'Basa' operazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hainbat atxilotu Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, drogaren aurkako operazio batean

60 kilo "speed" eta 10 litro anfetamina konfiskatu dituzte (11,5 milioi euro inguru, merkatu beltzean). Guztira, 12 lagun sartu dituzte espetxean.
Iragarkia
18:00 - 20:00
15 lagun atxilotu eta 11,5 milioi euroko balioa duen droga atzeman dute

Foruzaingoak, Ertzaintzaren eta Zaragozako Guardia Zibilaren laguntzarekin, 15 lagun atxilotu ditu Nafarroan, EAEn eta Aragoin, drogaren aurkako operazio batean. Horietatik 12 kartzelan sartu dituzte. Denetariko drogak konfiskatu badituzte ere, "speed"-a zeukaten, batez ere.

Hain zuzen ere, 60 kilo "speed" (9 milioi euro, gutxi gorabehera) eta 10 litro anfetamina (2,5 milioi) atzeman dituzte. Anfetamina horrekin, gainera, droga sintetiko horren 100 kilo gehiago ekoizteko aukera zuten.

Bestalde, 13 kilo marihuana, 400 estasi pilula eta 30 litroko edukiera duten bi garrafoi konfiskatu dituzte. Anfetamina hondarrak zeuden horietan ere.

Diru kopuruari dagokionez, guztira, 32.000 euro aurkitu dituzte, baita gama altuko zortzi ibilgailu ere.

Torcuato Muñoz Foruzaingoaren buruak azaldu duenez, Nafarroa iparraldean eta Zaragozan bi laborategi itxi dituzte. Lokal horietan droga manipulatzeko, pisatzeko, eta "ontziratzeko" materiala zegoen.

2018ko sanferminetan abiatu zuten ikerketa poliziala. Orduan, "speed" kilo bat zeraman pertsona bat atxilotu zuten. Gerora, droga banatzera zihoan lagun hori Nafarroa iparraldeko bizilagun bat zela eta Aragoin eta EAEn bezeroak zituela ondorioztatu zuten.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X