Donostiako Alde Zaharra
2018/10/17 - 11:33
Lapurreta gertatu da Donostiako Alde Zaharreko bitxi denda batean
Ertzaintza Aldamar kaleko Munoa bitxi dendan izandako lapurreta ikertzen ari da. Aldamar eta Jauregi jeneralaren kaleak itxi dituzte.
2018/09/17 - 19:00
Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen eta Donostian, bikotekideei eraso egiteagatik
41 urteko gizon bat atxilotu dute, Gasteizko diskoteka batetik ateratzean bikotekideari atzaparka egin ondoren. Gainera, 26 urteko gazte bat atxilotu dute Donostiako Alde Zaharrean.
2018/09/02 - 12:49
Gazte talde batek Donostiako Orixe ikastola zaharra okupatu du
Hainbat gazte sartu dira Alde Zaharreko Kanpandegi kaleko eraikin horretan. Urteak daramatza hutsik ikastola zaharrak eta gaztetxea jarri dute bertan.
2018/09/01 - 16:20
1813ko abuztuaren 31ko setioa gogoratu dute Donostian
Urtero bezala, kalea ilunetan utzi eta kandelak piztu dituzte baina, aurten, horrenbeste mugikorrekin, ezin iluntasunik lortu.
2018/08/31 - 16:35
Larri jarraitzen du Alde Zaharrean gogor kolpatu zuten Urnietako gazteak.
Ustezko erasotzaileak bere burua aurkeztu zuen, eta espetxeratu egin zuten. Gaztea neska batekin hitz egiten ari zen eta, halako batean, aurpegian kolpatu zuten, erorikoan buruan kolpea hartuta.
2018/08/16 - 14:15
Gizon batek sexu-abusua eta lapurreta egin dizkio emakume bati Donostian
Bi gizon atxilotu dituzte, horietako bati lapurreta eta besteari gehiegikeriak egitea ere leporatuta. Hirugarren pertsona batek ere parte hartu du lapurretan, baina korrika alde egin du bertatik.
2018/08/08 - 20:44
Gizon bat atxilotu dute Donostian, emakume bati ukituak egiteagatik
35 urteko gizona sexu-abusuak egotzita atxilotu dute. Gertakariak 04:00ak aldera jazo dira Bretxa inguruan.
2018/07/17 - 20:19
'Errespetuarekin disfrutatzeko' eskatu die Donostiak turistei
'Love San Sebastian. Live Donostia' lelopean kanpaina martxan jarri du Udalak, “begirunezko turismo jasangarria” bultzatzeko.
2018/05/21 - 20:42
Donostia 'munduko turismoaren hiriburua' izango da aste honetan
Turismoaren Munduko Erakundearen Kontseilu Exekutiboak bere 108. bilera egingo du. 45 herrialdetako 200 agintari baino gehiago Donostian bilduko dira, besteak beste, 18 ministro eta 16 enbaxadore.
2018/04/11 - 18:36
Donostiako Alde Zaharra eta kaia monumentu-multzo izendatuko dituzte
Besteak beste, ondoko eraikinak babestuko dituzte: Santa Maria del Coro basilika, San Vicente eliza, San Telmo museoa, Santa Teresa komentua eta liburutegia.
2018/02/16 - 19:33
Salvador Sobral eta Robert Glasper 53. Jazzaldian izango dira
Jose Luis Lanzagorta diseinatzaile grafikoak jaialdi donostiarraren 2018ko kartela egin du. Aurreko hamar ediziotan ere bere lanak izan ziren Jazzaldiko irudi.
2018/02/02 - 20:24
Sexu jazarpenagatik tatuatzaile baten aurkako 4 salaketa ikertzen ari dira Donostian
Biktimetako batek sare sozialen bidez salatu zuen jasandakoa, eta emakumeei dendara ez joateko gomendatu zien. Donostiako Udaltzaingoak ikerketa zabaldu du.
2018/01/23 - 13:50
Urtebeteko zigorra ezarri diote San Sebastian egunean sexu-erasoa egiteagatik
Sexu abusuen delitua egotzita, urtebeteko zigorra eta 600 euroko isuna onartu ditu 40 urteko gizonak.
2018/01/19 - 15:23
Konpontzaile batek egon behar du derrigor Konstituzio plazako erlojuan
Donostiako Udalarekin itxitako akordioaren ondorioz, danborradako banderaren igoeran eta jaitsieran, erloju-konpontzaile batek egon behar du derrigor Konstituzio plazako erlojuan.
2018/01/02 - 19:35
Txominenea eta AHTaren geltokia, Donostiak 2018rako dituen erronka nagusien artean
Garraio publiko elektrikoa sustatzeko Eusko Jaurlaritzarekin eta Aldundiarekin lan-hitzarmena egingo duela iragarri du Eneko Goia alkateak.
2017/08/11 - 16:45
Eztabaida politikoak kezkatzen ditu Donostiako Parte Zaharreko bizilagunak
EiTB haiekin izan da. Beraiek emandako prentsaurreko batek piztu zuen, nolabait, turismo-ereduaren gaineko debatea.
2017/08/11 - 12:37
Donostiako Parte Zaharreko bizilagunek 'turismoen gerra' baztertu dute
Parte Zaharrean Bizi elkarteak ohar batean adierazi duenez, ez dute onartuko "turismoen gerra" horretan sartzea, eta "are gutxiago indar politikoen arteko norgehiagoka bihurtuko bada".
2017/08/10 - 18:39
Ernaik Donostiako tren turistikoaren aurkako ekintza bere gain hartu du
Hamar bat gaztek, guztiak mozorroturik, tren turistikoa gelditu zuten atzo, Aldamar kalean, 'La Macarena' abestia dantzatuz.
2017/08/09 - 14:58
Turismo eredua defendatu dute EAEko erakundeetako eta sektoreko ordezkariek
Donostia masifikatuta dagoela ukatu dute, eta Ernairi abuztuaren 17ko manifestazioa bertan behera uzteko eskatu diote agerraldi bateratu batean.
2017/08/08 - 23:00
Donostiako buruhandi eta erraldoiak, janzkera eta makillaje berriarekin
Gainera, lehen aldiz, erdialdetik atera eta Antigua, Amara eta Gros auzoetara joango dira. Horretaz gain, koreografia berriak ere prestatu dituzte kaleak alaitzeko.