Durango
2021/12/08 - 09:30
Liher: "Gure abestietan ia beti ageri da intentsitatea"
"Eta hutsa zen helmuga" diskoa, bere ibilbideko laugarrena, argitaratu du laukoteak pandemiaren ondorioz aurreko diskoa merezi zuen bezala ezin aurkezteak irekitako zauriak ixteko bidean lagun izan duten kantu bilduma indartsua.
2021/12/08 - 09:29
Zer antolatu dute Durangoko Azokaren azken egunerako?
11:00etatik hasita eta itxialdi-ekitaldira arte, antolatu diren azken aktibitateek amaiera borobila emango diote Durangoko Azokari.
2021/12/07 - 15:48
Leopoldo Zugazak gaztetan amestu zuen Euskal Liburuaren Azoka sortzea
Leopoldo Zugazak Gerediaga elkartearen estatutuak idatzi zituen eta 1965ean sortu zuen Durangoko Azoka. Gaur berarekin hitz egiteko aukera izan du Aintzane Bolinagak.
2021/12/07 - 15:42
"Barraka" euskarazko abentura bideojokoak irabazi du Durangoko Azokaren laugarren Sormen Beka
Ibai Aizpuruak sortutako "Barraka", Esplorazio eta abentura bideo-jokoa da. Ainhoa da protagonista, amarekin herriz herri txurroak saltzen dabilen neskatila.
2021/12/07 - 12:00
"Barraka" bideo jokoak irabazi du Durangoko Azokaren Sormen Beka
Ibai Aizpurua irundar diseinatzaile eta programatzaileak sortutako abentura jokoak irudi errealak, "stop motion"a eta animazio tradizionala nahasiko ditu, eta 2022ko Azokan aurkeztuko dute.
2021/12/07 - 10:13
Zer erosten dute haurrek Durangoko Azokan?
Jolasek, ikusentzunezkoek eta eduki digitalek gero eta leku gehiago hartu dute Landakon. Moldeak gainditzen aitzindariak dira haurrak. Hala ere, papera da oraindik jaun eta jabe.
2021/12/07 - 09:01
Alberto Barandiaran: "Minak desaktibatzea izan da zailena"
"Gurea falangista zen" liburua argitaratu du Alberto Barandiaran kazetari eta idazleak, memoria ariketa eskuzabal, dokumentatu, gogoeta-eragile eta hunkigarria.
2021/12/07 - 09:01
Zer ikusi ahalko da abenduaren 7an Durangoko Azokan?
Hainbat ekitaldi mota ere izango dira; tartean, hitzaldiak, elkarrizketak, ikuskizunak, film emanaldiak... Online denda azkenengoz izango da irekita asteartean.
2021/12/06 - 23:30
Ehunka lagunek egin dute manifestazioa Durangon, "Euskararen Errepublika" aldarrikatzeko
Euskal Herrian Euskaraz mugimenduak deituta, manifestazioa egin dute, euripean, Bizkaiko udalerrian, euskaraz bizitzeko nahia azpimarratze aldera.
2021/12/06 - 17:03
"Karena" eta "Begiak zabalduko zaizkizue", Alaine Agirre eta Irati Jimenezen proposamenak Durangoko Azokan
Alaine Agirre bermeotar idazleak "Karena" eleberria plazaratu berri du. Irati Jimenez mundakarrak, ostera, "Begiak zabalduko zaizkizue" saiakerarekin joan da Durangoko Azokara. Biak eskertuta daude azokan irakurleekin bat egiteko izan duten aukerarengatik.
2021/12/06 - 16:21
Ahotsik ez dutenen oihua, Durangoko Azokan entzungai
"Korrontzi. Bidaia musikala urrutiko uretara" musika, argazkilaritza eta kronika uztartzen dituen proiektu solidarioa eta "Hala ere" dokumentala aurkeztu dituzte gaur Durangoko Azokan, topagunearen hirugarren egunean.
2021/12/06 - 16:20
Hirugarren egunera helduta, Durangoko Azokako antolatzaileek balorazio positiboa egin dute
Txandak tarteko, jende gutxiago dabilela nabaritu dute artistek eta antolatzaileek. Hala ere, murrizketak murrizketa, aurtengo Durangoko Azoka arrakastatsua izaten ari dela argitu dute Gerediaga Elkarteko kideek.
2021/12/06 - 13:27
Gipuzkoan eta EAEko dozenatik gora udalerri handitan 1.000 kasutik gorakoa da intzidentzia
Ez dago 5.000 biztanle baino gehiagoko udalerririk eremu gorritik kanpo. Azpeitiak 3.000 kasuko intzidentzia du ia, eta Eibarrek, berriz, 2.000 kasuko intzidentziaren langa gainditu du.
2021/12/06 - 09:34
Jon Maia: "Kantua oso esker onekoa da, asko ematen dizu bueltan"
Bertsolari, idazle eta abeslariak "Kantu bat gara" lana kaleratu du, 30 urtean musika hitzez janzten egindako lanaren laburpen bat, liburu eta disko formatuan.
2021/12/06 - 09:32
Durangoko Azokako hirugarren eguneko egitaraua
Ekitaldiz beteta dator jaieguna: Ana Urkiza, Jon Maia, Unai Elorriaga eta Alex Orbe, Lander Garro...
2021/12/05 - 17:56
Durango-Bañolet-Durango
Iaz Durangoko Azokaren hirugarren Sormen Beka irabazi eta urtebetera, "Bañolet" websaila aurkeztu dute gaur Durangon bertan, Irudienea ikus-entzunezkoen gunean, Maia Iribarne eta Paxkal Irigoyen sortzaileek.
2021/12/05 - 08:52
Durangoko Azokako bigarren egunean, zer?
Ekitaldi sorta handiarekin ekingo diote Durangoko Azokako bigarren egunari: Skakeitan, Nikotina, Hedoi Etxarte, 'Paperezko hegoak'...
2021/12/05 - 08:44
Uxue Apaolaza: "Gutaz kontatzen dutena ez da anekdotikoa, ezta guk kontatzen duguna ere"
Gipuzkoar idazleak "Bihurguneko nasa" ipuin bilduma indartsua kaleratu du, titularretan agertu ohi ez diren pertsonak protagonistak dituzten istorioen bilduma zintzoa.
2021/12/04 - 23:22
Ahalik eta Durangoko Azokarik onena
Ireki dituzte Durangoko Azokaren ateak, iaz ekitaldi digitala soilik izan eta gero aurten izaera digitala eta aurrez aurrekoa, ohikoa, uztartuta.
2021/12/04 - 18:39
Habiaren ''Animalia'', Durangoko Azokako Ahotsenean
Habia talde lapurtarrak "Animalia naiz eta" diskoa aurkeztu du Durangoko Azokan. "Animalia" abestia jo dute zuzenean.