Eusko Jaurlaritzak 590 milioi euro bideratuko ditu aurten enpresa txiki eta ertainei laguntzeko
Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak Enpresa Txiki eta Ertainentzako (ETE) 2022ko laguntza-plana aurkeztu du. Plan horrek 74 programa biltzen ditu eta 590 milioi euroko aurrekontua du.
Laguntzen % 70 baino gehiago I+G+B programetara (257,5 milioi euro) eta Trantsizio Energetikora (160,2 milioi euro) bideratuko dira, eta horien osagarri izango dira industriako inbertsioetarako ekarpenak (85 milioi euro), nazioartekotzerako ekarpenak (19.950.000 euro) eta landako eta itsasertzeko ekonomia eta enplegua sustatzeko ekarpenak (66.790.000 euro).
Laguntza horien funtzio nagusia "ekonomia suspertzea eta enplegua sortzea da, Euskadiko enpresa-sarearen garapen inklusibo eta iraunkorra bultzatuz", sailburuak azaldu duenez. "Azken helburua eredu ekonomiko inklusibo eta iraunkorra indartzea da", gaineratu du.
Sailaren datuen arabera, iaz, Eusko Jaurlaritzaren ETEentzako Laguntza Planak 8.096 proiektu bultzatu zituen, guztira 2.059 milioi euroko inbertsioa eginez. Horien abiapuntua 68 laguntza-programa izan ziren, 430 milioi euroko inbertsioarekin.
Oraingo honetan, planak 74 laguntza-programa eta 589.629.224,04 euroko hasierako inbertsioa aurreikusten ditu. Otsailaren 23, 24 eta 25ean informazio-jardunaldi telematikoak egingo dira, enpresek programa bakoitzaren xehetasunak ezagutu eta haien beharretara hobekien egokitzen dena aurkitu ahal izateko.
Informazio jardunaldiak
Estibaliz Hernaez Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordeak, bere arloko zenbait zuzendarirekin batera, azalduko ditu otsailaren 23an ikerketako, berrikuntzako, transformazio digitaleko eta ekintzailetzako programak. Helburua da Euskal Autonomia Erkidegoa Europako berrikuntza-gune bihurtzea, enpresa teknologikoen sorrera % 10 handitzea eta Euskal Autonomia Erkidegoa kokatzea tokiko industriarekin lankidetzan arituko diren nazioarteko startup-en ekosistema eragile gisa.
Javier Zarraonandia Industriako sailburuordeak eta Amaia Barredo Ingurumeneko sailburuordeak, saileko beste arduradun batzuekin batera, aurkeztuko dituzte otsailaren 24an industria-garapenerako, nazioartekotzerako, energia-efizientziarako, energia berriztagarrietarako eta ingurumenerako laguntzak. Programa horien helburua da industria eta zerbitzu aurreratuak barne-produktu gordinaren % 40ra iristea, baita enpresen nazioartekotzea COVID-19aren egungo nazioarteko testuingurura egokitzea eta energia berriztagarrien kuota energiaren azken kontsumoaren % 20 izan dadin lortzea ere.
Gainera, lortu nahi da berotegi-efektuko gasen emisioa % 30 murriztea, hondakin gutxiago sortzea, hondakinen balorizazioa eta berrerabilera areagotzea, ingurumen-estrategia zeharkako politika gisa ezartzea eta uraren, lurzoruaren eta airearen ingurumen-adierazleak hobetzea, biodibertsitatearen defentsa eta errespetu handiagoa lor dadin.
Otsailaren 25an, berriz, Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak aurkeztuko ditu lehen sektorerako, elikagaien industriarako eta jasangarritasunerako laguntzak. Programa horiei esker, elikagaien ekoizpena handitu nahi da Euskal Autonomia Erkidegoan, eta lurralde-oreka handiagoa bermatu, landako eta itsasertzeko guneetan bizi eta lan egiten duten pertsonei bizi-kalitatea eskainiz.
Jardunaldietan izena emateko, SPRIren webgunea erabil daiteke.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.