Diputatuen Kongresua
2024/07/23 - 23:16
Juntsek, PPk eta Voxek gastu-mugaren kontra bozkatu dute, aurrekontu orokorrak kolokan utzita
Ezezkoaren ondorioz, Exekutiboak helburu berriak onartu beharko ditu lau asteko epean, ondoren Diputatuen Kongresura berriro bidaltzeko.
2024/07/23 - 23:14
PPk, Voxek eta Juntsek etorkin adingabeak banatzeko erreforma bertan behera utzi dute Kongresuan
Kontrako 177 botorekin, aldeko 171rekin eta abstentzio 1ekin, Behe Ganberan proposamen hori tramitatzeko saiakerak porrot egin du, azkenean ez baitu PPren eta Juntsen babesik izan.
2024/07/23 - 23:00
Bidaiderik gabeko adingabe migratzaileak hartzeko lege erreforma tramitatzeari uko egin dio Kongresuak
Kontrako 177 botorekin, aldeko 171rekin eta abstentzio 1ekin, Behe Ganberan proposamen hori tramitatzeko saiakerak porrot egin du, azkenean ez baitu PPren eta Juntsen babesik izan.
2024/07/23 - 18:54
Diputatuen Kongresuko uxer bat lo geratu da diputatuek bozkatzen zuten bitartean
Kongresuko uxer batek irudi samurra utzi digu gaur arratsaldean. Lo geratu da diputatuek bozkatzen zuten bitartean
2024/07/23 - 15:39
PPk eta Juntsek ezezkoari eutsi diote, Atzerritarren Legearen erreforma aintzat hartzeko eztabaidan
Euskal taldeei dagokienez, EH Bilduk eta EAJk ekimena babestuko dutela iragarri dute, baina aldaketak nahi dituzte. 15:30ean egingo da bozketa.
2024/07/23 - 14:07
EH Bilduk eta EAJk Atzerritarren Legearen erreforma aintzat hartzea babestu bai, baina aldaketak nahi dituzte
Diputatuen Kongresuko Osoko Bilkurak Atzerritarren Legearen erreforma aintzat hartzea ala ez eztabaidatu du. Euren agerraldietan, EH Bilduko Jon Iñarritu eta EAJko Maribel Vaquero diputatuek azaldu dute alde bozkatuko dutela, erantzunkidetasunetik, baina erreformak aldaketak behar dituela uste dute.
2024/07/23 - 13:15
Podemosek krisiaren kontrako dekretuaren alde bozkatuko du Kongresuan, bonu elektrikoa mantentzearen truke
Ione Belarra Podemoseko idazkari nagusiak iragarri duenez, PSOEkin akordioa itxi du alderdi moreak, krisiaren kontrako neurriak jasotzen dituen dekretuaren inguruan. Podemosek alde bozkatuko du, eta trukean, bonu sozial elektrikoa urte amaiera arte mantentzea adostu dute sozialistekin.
2024/07/23 - 09:21
Albiste izango dira: Atzerritarren Legearen erreforma, Sanchezen zitazioa eta Donostiako Jazzaldia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/07/23 - 07:00
Atzerritarren Legearen erreformak lehen pausoa eman dezake gaur Diputatuen Kongresuan
Testuaren arabera, Espainiako Gobernuak aukeratu nahi du zein erkidegotara joango diren Kanarietatik, Melillatik edo Ceutatik bidaiderik gabeko adingabe migratzaileak, horiek gainezka egonez gero.
2024/07/22 - 10:09
Albiste izango dira: Bidenen amore ematea, atzerritarren legea eta Pradalesen bilera erronda
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/07/17 - 13:18
Sanchezek neurriak adostea eskaini du, hedabideen jabetzan eta finantziazioan gardentasun handiagoa izateko
Espainiako Gobernuko presidenteak azaldu duenez, komunikabideen Europako araudiak eskatzen duena Estatuko legedira eraman behar da. "Estrasburgon bozkatzen dena Espainian ere onartu daiteke", azpimarratu du.
2024/07/16 - 18:06
Sumarrek argitu du PSOErekin itxitako akordioa Mozal Legearen artikulu bakarra aldatzera mugatzen dela
Enrique Santiago Sumarreko bozeramaileren ondokoak argitu duenez, akordioa artikulu baten erreformara mugatzen da, manifestazioetan polizien irudiak hartzea edo zabaltzea arau-haustea izan ez dadin.
2024/07/16 - 12:08
Yolanda Diazek PSOEren eta Sumarren arteko akordioa iragarri du mozal legea "indargabetzeko"
Hala ere, Sumarretik argitu dute kazetarien jardunari eta polizia-agenteen irudiak hartzeari buruzko artikulu bakarra aldatuko dela.
2024/07/04 - 18:06
BJKNren erreformak lehen urratsa eman du, PPren eta PSOEren babesarekin eta inbestidurako bazkideen kritikekin
Lege organikoaren proposamena aintzat hartu du Ganberak, eta bi alderdi nagusiek adostutako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko kide berriei eskatzen die hautaketa-sistema berri bat proposa dezatela sei hilabeteko epean.
2024/07/04 - 14:55
Botere Judizialerako itunak Pedro Sanchezen ''populismoari'' mugak jartzen dizkiola defendatu du PPk
"Sanchezen populismo horrek, mugarik gabeko boterea nahi duenak, bere mugak aurkitu ditu azkenean: Espainiako Konstituzioa, Europar Batasuna eta Alderdi Popularra", esan du Miguel Tellado PPren Kongresuko bozeramaileak.
2024/07/04 - 07:00
PPk eta PSOEk adostutako Fiskaltzaren eta BJKNren erreformarako lehen urratsa emango du gaur Kongresuak
Lege-erreforma premiazko prozeduraren bidez izapidetuko da, Kongresuan hiru saiotan eta Senatuan bakarrean onartzeko. PPren eta PSOEren baturak bozketa guztiak gainditzea ziurtatzen du. Gainera, ez da onartuko bi alderdi horien sinadura ez duen zuzenketarik.
2024/07/01 - 12:50
"Irakurlerik ez duten" hedabideen finantzaketa publikoari muga jarriko dio Sanchezek
Espainiako Gobernuko presidenteak iragarri du uztailaren 17an aurkeztuko dituela Diputatuen Kongresuan eraberritze demokratikorako neurriak.
2024/06/27 - 17:21
Parekidetasunaren legea onartuta, enpresa eta erakundeetako karguen % 40 gutxienez emakumeentzat izango dira
Gainera, PSOEren eta Podemosen arteko itun batek neurriaren irismena zabaldu du, eta horren arabera, emakumeen ordezkaritza % 100era irits daiteke, betiere, justifikatzen bada.
2024/06/26 - 12:32
PPk Konstituzioa betetzea txalotu du Sanchezek, eta Feijook, beste behin, Begoña Gomez izan du hizpide
Bost urte geroago, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia berritzeko akordioa itxi osteko lehen aurrez aurrekoa izan da. Feijook adierazi duenez, orain sinatutako ituna "duela bi urte sinatuko zukeen", eta uste du aldatu dena dela "Europako erakundeek sinatzera behartu dutela Sanchez".
2024/06/26 - 12:14
Sanchez Feijoori, BJKNren erabakiaren ostean: ''Ongi etorri Konstituzioa betetzera''
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak ongietorria eman dio PPri, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia (BJKN) berritzeko akordioa dela eta. Era berean gainerat du nahiago lukeela "hau beste akordio askoren artean lehena izatea".