Donostia Ospitalea
2023/04/03 - 13:54
Pediatriako zainketa aringarrien egitura espezifikoa izango du Osakidetzak
Euskadiko Zainketa Aringarrien Aholku Batzordea eratzea eta esparru ezberdinen arteko profesionalen lana koordinatzeko sarea sortzea ere aurreikusten dira. Zainketa aringarrien lehen unitateak 1990ean jarri ziren martxan EAEn.
2023/03/20 - 14:40
Jaurlaritzak gutxieneko zerbitzu "gehiegizkoak" jarri dituela salatu dute Osakidetzako garbiketako langileek
LAB, UGT, CCOO eta ESK sindikatuen esanetan, gutxieneko zerbitzuak handitu dituzte, % 50eraino. ELAk salatu duenez, bestalde, Osakidetzak aparteko garbiketa bat egiteko eskatu zuen ostiralean, greba eskubidea urratuta.
2023/03/06 - 14:48
ELAk Osakidetzako garbiketan deitutako greba martxoaren 19ra arte luzatuko da
Mobilizazioek aurrera jarraituko dute: asteartean, martxoaren 7an, elkarretaratzea izango da Donostia Ospitalean 12:00etan, eta ostiralean, martxoaren 10ean, Gasteizen, Osakidetzaren egoitzaren aurrean.
2023/03/06 - 13:31
EAEko erizainen % 94k salatu dute lanbideari lotutako estereotipo sexistak pairatu dituztela
Satse sindikatuak egindako ikerketa baten arabera, erizainen % 86k uste dute estereotipo hedatuena dela Erizaintza beste osasun-kolektibo baten "mendeko" lanbidea dela uste izatea.
2023/02/27 - 14:14
Osakidetzako gainerako langileen baldintzak aldarrikatu dituzte garbiketako beharginek
Osakidetzak azpikontratatutako garbitzaileek astebeteko greba abiatu dute gaur. Bost urte daramatzate lan hitzarmenik gabe, eta Osakidetzako langileei ezartzen zaizkien baldintzak aplikatzea eskatzen dute.
2023/02/27 - 10:29
Donostialdeko ESIko medikuek Osakidetzaren akta sinatu dute, ''zehaztapen txikiak'' ikusi ondoren
Bi hilabetez protesta bilkurak ez egitea erabaki dute gaur batzarrean bildutako medikuek, "lantaldeek aurrera egitea lortzen duten ikusteko".
2023/02/27 - 10:20
Donostialdeko ESIko zerbitzuburuek bertan behera utzi dituzte protestak azken akta sinatu ostean
Bi hilabetez ez dute mobilizaziorik egingo, lantaldeek aurrera egin dezaketen ala ez ikusteko. Gatazka fase berri batean sartu da, baina ez dago itxita.
2023/02/21 - 10:33
Ehun osasun-langilek baino gehiagok protesta egin dute Donostiako Ospitalearen atarian
Giza-baliabideen kudeaketa eskasa eta pribatizazioaren alde egitea leporatzen dizkiote Osakidetzaren zuzendaritzari. 13:00ean lehen arretako osasun zentroen atarietan egingo dituzte elkarretaratzeak.
2023/02/20 - 10:29
Donostialdeko ESIko zerbitzu-buruek elkarretaratzeak egiten jarraitzen dute
Momentuz astelehenetako bilkurei eustea erabaki dute. Ahoz agindu dietena idatziz argi adierazteko eskatzen diote Osakidetzako zuzendaritzari. Hainbat dokumentu elkar trukatu dituzte, baina zehaztasunak falta direla diote.
2023/02/18 - 19:18
10.000 plasma-emaile behar dira Euskadin, gaixo askok "B planik ez dutelako"
Lehen Mailako Defizit Immunitarioen Espainiako Elkarteak eta Osakidetzak plasma-emaile kopurua handitzeko kanpainak abiatu dituzte. Egun, plasma eman daiteke Galdakaon, Durangon, Gasteizen, Bilbon, Donostian eta laster, Azkoitian eta Arrasaten.
