Zeintzuk dira Etxebizitza Lege berriaren gakoak?
Espainiko Gobernuko Ministroen Kontseiluak onartu duen Etxebizitzarako Eskubidearen Lege aurreproiektuak arau berriak ezarriko ditu etxebizitzen alokairurako. Berritasunen artean, esaterako, autonomia erkidegoei eskumena emango die eremu tenkatuetan alokairuen prezioak mugatzeko jabetzan hamar etxebizitza baino gehiago dituzten pertsona juridikoei (enpresa eta erakundeak).
Eremu horietako gainerako etxejabeei prezioak gehienez ere aurreko kontratuaren errenta % 10 igotzea baimenduko zaie. Hori bai, azken bi urteetan birgaitze lanak, hobekuntza energetikora bideratutakoak edo irisgarritasuna hobetzeko obrak egin izana frogatu beharko dut.
Errentei eusteko neurri gisa, testuak % 50eko hobari orokorra ezartzen du kontratu berrientzat errentatzaileen PFEZean; hobari hori aldatu egingo da hainbat irizpideren arabera, eta gehienez ere % 90era artekoa izango da beren alokairuen prezioa % 5 jaisten dutenentzat.
Etxebizitza hutsak merkaturatzeko helburuari erantzunez, udalei aukera ematen die OHZren kuota likidoaren % 150erainoko errekargua aplikatzeko bi urte baino gehiagoz justifikaziorik gabe hutsik dauden etxebizitzen jabeei.
Hauek dira, zazpi gakotan, testuak berarekin dakartzan berritasun nagusiak:
1.- Erkidegoen esku eremu tenkatuak zehaztea
Autonomia-erkidegoek hiru urtez deklaratu ahal izango dute lurralde-eremu bat etxebizitza-merkatuko eremu tenkatu gisa; egiaztatu beharko dute, hori bai, eremu horretan alokairu-errenta etxeko batez besteko diru-sarreren % 30 baino handiagoa dela eta azken bost urteetan erkidego horretako KPIa baino bost puntu gehiago igo dela.
2.- 18 hilabete erreferentzia-indizeak egiteko
Eremu tenkatuetan hamar etxebizitza baino gehiago dituzten pertsona juridikoen errentak erreferentziako prezioen indizeen sistema baten arabera mugatzen dira. Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioak (Mitma) badu indize bat, baina legea indarrean sartzen denetik 18 hilabeteko epea emango da indize berri bat egiteko; horrek esan nahi du, praktikan, etxejabe handientzako alokairuen erregulazioa ez dela legegintzaldi honetan aplikatzen hasiko.
3.- PFEZ arintzea errentatzaileentzat (kontratu berriak)
Ohiko etxebizitzaren alokairuaren etekin garbiagatik PFEZn gaur egun dagoen % 60ko zerga-arintzea % 50ekoa izango da, baina tentsioan dauden eremuetan % 90eraino modulatzen da.
18 eta 35 urte bitarteko gazteentzako alokairu berrietarako, % 70eko murrizketa ezartzen du legeak; babestutako etxebizitzetarako eta azken bi urtetan birgaitutako etxeetarako, berriz, % 60koa.
4.- Errekargua etxebizitza hutsen OHZn
Udalek % 50eko errekargua ezarri ahal izango diete ondasun higiezinen gaineko zergaren (OHZ) kuota likidoan bi urte baino gehiago hutsik dauden bizitegi-erabilerako higiezinei; % 100ekoa hiru urte baino gehiago hutsik badaude, eta % 150ekoa jabeak udalerri berean hainbat higiezin hutsik baditu.
Etxebizitza bat hutsik edukitzeko arrazoi justifikatuak dira, besteak beste, lan- edo prestakuntza-arrazoiengatik lekualdatzea, mendekotasunagatik, osasunagatik edo gizarte-larrialdiagatik bizilekua aldatzea, bigarren etxebizitzetarako higiezinak (gehienez ere lau urtean egon ahalko dira hutsik), edo obretan edo auziren batean inplikatuta daudenak.
Salgai dauden (urtebetez gehienez) edo alokairuan dauden (sei hilabetez gehienez) higiezinak ere salbuetsita daude, merkatuko baldintzetan.
