Deseskalatze faseak
2020/08/27 - 22:18
1.000 kasu positibo baino gehiago atzeman dituzte Hego Euskal Herrian
EAEn pandemia hasieratik zenbatutako inoizko positibo kopururik handiena erregistratu dute, eta Nafarroa martxoaren 30eko mailara heldu da, Tuterako enpresa batean izandako agerraldiagatik.
2020/08/27 - 13:46
Sasoikako langileen kontratazioa deklaratzeko agindu die Eusko Jaurlaritzak enpresei
Langileen bizilekuak jakinarazi beharko dituzte, gaitza atzemateko PCR probak egin ahal izateko, eta, behar izanez gero, medikuen asistentzia bermatzeko.
2020/08/26 - 16:12
Astebetean 19 pertsona hil dira EAEn COVID-19aren ondorioz
Azken orduetan 700 kasu gehiago atzeman dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan eta 120 Nafarroan. Halaber, lau adineko hil dira Bizkaiko eta Arabako egoitzetan.
2020/08/26 - 14:11
Gizon bat atxilotu dute Burlatan, maskara jartzeari uko egiteagatik
Gizonak maskara jartzeari uko egin zionez, tokian bertan atxilotu zuten, une horretan agenteak iraindu eta haien aurka oldartu zen. Agintaritzari aurre egitea eta desobeditzea egotzi diote.
2020/08/25 - 15:50
477 kasu gehiago atzeman dituzte EAEn azken orduetan
Hain zuzen ere, positibo berrietako 271 Bizkaian atzeman dituzte, 132 Gipuzkoan eta 55 Araban. Horrez gain, EAEtik kanpo bizi diren 19 pertsonak positibo eman dute azken orduetan.
2020/08/24 - 16:24
453 kasu gehiago atzeman dituzte EAEn azken orduetan
Hain zuzen ere, positibo berrietako 246 Bizkaian atzeman dituzte, 140 Gipuzkoan eta 43 Araban. Horrez gain, EAEtik kanpo bizi diren 24 pertsonak positibo eman dute azken orduetan.
2020/08/24 - 12:39
COVID-19ak eragindako "larrialdi kasuetan" txertoa baimendu zuen Txinak uztailean
Txinako Osasun Batzordeko kide batek adierazi duenez, hainbat talde inokulatu dituzte azken asteetan, besteak beste, osasun arloko langileak eta mugetako funtzionarioak.
2020/08/23 - 22:15
PCR probak abuztuaren 14tik 17ra Gernikako gaueko aisialdi zonaldean egon direnei
Probak astelehen honetan hasiko dira, 10:00etan, Gernikako Ospitalean, eta abuztuaren 29ra arte luzatuko dira. Emaitza guztiak SMS bidez jakinaraziko dira.
2020/08/23 - 16:16
Pandemia hasi zenetik EAEko hirugarren zifrarik altuena: 661 positibo
Lurraldeka, 388 Bizkaian izan dira, 143 Gipuzkoan eta Araban 129 atzeman dira.
2020/08/22 - 21:07
Beraungo igerilekuak itxi dituzte Errenterian, langile batek positibo eman ostean
Gainerako beharginei PCR probak egin zaizkie, eta igerilekuak desinfektatzen ari dira.
2020/08/22 - 16:27
593 positibo gehiago atzeman dituzte EAEn azken 24 orduetan PCR proben bidez
Ospitaleetan egoera kontrolpean dago baina, azken orduetan, beste 33 lagun ospitaleratu dituzte, eta 23 zaintza berezia jasotzen ari dira, atzo baino 2 gehiago.
2020/08/22 - 15:24
Bizkaiko egoitzetako bi adineko hil dira, olatu berriaren lehenengoak
Gainera, beste agerraldi bat atzeman du Aldundiak Barrikako Elordui egoitzan: 31 adinekok eta lau langilek eman dute positibo dagoeneko.
2020/08/21 - 15:32
Inoizko positibo kopururik handiena atzeman dute EAEn egun bakarrean: 724 kasu
Hain zuzen ere, positibo berrietako 431 Bizkaian atzeman dituzte, 138 Gipuzkoan eta 124 Araban. Horrez gain, EAEtik kanpo bizi diren 31 pertsonak positibo eman dute azken orduetan.
2020/08/21 - 12:25
Gasteizko Sagartoki jatetxeko sukaldaria hil da, koronabirusagatik
Aurreko astean, 15 kasu atzeman zituzten establezimendu horrekin lotuta. Sagartoki jatetxeko lankideek nabarmendu dutenez, "lankide aparta zen, eta gauza guztiak ilusio handiz egiten zituen".
2020/08/20 - 15:46
576 koronabirus kasu gehiago atzeman dituzte EAEn, horietako 372 Bizkaian
Halaber, positibo berrietako 73 Gipuzkoan atzeman dituzte, eta 117 Araban. Horrez gain, EAEtik kanpo bizi diren 14 pertsonak positibo eman dute azken orduetan.
2020/08/19 - 16:35
510 koronabirus kasu gehiago atzeman dituzte EAEn, horietako 316 Bizkaian
Halaber, positibo berrietako 81 Gipuzkoan atzeman dituzte, eta 86 Araban. Horrez gain, hiru pertsona hil dira abuztuaren 10etik 16ra bitartean COVID-19aren ondorioz.
2020/08/18 - 16:31
Gehienez 10 pertsona elkartu ahal izango dira kalean, jarduera edozein dela ere
Besteak beste, ostalaritza establezimenduetako edukierak, ordutegiak, pertsonen arteko bilerak eta garraio publikoen gaueko ordutegiak murriztu dituzte.
2020/08/18 - 16:13
Behera egin du berriro EAEn atzemandako positibo kopuruak: 321 kasu; 185 Bizkaian
Halaber, positibo berrietako 53 Gipuzkoan atzeman dituzte, eta 72 Araban. Horrez gain, EAEtik kanpo bizi diren 11 pertsonak positibo eman dute azken orduetan.
2020/08/17 - 15:55
Behera egin du EAEn atzemandako positibo kopuruak: 364 kasu, horietako 204 Bizkaian
Halaber, positibo berrietako 80 Gipuzkoan atzeman dituzte, eta 65 Araban. Horrez gain, EAEtik kanpo bizi diren 15 pertsonak positibo eman dute azken orduetan.
2020/08/17 - 12:25
Osasun larrialdia ezarri dute Euskadin, koronabirusaren agerraldiari aurre egiteko
Eusko Jaurlaritzak astearte honetan iragarriko ditu pandemiaren kontrako neurri berriak. Horietako askok ostalaritzan eta garraio publikoan izango dute eragina.