Bizkaiko egoitzetako bi adineko hil dira, olatu berriaren lehenengoak
Pandemiaren olatu berriaren lehenengo bi hildako izan dira Bizkaiko adinekoen egoitzetan, Bizkaiko Foru Aldundiak jakitera eman duenez. Horietako bat ospitalean zegoen, eta bestea, berriz, Birjinetxe zentro espezializatuan. Aurretik atzemandako patologia larriak zituzten biek.
Gainera, beste agerraldi bat atzeman du Bizkaiko Foru Aldundiak Barrikako Elordui egoitzan. Ospitaleratuta zeuden bi adinekok positibo eman ostean, baheketa egin zaie guztiei: 67 adinekori eta 39 langileri.
Gaur goizean jakinarazi dutenez, 31 adinekok positibo eman dute, eta horietatik 27k ez dute sintomarik. Langileei dagokienez, momentuz lauk eman dute positibo.
Barrikako agerraldiarekin batera, beste hiru egoitzetan daude koronabirus kasuak, hala nola, Truiuondon, Zamudion (26); IMQ Igurco Zorrozgoitin, Bilbon (28) eta Miranda Fundazioan (1).
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko, gazte baten nortasuna usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak