EHU da euskal gizarteak gehien baloratzen duen erakundea
EHUk irailean egindako inkesta baten arabera, Euskal Herriko Unibertsitatea da EAEko zein estatu mailako erakunde publiko eta pribatuen artean Euskal Herriko herritarren artean konfiantza maila handiena lortu duen erakundea.
Hori da irailean egin den galdeketa baten ondorio nagusia, erakunde akademikoaren 2016-2019 Komunikazio Plana ebaluatzeko egindako galdeketaren emaitzak ikusita ondorioztatu daitekeenez.
Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiaren operatibo baten baitan egin dute galdeketa, 1.200 inkesta eginez (lurralde bakoitzeko 400). Horri esker, konfiantza maila estatistikoa % 95ekoa da, eta laginketa errore maximoa % 2,82koa da, gutxi gorabehera.
Ikerketa hau bost urtean behin egiten da, eta 2010ean eta 2015ean egin dute aurretik. Duela bost urte, EHU laugarrena zen euskal herritarren konfiantza handiena zuten erakundeen artean, eta lehendabiziko postuan geratu da oraingoan.
EAEn dauden unibertsitateen artean (Deustu, Mondragon eta Nafarroako unibertsitateak aztertu dituzte) EHU da gehien nabarmentzen dena, bai izenik eman gabe bat-batean galdetuta (% 79,4), bai izenak emanda (% 91,2). Halaber, galdetutakoen % 78,3k Eduardo Chillidaren logotipoa identifikatu eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin lotu dute.
EHUk funtsezko eginkizunei dagokienez, herritarren % 96,7k irakaskuntzarekin lotzen dute EHU, eta % 20,4k, berriz, ikerkuntzarekin. Azterlan honetan lehenengoz aipatu dituzte EHUren eginkizunen artean zientziaren dibulgazioa eta jakintzaren transferentzia. Hain zuzen ere, herritarren % 3,3k aipatu dituzte.
Euskal Herriko Unibertsitateak eginkizun horiek betetzeko duen kalitatearen kalifikazioak ere goranzko bilakaera izan du. Nota altua jaso du, 5etik 3,67 lortu baitu, 2015eko puntuazioa hobetuta, orduan 3,28ko nota jarri baitzioten.
EHUk komunikabideetan duen irudiak ere emaitza ona lortu du: "irudia ona" du, galdetutakoen % 55,5en ustez; "irudi neutroa" du, galdetutakoen % 40,2ren esanetan, eta % 4,3k bakarrik uste dute "irudi negatiboa" duela.
Nekane Balluerka errektorearen hitzetan, goranzko joera argia du herritarrek EHUren inguruan egiten duten balorazioak, hobetu daitezkeen alorrak badaude ere. "Euskal herritarrek EHUren kalitatea aitortzen dute, eta balioan jartzen dute irakaskuntza alorrean duen jarduera, baina beste jarduera batzuk (ikerkuntza, dibulgazio zientifikoa eta jakituriaren transferentzia) ere garrantzitsuak direla ikusarazi behar diogu gure gizarteari", azaldu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia heldu da, eta programazioaren zati handi bat kolokan dago teknikarien greba dela eta
Blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatuko dute. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du dagoeneko, eta programaren beste ekitaldi batzuk loka jarri ditu.