576 koronabirus kasu gehiago atzeman dituzte EAEn, horietako 372 Bizkaian
EAEn, 576 positibo atzeman dituzte azken 24 orduetan PCR proben bidez. Bestalde, Nafarroan beste 113 kasu positibo atzeman zituzten atzo, eta sei pertsona ospitaleratu zituzten COVID-19aren eraginez. Dena dela, ez zen inor hil koronabirusaren ondorioz
Zehazki, Euskadin baieztatutako kasu berrietako 372 Bizkaian atzeman dituzte, 73 Gipuzkoan eta 117 Araban. Horrez gain, EAEtik kanpo bizi diren 14 pertsonak positibo eman dute azken orduetan.
Halaber, gaitza atzemateko 7.023 PCR egin zituzten atzo, Osasun Sailak ohar baten bidez jakitera eman duenez. Zehazki, ondorengo herri hauetan atzeman dituzte koronabirus kasuak:
Gipuzkoan: Aia (2), Andoain (2), Arrasate (1), Azkoitia (3), Azpeitia (8), Berastegi (1), Bergara (1), Bidania-Goiatz (1), Donostia (16), Eibar (1), Errenteria (3), Hernani (4), Hondarribia (2), Irun (3), Irura (1), Lasarte-Oria (3), Mutriku (4), Orio (1), Pasaia (2), Soraluze (2), Tolosa (4), Urnieta (1), Urretxu (1), Zarautz (3), Zestoa (1), Zumaia (1) eta Zumarraga (1).
Bizkaian: Abadiño (3), Abanto Zierbena (4), Areatza (1), Barakaldo (36), Basauri (8), Berango (2), Bermeo (5), Berriz (1), Bilbao (177), Busturia (1), Derio (1), Durango (4), Elorrio (3), Erandio (5), Ermua (2), Galdakao (8), Gernika-Lumo (3), Getxo (22), Gorliz (2), Igorre (1), Karrantza Harana (4), Laukiz (1), Leioa (7), Lekeitio (2), Lemoiz (1), Markina-Xemein (2), Mundaka (1), Mungia (6), Ondarroa (5), Ortuella (3), Otxandio (1), Plentzia (2), Portugalete (12), Santurtzi (2), Sestao (14), Sopela (4), Sopuerta (1), Urduliz (4), Trapagaran (6), Zalla (2), Zamudio (2) eta Ziortza Bolibar (1).
Araban: Iruña Oka (1), Laudio (2), Legutio (1), Oion (9), Erribera Beitia (1), Agurain (1), Urkabustaiz (1), Gasteiz (93) eta Zuia (8).
Azken orduetan positibo eman duten pertsonen profilari dagokionez, 287 emakumeak dira eta 289 gizonak. Gainera, positibo eman duten gehienek 69 urte baino gutxiago dituzte; batez ere, 40 eta 49 urte bitartean (104 kasu).
Covid-19a duten 54 pertsonak 10 eta 19 urte bitartean dituzte, eta 94k, berriz, 20 eta 29 urte bitartean. Gainera, azken orduetan atzemandako 31 kasutan, gaixoek 0 eta 9 urte bitartean dituzte.
Osasun Sailak jakinarazi du, halaber, positibo eman duten 92 pertsonak 30 eta 39 urte bitartean dituztela, 72k 50-59 urte bitartean, 47k 60-69 urte bitartean eta beste 82k 70 urtetik gora.
1,11 da gaurko R0 indizea (atzo 1,15 zen).
Ospitaleetako egoerari dagokionez, egun 20 pertsona daude zainketa intentsiboetako unitateetan ospitaleratuta, Osasun Sailak eguneroko oharrean emandako datuen arabera.
113 kasu gehiago atzeman dituzte Nafarroan azken orduetan
Bestalde, Nafarroan beste 113 koronabirus kasu positibo atzeman zituzten atzo. Guztira, gaitza atzemateko 1.804 PCR proba egin zituzten. Dena dela, ez zen inor hil koronabirusaren ondorioz.
Iruñeak eta bere eskualdeak jarraitzen dute kasu berri gehienak biltzen (% 37), jarraian Tuterako osasun-eremuan atzeman dituzte kasu gehien (% 23), eta, ondoren, Lizarrako osasun-eremuan (% 22). Gainerako kasuak (% 18) Nafarroako beste eremu batzuetan banatzen dira.
Baieztatutako kasuen batez besteko adinari dagokionez, 30-44 urteko taldea da nagusi (kasu guztien % 26), eta, jarraian, 15-29 urteko taldea (% 21). Ondoren, 45-59 urte bitarteko adin-tartea dago (% 21) eta 0-14 urte bitartekoa (% 13). Positibo berrien % 14k 60 eta 75 urte bitartean dituzte, eta % 6k, 75 urte baino gehiago. Ildo horretatik, kasu berrien batez besteko adina 40 urte dira. Generoari dagokionez, kasu berrien % 54 emakumeak dira, eta % 46, gizonezkoak.
Bilakaera epidemiologikoaren ikuspuntutik aztertuta, atzo sei pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, baina ez zen inor hil COVID-19aren eraginez; beraz, pandemia hasi zenetik, 532 pertsona hil dira Nafarroan koronabirusaren ondorioz.
Bestalde, Nafarroako ospitale-sarean 54 pertsonak jarraitzen dute ospitaleratuta, horietatik sei zainketa intentsiboetako unitateetan (ZIU) daude eta beste lau etxean. Gainerakoak, 44 gaixo, ospitaleko geletan daude. Pertsona horiek guztiek positibo eman zuten PCR proba batean, infekzio hori ospitaleratzeko arrazoia izan ala ez.
Azkenik, detekzio goiztiarreko sistemari eta kasu zein kontaktu estuen jarraipenari dagokionez, 1.804 PCR proba egin zituzten atzo osasun-sare publikoan. Pandemia hasi zenetik 8.513 positibo baieztatu dituzte guztira (atzo beste 113 kasu atzeman zituzten).
Zure interesekoa izan daiteke
Sutea piztu da Barrundian
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, ez baita baztertzen tximista batek eragindakoa izatea. Suhiltzaileak bertan dira.
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.
Aktibo jarraitzen dute Huelvan eta Castellon piztutako suteek
Castellon, Cullako sutea kontrolpean dute jada, eta Serra d’en Galcerango sutearen bilakaera ona da; Tirigen, aldiz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute. Nieblan (Huelva), suteak aktibo jarraitzen du, eta 4.000 hektarea erre dira jada.
Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan
Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.
Ia Nafarroa osoa alertapean egongo da ekaitzengatik; EAE eta Iparraldea, abisu horian
Arratsaldean, bero hodeiak garatu eta zaparrada trumoitsuak, txingorra eta haize bolada gogorrak espero dira, bereziki lurraldearen ekialdean. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, uholdeak egon litezke euriteengatik.
Beroa eta oporrak oztopo dira Euskadin behar diren odol-emateak lortzeko
Tenperatura altuek eta oporraldiek zaildu egiten dute udan transfusioetarako behar den odol kopuruari eustea.
Amaitu dira AP-8ko Irun pareko eta A-8ko auto-ilarak
Trafiko Sailak amaitutzat eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bi puntutan sortutako auto-ilarak.
Meta eta TikTok plataformei kontrola indartzeko eskatu die Europako Batzordeak, Ceutako krisia tarteko
Abuztuaren 15aren aurretik, sare sozialok estu zaintzen ari da Brusela. Izan ere, egun horretan beste migratzaile olde bat espero da hiri autonomoan. Horren ildoan, Europako komisarioa bi plataformetako arduradunekin bildu berri da.