Behera egin du EAEn atzemandako positibo kopuruak: 364 kasu, horietako 204 Bizkaian
EAEn, 364 positibo atzeman dituzte azken 24 orduetan PCR proben bidez. Bestalde, Nafarroan beste 61 kasu positibo atzeman zituzten atzo, eta bi pertsona ospitaleratu zituzten COVID-19aren eraginez. Dena dela, ez zen inor hil koronabirusaren ondorioz.
Zehazki, Euskadin baieztatutako kasu berrietako 204 Bizkaian atzeman dituzte, 80 Gipuzkoan eta 65 Araban. Horrez gain, EAEtik kanpo bizi diren 15 pertsonak positibo eman dute azken orduetan.
Halaber, gaitza atzemateko 5.625 PCR egin zituzten atzo, Osasun Sailak ohar baten bidez jakitera eman duenez. Zehazki, ondorengo herri hauetan atzeman dituzte koronabirus kasuak:
Gipuzkoan: Andoain (1), Azkoitia (2), Azpeitia (29), Bergara (1), Donostia (17), Elgoibar (2), Errenteria (1), Getaria (3), Hernani (1), Ibarra (1), Idiazabal (1), Irun (5), Lazkao (1), Mendaro (2), Mutriku (4), Oiartzun (1), Orexa (1), Soraluze (1), Villabona (1), Zarautz (2), Zumaia (1) eta Zumarraga (2).
Bizkaian: Abadiño (1), Zornotza (3), Arrigorriaga (3), Balmaseda (2), Barakaldo (10), Barrika (1), Basauri (3), Berango (2), Bermeo (2), Berriatua (1), Bilbo (96), Derio (3), Durango (5), Elorrio (3), Erandio (3), Etxebarri (2), Galdakao (1), Gernika-Lumo (1), Getxo (26), Larrabetzu (2), Laukiz (1), Leioa (5), Lekeitio (1), Lemoa (1), Lemoiz (1), Markina-Xemein (2), Maruri-Jatabe (1), Mungia (5), Otxandio (1), Plentzia (2), Portugalete (3), Santurtzi (7), Ugao-Miraballes (1), Trapagaran (2) eta Zalla (1).
Araban: Arratzua-Ubarrundia (1), Artziniega (1), Barrundia (1), Laudio (3), Urkabustaitz (1), Gasteiz (56) eta Zuia (2).
Azken orduetan positibo eman duten pertsonen profilari dagokionez, 182 emakumeak dira eta 182 gizonak. Gainera, positibo eman duten gehienek 69 urte baino gutxiago dituzte; batez ere, 20 eta 29 urte bitartean (66 kasu).
Covid-19a duten 37 pertsonak 10 eta 19 urte bitartean dituzte eta 65ek, berriz, 30 eta 39 urte bitartean. Gainera, azken orduetan atzemandako 20 kasutan gaixoek 0 eta 9 urte bitartean dituzte.
Osasun Sailak jakinarazi du, halaber, positibo eman duten 61 pertsonak 40 eta 49 urte bitartean dituztela, 52k 50-59 urte bitartean, 28k 60-69 urte bitartean eta beste 35ek 70 urtetik gora.
1,21 da gaurko R0 indizea (atzo 1,28 zen).
Ospitaleetako egoerari dagokionez, egun 14 pertsona daude zainketa intentsiboetako unitateetan ospitaleratuta, Osasun Sailak eguneroko oharrean emandako datuen arabera.
61 kasu gehiago atzeman dituzte Nafarroan azken orduetan
Bestalde, Nafarroan beste 61 koronabirus kasu positibo atzeman zituzten atzo. Guztira, gaitza atzemateko 1.079 PCR proba egin zituzten Foru Erkidegoan. Dena dela, ez zen inor hil koronabirusaren ondorioz.
Iruñeak eta bere eskualdeak jarraitzen dute kasu berri gehienak biltzen (% 47), jarraian Lizarrako osasun-eremuan atzeman dituzte kasu gehien (% 28), eta, ondoren, Tuterako osasun-eremuan (% 10). Gainerako kasuak (% 15) Nafarroako beste eremu batzuetan banatzen dira.
Baieztatutako kasuen batez besteko adinari dagokionez, 15-29 urteko taldea da nagusi (kasu guztien % 28), eta, jarraian, 45-59 urteko taldea (% 21). Ondoren, 30-44 urte bitarteko adin-tartea dago (% 19) eta 0-14 urte bitartekoa (% 17). Positibo berrien % 12k 60 eta 75 urte bitartean dituzte, eta % 3k, 75 urte baino gehiago. Ildo horretatik, kasu berrien batez besteko adina 36,5urte dira. Generoari dagokionez, kasu berrien % 55 emakumeak dira, eta % 45, gizonezkoak.
