketa Radio Euskadin, udako giroa eta denboraleak utzitako kalteak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/09/04 - 01:18
Goialdeko depresioa Mediterraneoko kostan eta Toledon hustu da, eta 'zeharka' pasatu da Madrildik
Prezipitaziorik handienak Gaztela eta Leongo mendebalderantz mugitu, eta Avila, Segovia, Valladolid eta Zamora probintziei eragingo die gehien. Haizea da orain arazo erkidego askotan.
2023/09/03 - 19:05
Pitillaseko urmaelak emariaren parte bat berreskuratu du bi egunetan bakarrik, DANAren euriteei esker
Azken 48 orduetako euri-zaparradei esker, gutxienez arra bete ur dauka orain aintzirak, joan den astean zuen oso bestelako irudia eskainiz.
2023/09/03 - 16:49
Denboralearen okerrena Tarragonan bizi izan dute: urak Alcanar herria hartu du
Alerta gorria ezarri dute goizean Madrilen eta Toledon, historikoa izan daitekeen euritea aurreikusten delako. Madrilgo Erkidegoa prestatzen ari da hurrengo orduetarako etorri daitekeenari aurre egin ahal izateko. Herritarrei etxeetatik ez irteteko gomendioa egin zaie.
2023/09/03 - 16:45
DANA denboraleak ekarritako euriteek % 10 handitu dute Nafarroako urtegi batzuetako ur maila
Eugiko urtegia, esaterako, ostiralean % 84 zegoen beteta, eta une hauetan % 91raino iritsi da. Gainontzeko presei erreparatuz gero, uraren maila ez da horrenbeste igo, pare bat puntu, baina, pare bat egunetan.
2023/09/03 - 11:05
Denboralearen ostean, barealdia eta tenperatura igoera ekarriko ditu igandeak Euskal Herrira
Gogotik egin zuen atzo euria Nafarroan, eta Iruñean inoizko prezipitazio marka historikotik gertu geratu ziren, metro koadroko 145 litro jasota. Arazo larririk ez zen izan, ordea: putzuak errepideetan, fatxada baten erorketa Burlatan eta bertan behera utzitako entzierroa Azkoienen, besteak beste.
2023/09/02 - 22:39
Goialdeko depresioagatik alertan daude Espainiako erkidego guztiak, Kanaria uharteak eta Ceuta izan ezik
Denboraleak bi hildako utzi ditu Pirineoetan. Gainera, Valentzian tornado txikiak sortu dira itsasoan, eta Logroñon musika jaialdi bat bertan behera utzi behar izan dute euri jasengatik.
2023/09/02 - 22:32
Euriteak Nafarroa osora zabaldu dira egunean zehar, nahiz eta arratsaldean baretzera egin duen
Urak hainbat herritako jaiak zapuztu ditu arratsalde honetan. Esaterako, Azkoienen entzierroa korritzeko bidea urazpian gertatu da.
2023/09/02 - 22:24
Ekaitz gogorrak igarota, atertzera egin du Iruñean
Azken orduak gorabeheratsuak izan dira eguraldiari dagokionez, Iruñean batez ere. Ur putzuek eta uholdeek traba dezente eragin dituzte Nafarroan, baina arratsaldean atertzera jo du.
2023/09/02 - 21:37
Denboraleak triskantza eragin du Oiongo mahastietan
Euriak kalte nabariak utzi ditu Arabako Errioxako landa eremuan, eta mahastietan galera nabariak izan dira, irudietan ikus daitekeen bezala.
2023/09/02 - 16:41
Euri-jasa bortitzek uholdeak eragin dituzte Donostiako Antigua auzoan
Egoera zaildu da Gipuzkoako errepideetan, udako itzulera operazio betean, euriarengatik. Gainera, Menorcatik Hondarribira iritsi behar zuen hegaldi bat Loiura desbideratu dute ekaitzagatik.
2023/09/02 - 16:37
Bart gauean erruz egin du euria Nafarroan, eta hainbat tokitan arazoak sortu dira
Etengabe bota du euria gauean, Iruñerrian bereziki, baita Pirinioetan, Lizarraldean eta Sakanan ere. Gogor jo du ekaitzak, eta tximistak nonahi ikusi ditugu.
2023/09/02 - 13:37
Goialdeko depresioaren euri-zaparradak Gipuzkoara iritsi dira dagoeneko
Larunbat goizetik gogotsu botatzen ari da Gipuzkoan. Irudietan, Urnietako udalerria. Jonathan Lopezek grabatutako bideoa.
2023/09/02 - 13:25
Naturaren indarra: bart Mañerun izandako ekaitz elektrikoaren timelapse
Ekaitz elektriko handiak ekarri ditu DANA denboraleak Nafarroako Foru Erkidegora. Ivan Rodriguezek grabatutako bideoa.
2023/09/02 - 13:11
Ekaitzek 20.000 tximistatik gora eragin dituzte Nafarroan eta zonalde mugakideetan
Atzoko ekaitzak tximista eta trumoi ugari bota zituen Uztarrozen. Alfonso Alastueyren bideoa.
2023/09/02 - 12:55
Txingor-ekaitz handia bota du bart Noainen
Gasolindegi batean zeuden hainbat gidari txingor-ekaitz handi baten lekuko izan ziren atzo Noainen. Autoa ez erabiltzeko gomendatu du SOS Nafarroak. Francisco Jose Vidartek grabatutako irudiak.