Tabakoaren Kontrako Eguna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hamarretik bederatzik ez dakite erretzeak minbizia izateko arriskua areagotzen duela

Tabakoak eragindako kalteen inguruko lasaikeria eman da azken urteotan, baina tabakoaren kontsumoa murrizteko ezarritako arau berriek onarpen handiago jaso dute.
Pertsona bat tabakoari ezetz esaten
Pertsona bat tabakoari ezetz esaten. Argazka: pixabay.com

Tabakoa minbizia izateko arrisku faktore nagusia da, tumoreen % 33ren eta heriotzen % 22ren zein gaixotasun kardiobaskularren eta birikietakoen eragile zuzena baita; gaur (ostirala), Tabakoaren Kontrako Nazioarteko Eguna da.

Tabakoak eragindako kalteen inguruko lasaikeria eman da azken urteotan, baina tabakoaren kontsumoa murrizteko ezarritako arau berriek onarpen handiago jaso dute hiritarren artean, Espainiako Familia Medikuntza Elkarteak egindako tabakismoaren inguruko ikerketa baten datuen arabera.

Tabakoaren kontsumoa Espainian % 3 hazi da 2015ko datuekin alderatuta, batez ere gazteen artean; bestalde, % 34 hazi da egunero erretzen dutenen kopurua, 2017ko Alkohol eta Drogen inguruko inkesta baten datuen arabera.

20 eta 29 urte artekoek gehiago erretzen dute, % 25ek, hain zuzen; 30 eta 39 urte artekoek, berriz, % 23,4k; eta, 20 urte azpikoek, 21,7k. Gainera, erretzen dutenen artean gizonezkoak (% 22,9) emakumezkoak (% 18,5) baino gehiago dira.

Hamarretik bederatzik ez dakite erretzeak minbizia izateko arriskua handitzen duela.

29.503 birikietako minbizi gaixo izango dira aurten Espainian.

Erretzeari uztearen onurak utzitako lehen egunetik bertatik nabaritzen dira eta birikietako minbiziak jota hiltzeko arriskua erdira murrizten da tabakoa utzi eta hamar urtera, Espainiako Onkologia Medikoaren elkartearen esanetan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X