Bilakaera epidemiologikoaren ikuspuntutik aztertuta, atzo bi pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, baina ez zen inor hil COVID-19aren eraginez; beraz, pandemia hasi zenetik, 532 pertsona hil dira Nafarroan koronabirusaren ondorioz.
Bestalde, Nafarroako ospitale sarean 54 pertsonak jarraitzen dute ospitaleratuta, eta horietatik sei zainketa intentsiboetako unitateetan (ZIU) daude eta beste hiru etxean. Gainerakoak, 45 gaixo, ospitaleko geletan daude. Pertsona horiek guztiek positibo eman zuten PCR proba batean, infekzio hori ospitaleratzeko arrazoia izan ala ez.
Azkenik, detekzio goiztiarreko sistemari eta kasu zein kontaktu estuen jarraipenari dagokionez, 1.079 PCR proba egin zituzten atzo osasun sare publikoan. Pandemia hasi zenetik 8.264 positibo baieztatu dituzte guztira (atzo beste 61 kasu atzeman zituzten).
AURRERAPENA
Informazioa osatzen ari gara...
Zure interesekoa izan daiteke
Mugako kontrolak altxatu ezean, neurriak hartuko dituela ohartarazi dio Espainiako Gobernuak Italiari
Ceutan piztutako krisiaren harira, Schengen eremua kendu eta mugetan kontrolak egiteari ekin zion abuztuaren 1ean Meloniren gobernuak. Bien bitartean, Gazteria eta Haurtzaro Ministerioak jakinarazi du “aste gutxiren buruan” hasiko direla hiri autonomora heldutako 1.342 adingabeak erkidegoen artean banatzen.
'Atyla' itsasontzi historikoan sartuko gara, 'Game of Thrones'en unibertsoko targaryendarren ontzian
Ontzia 1980a eta 1984a bitartean egin zuten Lekeition (Bizkaia), artisau moduan, pinu, haritz eta iroko egurra erabiliz. Itsasontzia Donostiako portuko kaian bisitatu ahalko da asteburu honetan, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.
EITBk zuzenean eskainiko du abuztuko eguzki eklipse historikoa, hainbat seinale eta bi globo estratosferiko baliatuz
Saio berezia 19:30etik aurrera izango da ikusgai ETBn, ETB ONen eta ORAINen. Horrez gain, EITBk Eklipse Gaua antolatu du Donostiako Saguesen: eklipsea zuzenean ikusteko pantailak, musika eta behaketa modu seguruan egiteko betaurrekoak izango dira bertan.
Luciaren amesgaiztoa Bilbon: pisu "perfektua" alokatu, eta hiru egunen buruan, maula baten biktima dela konturatu
Bi seme-alaba dituen venezuelar batek 2.000 euro ordaindu ditu Deustun alokairuko etxebizitza batengatik, baina etxea apartamentu turistiko bat da berez. Iruzurgileak gutxienez 10 pertsonari alokatu die, tartean Luciari berari. Biktima horrekin mintzatu da EITB.
Zeledon Txikik eta Edurnek giro aparta sortu dute Andre Maria Zuriaren plazan, Txikien Egunean
Ekain Gonzalez eta Haizea Lauzurica izan dira Zeledon Txikiren eta Edurneren jaitsieraren protagonistak, Gasteizko jaietako haurrek gehien espero duten ekitaldietako batean.
Kerman Villateren familiak gezurtatu egin du Gasteizko Udalak barne ikerketa egin izana
Gasteizko Mitika diskotekako atezain baten kolpe baten ondorioz hildako gaztearen familiak Maider Etxebarria alkatearen adierazpenei erantzun die, eta esan du Udalak ez duela inoiz ikerketa bat egin gertatutakoa argitzeko. Gainera, eskatutako dokumentazioa emateko eta justiziarekin elkarlanean aritzeko eskatu diote Udalari.
Ander Zubillagak omenaldia egin die Biescasko biktimei tragediaren 30. urteurrenean
Uholde batek Biescasko Las Nieves kanpina suntsitu zuen 1996ko abuztuaren 7an, Arasko sakanean bat-bateko ur-goraldi bat izan ondoren. 87 pertsona hil eta 187 zauritu ziren. Ander Zubillaga gitarrista tolosarrak 6 urte eskasekin bizi izan zuen tragedia hura.
Juan Sebastian Elkanoren lehorreratzea antzeztuko dute Getarian ostiral honetan
EITBk zuzenean emango du Orain.eus atarian, ETB1en eta ETB ONen, 16:45etik aurrera, lau urtean behin egiten den ekitaldi honen berri.
Zuzenean: Eklipsea Bardean
Abuztuaren 12ko 19:00etatik aurrera, eguzki-eklipse osoaren zuzeneko seinalea eskainiko dugu Bardeatik.
Zuzenean: Juan Sebastian Elkanoren lehorreratzea
Juan Sebastian Elkanoren lehorreratzearen antzezpena zuzenean Getariatik, 16:45etik aurrera.