Uztailaren 25etik 29ra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Salvador Sobral eta Robert Glasper 53. Jazzaldian izango dira

Jose Luis Lanzagorta diseinatzaile grafikoak jaialdi donostiarraren 2018ko kartela egin du. Aurreko hamar ediziotan ere bere lanak izan ziren Jazzaldiko irudi.
Salvador Sobral abeslari portugaldarra. Artxiboko argazkia: EFE
Salvador Sobral abeslari portugaldarra. Artxiboko argazkia: EFE

Salvador Sobral abeslari portugaldarra eta Robert Glasper piano-jotzaile estatubatuarra Donostiako Jazz Jaialdiaren egitarauan izango dira. Sobralek Eurovisioneko azken edizioa irabazi zuen.

Ordainpeko egitaraua osatuko duten azken izenen berri eman du gaur Miguel Martin Heineken Jazzaldiako zuzendariak. Prentsaurreko berdinean 53. edizioko kartela aurkeztu dute. Jazzaldia uztailaren 25etik 29ra bitartean izango da.

Jaialdi donostiarraren 2018ko kartela Jose Luis Lanzagorta diseinatzaile grafikoak egin du. Aurreko hamar ediziotan ere bere lanak izan ziren Jazzaldiko irudi.

DONOSTIAKO  JAZZALDIA 2018 EFE

53. Jazzaldiaren kartela. Argazkia: EFE

Martinek, Lanzagortarekin eta Jon Insausti Donostiako Udalaren Kultura zinegotziarekin batera, programako azken izenak iragarri ditu. Sobral eta Glasperrez gain, Christian Scott tronpeta-jotzailea, Terrace Martin saxofoi-jotzailea eta Curtis Stigers kantaria Donostian izango dira.

Salvador Sobralek emanaldia uztailaren 28an (larunbata) eskainiko du, Trinitate Plazan. Bestalde, Robert Glasper Houstoneko pianista Alde Zaharreko agertoki berdinean izango da, uztailaren 26an, ‘R + R = NOW’ taldearekin.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Natxo de Felipe agertokietara itzuliko da "Abandonatuak" proiektu berriarekin

Oskorrik agur esan eta 11 urtera, Natxo de Felipe berriro igoko da agertokietara disko berri batekin: Abandonatuak. Argitaratu gabe geratu ziren talde mitikoaren kantuak berreskuratu ditu proiektu honetan, eta abuztuaren 20an zuzenean aurkeztuko du Arantzazuko Santutegian, Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan. Philiperena taldearekin batera aritu da disko honetan, Xabier de Felipe, Przemysaw Pujanek, Esther Alba eta Karmele Castillorekin batera.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

The Bad Plus taldeak bere agur-birako azken kontzertuetako bat eskaini du Gasteizko Jazzaldian

The Bad Plus taldeak Gasteizko Jazzaldian eskaini zuen bere agur-birako azken kontzertuetako bat. Talde estatubatuarra 26 urte, 16 disko eta milaka emanaldiren ibilbideari amaiera ematean ari da, eta jaialdiaren 49. edizioko azken eguneko hitzordu hunkigarrienetako baten protagonista izan zen. Giant eta Anthem for the Earnest kantek Mendizorrotzako publikoa hunkitu zuten.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X