KONGRESUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Podemosek krisiaren kontrako dekretuaren alde bozkatuko du Kongresuan, bonu elektrikoa mantentzearen truke

20240723110323_jone-belarra_
18:00 - 20:00
Podemosek krisiaren kontrako dekretuaren alde bozkatuko du Kongresuan, bonu elektrikoa mantentzearen truke
Ione Belarra Podemoseko idazkari nagusiak iragarri duenez, PSOEkin akordioa itxi du alderdi moreak, krisiaren kontrako neurriak jasotzen dituen dekretuaren inguruan. Podemosek alde bozkatuko du, eta trukean, bonu sozial elektrikoa urte amaiera arte mantentzea adostu dute sozialistekin.

Albiste gehiago politika

Cristina Ibarrola presidenta de UPN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ibarrolaren arabera, "Chiviteren irtenbide duin bakarra" dimisioa da

Cristina Ibarrola UPNko presidentearen esanetan, "susmopean eta gainbeheran dagoen gobernu baten gidaritzari" eusten dio Maria Chivitek. "Haren ibilbide politiko osoa altxatu, zuzendu eta kontrolatu dutenak erori dira: Cerdan eta Alzorriz. Berak eusten dio oraindik, baina badaki eroriko dela, ezingo duela saihestu", erantsi du. 

esteban aitor
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJk "argitasuna" eta "azalpenak" eskatu dizkio PSOEri

EAJ Nafarroan duela 115 urte ezarri zela ospatzeko Iruñean egindako ekitaldian, Aitor Estebanek EBBko presidenteak azalpenak lehenbailehen eman ditzala esijitu dio Pedro Sanchez Espainiko Gobernuko presidente sozialistari. Jeltzaleek ez dutela egoeraz baliatuta etekinik atera nahi esan du Estebanek,  eta duintasun demokratikoa babestea dela euren helburua.        

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Anduezak esan du euskal sozialismoa "zintzotasunaren eredu" dela

Eusko Jaurlaritzaren lehen urtearen balantzea egiteko Barakaldon egindako ekitaldian euskal sozialisten idazkari nagusiak azpimarratu duenez, "ekintzekin" frogatu da PSE-EEren hauteskunde-programa "ez zela ideien zerrenda hutsa, euskal gizartearekiko benetako konpromisoa baizik".

Gehiago kargatu