Deustuko Unibertsitatea
2021/10/04 - 09:39
Unibertsitateko eskolak % 100 presentzialak izango dira EAEn
Euskal Herriko Unibertsitateko, Deustuko eta Mondragon Unibertsitateko ikasleak geletara itzuliko dira urriaren 4 honetan.
2021/09/24 - 20:03
EAEko unibertsitateek erabateko presentzialtasuna berreskuratuko dute urriko lehen hamabostaldian
Hain zuzen ere, covid-19aren bilakaeran hobera egin ondoren eta txertaketa-kanpainan urrats garrantzitsuak eman ostean hartu dute erabakia. Horrenbestez, ikasturte honetarako ezarri zuten helburu nagusia aurreratu ahal izan da.
2021/08/27 - 18:08
Euskadiko unibertsitateek klaseen % 100a aurrez aurrekoak izatea espero dute
Irailaren amaierarako ikasleen % 90a eta pertsonalaren eta irakasleen % 100a txertatuta egotea espero dute.
2021/08/27 - 16:48
Ikasturte honetan presentzialtasun osoa lortu nahi dute EAEko unibertsitateek
Ikasturte hasieran aurreko ikasturteko protokoloak berreskuratuko dira: % 75-80 inguruko presentzialtasuna, talde txikiak eta txandaka eginez. Baina dena antolatu dute osasun arduradunek baimena ematen dutenean presentzialtasun osoarekin jarduteko.
2021/08/25 - 11:56
Ikasturte hasiera "bermatzaileago" baten alde egin dute unibertsitateek eta autonomia-erkidegoek
Neurri nabarmenenak honako hauek izango dira: ikasleen artean 1,5 metroko segurtasun-distantzia gordetzea, musukoa behar bezala erabiltzea eta eskuen higienea mantentzea.
2021/06/16 - 23:03
Unibertsitaterako bidea, zalantzaz betetako bidea
Selektibitatea eginda, zer ikasi erabaki beharko dute oraindik argi ez dutenek. izan ere, askorentzat ez da batere lan erraza izaten euren etorkizuna bideratzea hain gazte izanik.
2021/05/25 - 23:20
Plagioak edota nobatadak 2 hilabetetik 3 urtera arteko kanporatzearekin zigortuko dira
Plagioak, sexu jazarpena edota nobatadak 2 hilabetetik 3 urte arteko kanporatzearekin zigortuko dira. Ministro Kontseiluak gaur onartu du Unibertsitateko Bizikidetzarako lege proiektua.
2021/05/19 - 15:00
Castells mugaren bi aldeetako curriculumen arteko baliokidetasunak lantzen ari da
Espainiako Unibertsitate ministroa erakunde espezializatu batekin ari da lanean Frantziako curriculumean aldaketak egin ostean sortu diren "desadostasun txikiak" konpontzeko.
2021/04/12 - 22:52
Jaurlaritzak eta unibertsitateek aurrez aurreko eskolen aldeko apustua berretsi dute
Hezkuntza Sailaren arabera, ia ez da kutsatzerik izan kanpus barruko jarduera akademikoetan.
2021/03/18 - 13:53
Europa hegoaldeko ekonomia zirkularreko lehen zentroa Bilbon kokatuko da
Basque Circular Hub-en helburua da datozen hiru urteetan 1.200 profesional ekonomia zirkularrean prestatzea eta 1.500 euskal enpresak haien zerbitzuak erabiltzea.
2020/12/04 - 10:30
EHU da euskal gizarteak gehien baloratzen duen erakundea
Inkestaren emaitzen arabera, dibulgazioa eta jakintzaren transferentzia lehen aldiz hartu dute galdetutakoek unibertsitatearen eginkizuntzat.
2020/09/23 - 18:36
Urkullurentzat "lehentasuna" da aurrez aurreko hezkuntzan segurtasuna bermatzea
Era berean, beharrezkotzat jo du "indarrak batzea" pandemiari aurre egin ahal izateko, "birusak ez duelako inolako mugarik".
2020/09/22 - 17:36
10 positibo eta 30 konfinatu, Deustuko Unibertsitateko ikastetxe nagusian
Ikastetxe nagusia Bilboko Deustuko Unibertsitatearen esparruan dago, eta bertan egingo da bihar 2020-2021 ikasturteari hasiera emateko ekitaldia.
2020/09/02 - 23:10
Ateak ireki ditu Bilboko San Mames unibertsitate egoitzak
351 ikaslerentzako tokia izango du, banakako eta binakako logeletan banatuta. Gainera, ikasketa gelak, jantokia, kafetegia, garbitegia, aisialdirako aretoak eta kirola egiteko gunea izango ditu.
2020/08/31 - 22:38
Protokolo aldaketak eta informazio faltak nahasmena sortu dute unibertsitarioen artean
Erkidego bakoitzak bere protokoloa dauka klase itzulerarako, eta bertan unibertsitateei aukera emango zaie haien berezko segurtasun neurriak hartzeko.
2020/08/31 - 19:35
Unibertsitateentzako gomendioak: maskara, leihoak zabalik eta eredu mistoa
Ikasturte berrira begira, Espainiako Unibertsitate Ministerioak astelehen honetan iragarritako neurri berriak dira horiek.
2020/08/21 - 11:25
Ikasturte hasieran irakasle guztiei PCR probak egitea baztertu du Eusko Jaurlaritzak
Nekane Murgak adierazi duenez, adituekin lanean ari dira jada proba horiek zeini eta zein egoeratan egin behar diren ikusteko, "benetan eraginkorrak izan daitezen".
2020/06/11 - 23:11
Unibertsitateetan ikasgaiak gelan bertan eta on line ematea proposatu dute
Datorren ikasturteari begira, ikasgaiak gelan bertan eta online emateko proposamena luzatu du Espainiako Gobernuak. Online segurtasun tartea gordetzea ezinezkoa denean.
2020/05/08 - 18:42
Unibertsitateko ikasleak ezin dira euren pisuetara itzuli ikasi ahal izateko
Azterketei aurre egin behar diete. Baina, alarma egoera dela eta euretako asko etxera itzuli ziren, beharrezko duten materiala bertan utzita. Orain, baina, ezin dute euren ikasle pisuetara itzuli.
2020/05/05 - 08:43
Datorren ikasturtean klase bakoitzeko ikasleen erdiak egongo dira txertorik ez badago
Kasu horretan, gainera, aurrez aurreko klaseak eta online bidezkoak txandaka antolatuko lirateke. Testuinguru horretan, gehienez 15 ikasleko gelak osatuko lirateke.