Parekidetasunaren legea onartuta, enpresa eta erakundeetako karguen % 40 gutxienez emakumeentzat izango dira
Emakumeen eta gizonen ordezkaritza parekideari eta presentzia orekatuari buruzko lege organikoa, parekidetasunaren legea bezala ezagunagoa, onartu du gaur Espainiako Diputatuen Kongresuak. PPk eta Voxek kontra bozkatu dute.
Behin araua onartuta, hemendik aurrera, derrigorrezkoa izango da erakundeetan, enpresa handietako (Ibex 35) administrazio-kontseiluetan, hauteskundeetako hautagai-zerrendetan eta konstituzio-organoetan emakumeen presentzia gutxienez % 40koa izatea. Presentzia orekatua bermatzeko, legeak 60/40 formula ezartzen du.
Halaber, PSOEk eta Podemosek adostutako erdibideko zuzenketa baten ondorioz, legearen hasierako irismena zabaldu egin da, eta aipatutako erakundeetan emakumeen ordezkaritza % 100era irits daiteke, betiere, justifikatuta. "Baliteke emakumeen eta gizonen ordezkaritza parekidearen eta presentzia orekatuaren irizpidea ez aplikatzea, ekintza positiboaren printzipioarekin bat etorriz, emakumeen ordezkaritza % 60tik gorakoa bada. Nolanahi ere, justifikatu egin beharko da", dio arauak.
Parekidetasunaren legea ezartzeko egutegia malgutuz joan da. Gaur onartutako testuaren arabera, 2025eko ekainera arteko epea izango dute Ibex 35eko enpresek lege berrira egokitzeko, eta 2028ra artekoa erakunde publikoek.
Erreakzioak
Testuinguru horretan, Joseba Agirretxea EAJko diputatuak nabarmendu du lege horrek gizonen eta emakumeen presentzia orekatua bultzatzen duela, baina uste du iritzi ezberdinak egon daitezkeela oreka hori finkatzeko edo ezartzeko orduan. "Akordio honek, emakumeen presentzia handitzeko metodoak eskaintzen ditu", nabarmendu du Agirretxeak.
"Administrazio kontseiluetan emakume gehiago izateak ez du beti hobetzen gainerako emakumeen bizitza", adierazi du Isabel Pozueta EH Bilduko bozeramaileak. "Parekotasuna da soldata-arrakalari amaiera ematea, kontziliazioan aurrera egitea, zaintzak duintzea, etxebizitza-politika aurreratuak ezartzea eta errenta birbanatzea", azpimarratu du Pozuetak. EH Bildurentzat, lege hori ez da nahikoa.
Nori eragiten dio parekidetasunaren legeak?
- Gobernuaren eta Estatuko Administrazio Orokorraren organoak.
- Konstituzio-organoak: Auzitegi Konstituzionala, Estatu Kontseilua edo Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia.
- Administrazioak banatzen dituen sari eta aitortzak emateko eratutako epaimahaiak.
- Profesionalen elkargoetako batzordeak.
- Ibex 35ean kotizatzen duten enpresak.
- Hauteskundeetan parte hartu nahi duten alderdiek.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Gobernuak uste du posible dela 500 neska Penintsulara eramatea "aste gutxi barru"
Gazteria eta Haurtzaro arloak adierazi du astebete daramala gai honetan lanean Ceutako agintariekin, eta proposamen zehatz bat egingo duela.
Irunen hegoaldeko erronda, saihesbidea eta AP-8 autobidean 3. erreia egiteko beharra defendatu du Labordak
Radio Euskadiko "Boulevard" saioan Cristina Laborda Irungo alkateak esan duenez, urteak behar dira errepideak egiteko, eta erabaki batzuk duela 20 urte hartu behar izan zirela kritikatu du.
Gipuzkoak "plan estruktural bat" eskatu dio Espainiako Gobernuari Ceutako adingabeak hartzeko
Irune Berasaluze foru bozeramaileak adierazi du Gipuzkoa prest dagoela adin txikikoak hartzeko. Hori bai, baldintza batzuk ezarri dizkio Espainiako Gobernuari. Ezinbestekoa da, bere hitzetan, plan estruktural bat edukitzea, eta inprobisazioek ez dute lekurik izan behar.
"Politikan gizatasunez jardutea" eskatu du Chivitek, Ceutan bakarrik dauden adingabeen egoeraren aurrean
Maria Chivitek eskatu du alde batera uzteko Ceutan familiarik gabe dauden haurren egoera "deshumanizatzeko" ahalegina. Adingabe horien "muturreko egoera" nabarmendu du Nafarroako presidenteak, eta berretsi du Nafarroak beteko dituela bere betebeharrak, baina gainerako erkidegoei ere gauza bera egiteko deia luzatu die.
Irunek mugako trafikoaren aurrean duen "bakardadea" salatu du alkateak, eta Eusko Jaurlaritzak Frantzia seinalatu du
Cristina Laborda Irungo alkateak Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren inplikazio handiagoa eskatu du, eta Ricardo Ituarte Segurtasun sailburuordeak, berriz, Ertzaintzaren kudeaketa defendatu du, eta Frantziako agintariak jo ditu mugan trafikoa arintzearen arduradun gisa.
Ceutan bakarrik dauden adingabeak euren familiekin bueltatzearen beharra azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak
Horretarako aukera guztiak agortzeko eskatu dio Lakuak Espainiako Gobernuari, horiek autonomia erkidegoetan banatu aurretik.
Nafarroak adingabeen banaketa "beteko" du, baina beste erkidegoen "elkartasunik eza" ordaindu gabe
Javier Remirez Nafarroako Gobernuko lehen presidenteorde eta bozeramaileak adierazi duenez, Nafarroak "araudia beteko du" eta inoren kargura ez dauden adingabe migratzaileen banaketari eta harrerari men egingo die, baina ez du ordainduko "beste autonomia-erkidego batzuen elkartasunik eza".
Ceutako 500 neska migratzaile penintsulara eramateko lanean ari da Espainiako Gobernua
Espainiako Gobernua lanean ari da bakarrik dauden 500 bat neska migratzaile penintsulara eramateko, uztailaren amaierako sarrera masiboaren ondoren Ceutan daudenak. Gazteria eta Haurtzaro Ministerioa aztertzen ari da adingabeak babesteko erakundeek baliabide egokituetan har ditzaten, haien tutoretza autonomia-erkidegoei transferitu beharrik gabe.
Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko
Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.
Ceutako adingabe migratzaileak beren familiekin bueltatzearen alde eta, ezin den kasuetan, hartzearen alde egin du Jaurlaritzak
Txema Ezkerra Haur, Nerabe eta Familia zuzendariaren ustez, "onartezina" da Voxek arlo hori kudeatzen duen erkidegoetan legea ez betetzea, eta Estatuari esku-hartzeko eskatu dio.