2023/02/17 - 20:29
Osasun Sailak 'etxeko' mediku bat izendatu du Donostia Ospitaleko zuzendari
Sara Arevalo Lobera onkologoa izendatu du Osasun Sailak, Donostia Ospitaleko zerbitzuburuen aldarrikapenetako bat beteta.
2023/02/16 - 20:34
Matxura batek hitzorduak atzeratu eta zerbitzuak geldiarazi ditu Osakidetzan
12:00ak aldera telekomunikazio sarea "erabat" erori da. Ordu erdi geroago, bere onera itzuli da, baina 13:30 aldera arazoak izan dira berriro, eta sarea pixkanaka konpontzen joan da, 14:00etan normaltasuna itzuli den arte.
2023/02/14 - 20:12
Darth Vader eta soldadu inperialak Donostia Ospitalera gerturatu dira
The Pink Force fundazioak ospitaleetan gaixo dauden haurren artean opariak eta alaitasuna banatzen ditu. Haurren Minbiziaren Nazioarteko Egunaren bezperan, Donostia Ospitalea sagako pertsona batzuen anfitrioia izan da.
2023/02/13 - 12:09
Donostiako ESIko langileek zehaztasuna eskatu diote Osakidetzari, eta bidalitako azken zirriborroa sina dezala
Donostia Ospitaleko ZIUko zerbitzuburuak nabarmendu du ez dituztela gutun gehiago trukatuko Osasun Sailarekin, eta gaineratu du azken zirriborroa sinatu arte astelehenero protestan jarraituko dutela.
2023/02/13 - 11:53
Donostia Ospitaleko langileek ez diote zirriborro berririk bidaliko Osakidetzari
Gaur goizean batzar orokor batean bildu diren Donostia Ospitaleko langileek iragarri dute astelehenetan kontzentratzen jarraituko dutela, Osakidetzak bidali zaien azken zirriborroa sinatu arte.
2023/02/10 - 12:33
Satsek elkarretaratzeak deitu ditu Euskadiko ospitaleetan Osakidetzako LEParen kudeaketaren aurka
Satse erizainen sindikatuak elkarretaratze gehiago egin ditu gaur Euskadiko ospitaleen aurrean, "Osakidetzako lan-eskaintza publikoaren kudeaketa bidegabea" salatzeko.
2023/02/09 - 11:46
Garraioan musukoa kentzeko erabakia hartzerakoan "elkarlanik ez" dela egon salatu du Sagarduik
Osasun sailburuaren arabera, "hedabideen bidez" izan zuten Espainiako Gobernuak garraio publikoan maskararen erabileraren derrigortasuna kentzeko erabakiaren berri.
2023/02/06 - 17:30
Pandemia egonkortu egin dela ematen du, baina covidak oraindik astero bost hildako uzten ditu EAEn
Ospitaleratutako pertsonen kopurua ia ez da aldatu, 78 izatetik 80 izatera igaro baita. Joan den igandean ZIUn zortzi ospitaleratu zituzten, duela zazpi egun baino bat gehiago.
2023/02/06 - 00:21
Azken proposamenari buruz hitz egiteko batzartu dira Osasun Saila eta Nafarroako Medikuen Sindikatua
Alberto Perez Nafarroako Medikuen Sindikatuko idazkari nagusiak adierazi duenez, "negoziazioak irekita dauden bitartean, pozik gaude. Ikus beharko da aurrera egiteko aukerarik ote dagoen". Nafarroako medikuak joan den astetik dabiltza greba mugagabean.
2023/02/04 - 15:35
Tolosaldean bigarren mailako osasun arreta jasotzen dutela salatu dute
“Tolosaldea Osasun Publikoaren Alde” plataformak deituta, Donostia Ospitaleko eskaileretan protesta egin dute larunbat honetan hainbat lagunek, bigarren mailako arreta jasotzen dutela salatzeko. Tolosaldeak eskualde ospitale bat edukitzeko eskubidea duela aldarrikatu dute.