5.- Etxegabetzeak etetea
Berritasun nagusia da epaitegiek ofizioz etengo dituztela familia kalteberen etxegabetzeak, alokairua ordaindu ez badute bi hilabetez, demandatzailea pertsona fisikoa bada, eta lau hilabetez pertsona juridikoa bada.
6.- Etxebizitza sozialen eskaintza handitzea
Beste neurri batzuen artean, eta etxebizitza sozialen eskaintza handitzeko asmoz, sustapen berrietan lurzoru urbanizatuaren % 30 etxebizitza publikoetarako gordeko da, eta ehuneko horren erdia alokairurako izango da; urbanizazioa eraberritzeko edo berritzeko egiten diren jarduketetan, erreserba hori % 10ekoa izango da.
7.- Sustapeneko etxebizitza eskuragarria
Etxebizitza babestuarekin batera, "Sustapeneko etxebizitza eskuragarria" delako figura sortzen du legeak, hirigintza- eta zerga-onurak dituen titulartasun pribatuko etxebizitzak, kasu, prezio murriztuetan alokatzera zuzenduak.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiak gasolio-, gasolina- eta keroseno-erreserbak ditu ia 100 egunerako
Sara Aagesen hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroak berretsi du Espainiako gas- eta petrolio-merkatuak "lasaitasunez eta normaltasunez" funtzionatzen ari direla.
Espainiako Gobernuak 107 milioi inbertituko ditu Multiverse Computing enpresa donostiarrean
2025ean, Eraldaketa Teknologikorako Espainiako Sozietateak bere babesa eman zion konpainiari 59,2 milioi euroko inbertsioarekin, AAri lotuta bere irtenbide teknologikoak sustatzeko helburuarekin.
Bizkaiko Aldundiak iragarritako aldaketa fiskalek langileen artean desberdintasunak sortzen dituztela salatu du ELAk
Aldundiak beherapen fiskalak eskaini nahi ditu enpresak bertan errotzeko eta langileak erakartzeko. ELAren arabera, "enpresarien zerbitzura" egindako neurriak dira, eta langileen artean ezberdintasunak sortuko dituzte.
Araban, AP-68a % 70 merkeago izango dute autoek, eta % 50, kamioiek
Foru Aldundiak azaroan hartuko du bere gain bide horren Arabako zatiaren kudeaketa. Tarifen helburua lurraldeko gaitasun handiko bideen "zaintzeko eta modernizatzeko baliabideak biltzea" izango dela adierazi du.
Osakidetzak deitutako EPEaren azterketak gainditu dutenen batez besteko tasa % 90 ingurukoa da
Epaimahaiek berehala zuzentzen dituzte azterketak, eta Osakidetzak egun berean edo hurrengo egunean argitaratzen ditu notak. Normaltasunez eta gorabeherarik gabe egin dituzte probak.
Osakidetzako EPEaren azken egun handia BECen
Guztira, 13.112 pertsonak eman dute izena Erizaintzako hautaprobak egiteko. Administrari laguntzaile (16.728 hautagai) eta administrari (9.821) lanpostuak betetzeko azterketak ere egin dituzte goizean.
Kutxa Fundazioak Elgoibarko Geminis enpresa erosi du
Lehendik erosita zuen Itziarko Gurutzpe enpresarekin batzea da operazioaren asmoa, talde indartsu baten bidez nazioartean lehiatu ahal izateko. Guztira 70 milioi euro fakturatzea espero dute.
Medikuek "benetako negoziazioa" eskatu dute, "greba mugagabea saihestu" nahi bada
"Lanbidearen garrantzia eta berezitasuna onartua izan arte", mobilizatzen jarraituko dutela ziurtatu du Euskadiko Medikuen Sindikatuak.
Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan
Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.
Abian da Osakidetzako inoizko lan eskaintzarik handiena: 100.000 hautagai 3.700 lanpostutarako
Bederatzi kategoria profesionaletarako azterketak egingo dira BECen: Administrazioko eta kudeaketako goi mailako teknikaria, Fisioterapeuta, Laborategiko teknikari espezialista, Zeladorea, Erizaintzako laguntzailea, Zerbitzuetako langilea, Erizaina, Administrazioko laguntzailea eta Administraria.