Tabakoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Herritarren % 75ek ez dute erretzen, azken 25 urteetako tasarik handiena

Bitartean, erre ohi dutenen ehunekoak (% 22) behera egin du. Ostiral honetan Tabakorik gabeko Nazioarteko Eguna da.
18:00 - 20:00
Erretzaileen kopurua azken 25 urteetako baxuena Euskadin

EAEko herritarren % 75ek jadanik ez dute erretzen eta erre ohi dutenen ehunekoak (% 22) behera egin du, azken 25 urteetako tasarik txikiena izateraino.

Nekane Murga Osasun sailburuak eta Juanjo Aurrekoetxea Osasun Publiko eta Menpekotasunen zuzendariak prentsaurrekoa eman dute. Ostiral honetan Tabakorik gabeko Nazioarteko Eguna da. Sailak tabakismoaren aurka egindako lanaren laburpena egin dute arduradunek. Besteak beste, erretzeari uzteko mugikorrentzako aplikazio baten berri eman dute agintariek.

Mendekotasunen inguruko azken inkestaren arabera, 2008-2017 epean kontsumo tasak % 30etik % 22ra behera egin zuen, mendearen azken laurdeneko tasarik txikiena.

Gainera, erretzailea ez den biztanleriaren ehunekoak gora egiten jarraitzen du; izan ere, 1992an % 61ekoa zen, estatistikak hasi zirenean, eta 2017an % 75ekoa.

Oraindik erretzen dutenen artean, emakumeak baino gizon gehiago daude, baina bi kasuetan ehunekoek behera egin dute. Gizonezko erretzaileen kopurua % 27tik (2002) % 25era pasa da, eta emakumezkoena % 22tik % 18ra. Adinaren arabera, gizonezkoek gehiago erretzen dute 45-74 urteen artean, eta emakumezkoek 15-44.

Gainera, 2011tik 22.500 pertsonak tabakoa uzteko Osakidetzaren programetan parte hartu dute. Iaz bakarrik 2.383 pertsonak erabili zuten, konkretuki, 1.250 emakumek eta 1.133 gizonek.

Bestalde, tabakoa uzteko laguntza eskaintzen duen doako telefonoak (944007573) 164 dei jaso zituen 2018an.

Erretzeari uzten laguntzeko tresna berri bat martxan jarri dute erakundeek. Gasteizko lau osasun zentrotan modu esperimentalean hasi da lanean: Aranbizkarra I eta II, Lakuabizkarra eta Alde Zaharra.

"Programa konbinatuak" mugikorrentzako aplikazio bat du, online kontsultak egin ahal izateko. Gainera, erre gabe emandako denbora, "irabazitako bizitza egunak" eta aurreztutako dirua, besteak beste, zenbatzen ditu.

Osakidetzaren hitzetan, eraginkortasuna klinikoki frogatu dute, baina tresna osagarri bat baino ez da; izan ere, osasun-langileek tratamenduaren (sei hilabete) jarraipena egiten segituko dute. Aurreneko saiakera horien emaitzak ikusi ondoren, Euskadi osora zabaltzea aztertuko dute.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV2879. VITORIA, 05/05/2026.- Este martes se ha celebrado en la Audiencia Provincial de Álava la segunda sesión del juicio con jurado popular contra el presunto asesino de Maialen Mazón, la mujer de 32 años que estaba embarazada de gemelos en el momento de su asesinato en mayo de 2023. EFE/ L. Rico
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Lekuko batek Maialenen ustezko hiltzailea “noraezean zebilen” pertsona gisa deskribatu du, eta biktimari “familia bere aurka jartzea" leporatzen ziola

Maialenen hilketaren epaiketaren bigarren egunean, hainbat lekukok deklaratu dute. Maialen maiatzaren 27an hil zuen omen bikotekideak, Gasteizko hotel batean, 13 labankada emanda. Akusazioek diote hiltzeko asmoz jardun zuela, eta 45 urteko espetxe-zigorra eskatu dute. Defentsak, berriz, "errealitatetik deskonektaturik" zegoela alegatzen du.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X