Dirulaguntzak 2025
2022/02/17 - 13:31
Europako funtsak ez direla enpresetara iritsi oraindik ohartarazi du Mondragon Korporazioak
Mondragon Korporazioko presidenteak ez du uste taldea edo haren zati bat burtsara aterako denik, ezta epe luzera ere.
2022/02/16 - 12:00
Eusko Jaurlaritzak 590 milioi euro bideratuko ditu aurten enpresa txiki eta ertainei laguntzeko
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak informazio-jardunaldi telematikoak egingo ditu otsailaren 23, 24 eta 25ean enpresei laguntza-planeko 74 programen edukia azaltzeko.
2022/02/15 - 12:01
Next funtsak "apurka-apurka" heltzen ari dira eta ez EAEri dagokion kopuruan, Tapiak deitoratu duenez
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuaren hitzetan, "funts garrantzitsuenak, ekonomia transformatuko dutenak", heltzeko daude, baina 2022an jasoko dituztelakoan dago.
2022/02/08 - 09:25
Zabalik dago epea gaueko aisialdirako lokalek 70.000 eurorainoko laguntzak eska ditzaten
Astelehenean argitaratu zen Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofizialean Jaurlaritzak iragarritako agindu berria. Oraingoan 22 milioi euroko laguntzak jasoko dituzte ostalariek, eta otsailaren 28ra arte egongo da irekita eskaerak egiteko epea.
2022/02/07 - 18:00
Europako funtsek bere inbertsioaren % 30 babestea nahi du Hidrogenoaren Euskal Korridoreak
41 proiektu dituzte esku artean, eta aurten 200 milioi euro inbertituko dituzte horietan. Proiektuen artean dago Abanto-Zierbenako (Bizkaia) teknologia parkea.
2022/01/25 - 13:50
Ostalariei eta gaueko aisialdiari zuzendutako 22 milioi euroko laguntzak iragarri ditu Jaurlaritzak
"Dirulaguntza horrek helburu du ostalarien jardunari eustea, baita enplegua sustatzea ere", esan du Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak.
2022/01/18 - 22:10
Alokairu bonuaren ordainketa nola egin erkidegoen esku utziko du Espainiako Gobernuak
Oraingoz, erkidego guztiekin biltzarra noiz egingo duen ez daki Ministerioak, baina Exekutiboko iturriek “lehenbailehen” biltzea espero dute.
2022/01/17 - 19:53
Euskadik mugikortasun elektrikoa, eraginkortasuna eta berriztagarriak sustatzeko 40,6 milioi jasoko ditu
Era berean, ospitaleak eta ikastetxeak berritzen, osasun eta gizarte zerbitzuak sendotzen eta ekonomia digitalerako trantsizioa sustatzen lagunduko dute Europako funtsek.
2022/01/13 - 20:15
Gipuzkoak covid funtseko 25,1 milioi euro banatuko dizkie udalerriei
Oinarrizko zerbitzu publikoetara (osasungintza, hezkuntza eta gizarte zerbitzuak) zein bestelako gaietara bideratu ahal izango dituzte baliabide horiek.
2022/01/12 - 23:11
Etxebizitzetan igogailuak jartzeko diru-laguntzak asko ari dira hazten EAEn
Euskal Autonomia Erkidegoko etxebizitzen % 27ak ez du igogailurik. Deserosotasun handiak eta askotan etxetik ateratzeko ezintasuna dakar horrek; hori konpontzeko, EAEko etxebizitzetan igogailuak jartzeko hainbat diru-laguntza eskaintzen ari dira Eusko Jaurlaritza eta udaletxeak.
2022/01/05 - 17:39
Ostalariek ez dute Jaurlaritzaren murrizketei eusteko EAEko Auzitegiak hartutako erabakiaren aurka egingo
Hector Sanchez Bizkaiko Ostalarien Elkarteko gerenteak azpimarratu du alferrik helegitea jartzeak ez daukala zentzurik. Jaurlaritzak, bestalde, ez du oraindik zehaztu zenbateko laguntzak emango dizkien ostalariei.
2021/12/28 - 13:16
Jaurlaritzak covid funtseko 188 milioi euro banatuko dizkie lurralde historikoei
Horietatik 30,4 milioi Arabarentzat izango dira, 94,79 milioi Bizkaiarentzat eta 62,9 milioi Gipuzkoarentzat.
2021/11/09 - 17:41
Enpresentzako covid-19 laguntzen aurrekontuaren erdia baino gehiago ez da gauzatuko, eskaerarik ez dagoelako
Eusko Jaurlaritzak onartzen du, "espero zena baino askoz baxuagoa" izan dela laguntzen harrera. 270 milioi eurotatik 115 milioi baino ez dira erabiliko azkenean.
2021/10/26 - 18:49
Espainiako Gobernuak 90 euroko txeke bat sortu du kontsumitzaile zaurgarrienen berokuntza-gastuetarako
Kontsumitzaile zaurgarrienek, azken hilabeteetako elektrizitatearen eta gasaren igoera dela eta, bonu sozial termikoaren bidez jasotzen dituzten laguntzei gehitzen zaien txekea da. Erkidegoek egingo dituzte ordainketak, abendutik aurrera.
2021/10/26 - 13:30
Zeintzuk dira Etxebizitza Lege berriaren gakoak?
Espainiako Gobernuaren Ministroen Kontseiluak onartu duen Etxebizitzarako Eskubidearen Lege aurreproiektuak alokairurako prezio eta baldintzak arautuko ditu, besteak beste.
2021/10/22 - 13:49
Frantziako Gobernuak 100 euro emango dizkie hilean 2.000 euro azpitik irabazten duten herritar guztiei
Jean Castex lehen ministroak iragarritako neurriak erregaien prezioaren efektu inflazionista konpentsatzea du helburu eta herrialde osoko 38 milioi laguni eragingo die. Zuzenean, ezer egin beharrik izan gabe jasoko dute txekea, autoa eduki ala ez, hura asko ala gutxi erabili.
2021/10/19 - 22:40
Poloniak bereari eusten dio, eta Europako Parlamentuak dirulaguntzak kentzea aztertuko du
Mateusz Morawiecki lehen ministro poloniarrak berretsi egin du bere Gobernuak iragarritako erreformak gauzatzeko asmoa eta Bruselari "xantaia ekonomikoa" egitea egotzi dio.
2021/10/19 - 15:12
Eusko Jaurlaritzak hiru proiektu aurkeztuko ditu Europako Next funtsetara
Basque Mobility, Datuaren Ekosistema eta Basque Advanced Therapies dira Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari bidaliko dizkion hiru proposamenak, azken horrek aipaturiko Europako suspertze funtsak lortzeko eskaera egin dezan.
2021/09/09 - 16:44
Etxeak zaharberritzeko arloak goraldia bizi du azken urteotan
Etxebizitzak berritzeko egun baino % 40-50 gehiago jaso daiteke Jaurlaritzaren eta Europako funtsei esker. Jaurlaritzak 99 milioi euro jarri ditu eta Europak 97 milioi.
2021/09/09 - 15:24
Eusko Jaurlaritzak 33 milioi jarriko ditu urtean 2024ra arte, etxebizitzak birgaitzeko
Next Funtsek etxebizitzak birgaitzeko diru partida handitzea ahalbidetu du. Era berean, eraginkortasun energetikoa, irisgarritasuna eta bizigarritasuna bultzatuko dira.