Drogak
2019/04/08 - 12:39
Gizon bat zauritu da Ribaforadan ibilgailuarekin troka batetik erorita
Bazter-babesa jo eta metro batzuk airean egin ostean, autoak ezponda baten aurka egin du eta amildegi txiki batetik behera erori da. Gidariak positibo eman du droga-proban.
2019/04/06 - 22:15
Caparrosoko auto gidari batek positibo eman du ahal zen droga guztietan
1.000 euroko isuna jarri diote gizonari, eta 6 puntu kendu dizkiote gida-baimenetik.
2019/04/05 - 15:48
Hainbat atxilotu Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, drogaren aurkako operazio batean
60 kilo "speed" eta 10 litro anfetamina konfiskatu dituzte (11,5 milioi euro inguru, merkatu beltzean). Guztira, 12 lagun sartu dituzte espetxean.
2019/04/05 - 14:51
15 lagun atxilotu eta 11,5 milioi euroko balioa duen droga atzeman dute
Foruzaingoak, Ertzaintzaren eta Guardia Zibilaren laguntzarekin, 15 pertsona atxilotu ditu Nafarroan, EAEn eta Aragoin. Horretaz gain, 11,5 milioi euroko balioa duen droga atzeman dute.
2019/04/01 - 12:34
Drogaren aurkako sarekada egin du Udaltzaingoak Iruñeko Alde Zaharreko lokal batean
Operazioaren ondorioz, estupefazienteak atzemateagatik zortzi akta egin eta lurretik berrogei substantzia jaso dituzte, eta lagun bat atxilotu dute, Iruñeko epaitegi baten agindua betez.
2019/04/01 - 10:52
Taxilari bat salatu dute Tuteran drogen eraginpean gidatu eta labana bat izateagatik
26 urteko gizonezkoak positibo eman zuen kokaina eta kalamu proban, eta labana automatiko bat zeraman autoko giltzan ezkutatuta.
2019/03/24 - 23:47
Beisbol talde bat zeraman autobus gidari batek positibo eman du kokainan, Nafarroan
Gidaria 36 urteko bartzelonarra da, eta droga kontrol batean harrapatu dute, Kataluniara bidean zihoala.
2019/03/21 - 09:33
Jhon Viafara, Realeko jokalari ohi kolonbiarra, atxilotu dute droga-trafikoagatik
Viafarak 40 urte ditu eta Cali hirian atxilotu dute, beste lau pertsonekin batera. Poliziaren ustez, AEBra kokaina eramaten zuten pertsonei egiten zitzaizkien ordainketak kudeatzen zituen Viafarak.
2019/03/20 - 12:12
Droga trafikoari lotutako talde bat desegin dute Bizkaian eta Kantabrian
Guztira, 20 pertsona atxilotu dituzte, horietatik 13 Bizkaian. Halaber, besteak beste, 30.000 speed dosi egiteko adina substantzia eta 5.600 marihuana landare atzeman dituzte.
2019/03/19 - 21:43
18.000 marihuana landare atzeman dituzte 2019an, 2018 osoan aurkitutakoaren bikoitza
Halere, atxilotutako lagunen kopurua jaitsi da. Izan ere, plantazioak gero eta handiagoak eta instalazioak gero eta sofistikatuagoak dira. Ertzaintzak desegindako plantazio horietako baten izan gara.
2019/03/14 - 13:01
Espainiar estatuan antzemandako speed laborategi handiena desegin dute Nafarroan
Guztira, 14 pertsona atxilotu dituzte, horietako 6 Nafarroan eta 2 Araban.
2019/03/08 - 14:00
Lau pertsona atxilotu eta 448 marihuana landare atzeman dituzte Aian
Atxilotutakoak kontsumo partekaturako kalamu elkarte bateko kideak dira, eta Polizia Nazionalak 4.867 gramo marihuana eta 53 gramo haxix ere atzeman ditu.
2019/03/05 - 13:46
Okupatutako etxeak eta droga kontsumoa
Bilboko San Frantzisko auzoan bizilagun askorentzat kezka eta arazo iturri bihurtu dira okupatutako pisuak. Polizia gehitu den arren, arazoak ez dira desagertu.
2019/03/04 - 12:42
Hiru adingabe aurkitu dituzte ia konorterik gabe Iruñean, alkoholak eraginda
14 urteko hiru neskatoak lurrean botata aurkitu zituzten. Horietako bat senitarteko batek eraman zuen etxera. Gainerako biak anbulantzian eraman zituzten ospitalera.
2019/02/25 - 18:11
Opiazeoen izurritea Estatu Batuetan
Opiazeoen izurritea arazo nazionala bihurtu da AEBtan.
2019/02/25 - 12:36
Ihesari eman dio drogatuta patinete elektroarekin zihoan gizonezko batek, Tuteran
Poliziaren kontrol batetik ihesi, ausartegi eta drogen eraginpean gidatu zuen 28 urteko gizonezkoa salatu du Foruzaingoak. Kalamua eta kokaina proban positibo eman zuen.
2019/02/24 - 10:35
Bilbon hiru pertsona harrapatu dituen gidariak positibo eman du droga frogan
07:00ak inguruan izan da istripua, Uribitarte kalean. Hiru zaurituak Basurtuko erietxera eraman dituzte, zauri arinekin.
2019/02/13 - 20:27
Zumaian eta Deban drogaren kontra egindako operazioaren irudiak kaleratu dituzte
Guztira, 13.500 landare atzeman zituzten Zumaiako Oikia auzoko fabrika batean eta Itziarko baserri batean.
2019/02/12 - 19:48
Herri-epaimahaiak 'Chapo' Guzman errudun jo du narkotrafikoa egotzita
Sinaloako kartelean erantzukizuneko kargu bat izateagatik errudun jo du epaimahaiak. Biziarteko kartzela-zigorra ezar diezaiokete orain.
2019/02/01 - 21:50
Zumaiako operazioan atxilotutako bat espetxera bidali dute
Bestalde, epaileak beste lau atxilotu karguekin libre utzi ditu. Aldez aurretik, beste hiru pertsona karguekin aske utzi zituzten, galdekatu ondoren.