Durango
2021/12/06 - 17:03
"Karena" eta "Begiak zabalduko zaizkizue", Alaine Agirre eta Irati Jimenezen proposamenak Durangoko Azokan
Alaine Agirre bermeotar idazleak "Karena" eleberria plazaratu berri du. Irati Jimenez mundakarrak, ostera, "Begiak zabalduko zaizkizue" saiakerarekin joan da Durangoko Azokara. Biak eskertuta daude azokan irakurleekin bat egiteko izan duten aukerarengatik.
2021/12/06 - 16:21
Ahotsik ez dutenen oihua, Durangoko Azokan entzungai
"Korrontzi. Bidaia musikala urrutiko uretara" musika, argazkilaritza eta kronika uztartzen dituen proiektu solidarioa eta "Hala ere" dokumentala aurkeztu dituzte gaur Durangoko Azokan, topagunearen hirugarren egunean.
2021/12/06 - 16:20
Hirugarren egunera helduta, Durangoko Azokako antolatzaileek balorazio positiboa egin dute
Txandak tarteko, jende gutxiago dabilela nabaritu dute artistek eta antolatzaileek. Hala ere, murrizketak murrizketa, aurtengo Durangoko Azoka arrakastatsua izaten ari dela argitu dute Gerediaga Elkarteko kideek.
2021/12/06 - 13:27
Gipuzkoan eta EAEko dozenatik gora udalerri handitan 1.000 kasutik gorakoa da intzidentzia
Ez dago 5.000 biztanle baino gehiagoko udalerririk eremu gorritik kanpo. Azpeitiak 3.000 kasuko intzidentzia du ia, eta Eibarrek, berriz, 2.000 kasuko intzidentziaren langa gainditu du.
2021/12/06 - 09:34
Jon Maia: "Kantua oso esker onekoa da, asko ematen dizu bueltan"
Bertsolari, idazle eta abeslariak "Kantu bat gara" lana kaleratu du, 30 urtean musika hitzez janzten egindako lanaren laburpen bat, liburu eta disko formatuan.
2021/12/06 - 09:32
Durangoko Azokako hirugarren eguneko egitaraua
Ekitaldiz beteta dator jaieguna: Ana Urkiza, Jon Maia, Unai Elorriaga eta Alex Orbe, Lander Garro...
2021/12/05 - 17:56
Durango-Bañolet-Durango
Iaz Durangoko Azokaren hirugarren Sormen Beka irabazi eta urtebetera, "Bañolet" websaila aurkeztu dute gaur Durangon bertan, Irudienea ikus-entzunezkoen gunean, Maia Iribarne eta Paxkal Irigoyen sortzaileek.
2021/12/05 - 08:52
Durangoko Azokako bigarren egunean, zer?
Ekitaldi sorta handiarekin ekingo diote Durangoko Azokako bigarren egunari: Skakeitan, Nikotina, Hedoi Etxarte, 'Paperezko hegoak'...
2021/12/05 - 08:44
Uxue Apaolaza: "Gutaz kontatzen dutena ez da anekdotikoa, ezta guk kontatzen duguna ere"
Gipuzkoar idazleak "Bihurguneko nasa" ipuin bilduma indartsua kaleratu du, titularretan agertu ohi ez diren pertsonak protagonistak dituzten istorioen bilduma zintzoa.
2021/12/04 - 23:22
Ahalik eta Durangoko Azokarik onena
Ireki dituzte Durangoko Azokaren ateak, iaz ekitaldi digitala soilik izan eta gero aurten izaera digitala eta aurrez aurrekoa, ohikoa, uztartuta.
2021/12/04 - 18:39
Habiaren ''Animalia'', Durangoko Azokako Ahotsenean
Habia talde lapurtarrak "Animalia naiz eta" diskoa aurkeztu du Durangoko Azokan. "Animalia" abestia jo dute zuzenean.
2021/12/04 - 17:32
"Nikole bijotzekua", emakume ahaztu eta baztertu baten istorioa
Nikolasa Atxikallenderen historia du ardatz Edorta Jimenez idazlearen azken lanak. Sabino Arana Goiriren emaztea zean, eta idazleak jasotzen duenez, "pertsonaia ahaztua, baztertua eta laidoztatua izan zen".
2021/12/04 - 17:07
Nola prestatzen dute argitaletxeek Durangoko Azokara bidali behar duten materiala?
Argitaletxeak Azokara begira noiz antolatzen hasi, zein material bidali, liburuen banaketa nola egin… prestaketa hori nolakoa den ezagutu nahi izan du ETBk eta horretarako Elkarren banaketa biltegia bisitatu du.
2021/12/04 - 16:54
Giro lasaia Durangoko kaleetan, Durangoko Azokaren lehen egunean
Eguraldi makurra tarteko, ez da jende pilaketarik izan Durangoko kaleetan. Ostalariak pozik agertu dira goizeko eta eguerdiko giroarekin.
2021/12/04 - 16:47
Bueltan da Azoka, neurri bereziekin baina ohiko esentzia galdu gabe
Goizeko 10:00etan ireki ditu ateak Durangoko Azokak. Goizeko lehen orduetan pozik agertu dira antolatzaileak, sortzaileak eta publikoa.
2021/12/04 - 16:33
Aurtengo Durangoko Azokako neurri bereziak: 1.200 bisitariko bost txanda eta bi sortzaile stand bakoitzeko
Publikoari ateak ireki dizkio aurtengo Durangoko Azokak, covid-19aren kontrako neurri bereziekin. Txandaka antolatu dituzte bisitak eta stand bakoitzeko bi sortzaile egongo dira.
2021/12/04 - 15:53
Durangora hurbiltzen direnei neurriak betetzeko deia egin die Jaurlaritzak
Azoka barruan betetzen diren neurriak kanpoan ere betetzeko eskatu du Bingen Zupiria bozeramaileak.
2021/12/04 - 14:47
Durangoko Azokako unerik onenak, irudietan
56. Durangoko Azokak ateak ireki ditu dagoeneko. Hona egunek utzitako unerik onenen argazkiak.
2021/12/04 - 11:12
Durangoko 56. Azoka ere, oztopoak oztopo, bada
Durangoko Azokak aurrez aurreko formulari eutsi dio, eta erakusmahaiak, kontzertuak, ikus-entzunezkoen proiekzioak, solasaldiak, aurkezpenak eta beste bisitagai izango dira gaurdanik abenduaren 8ra arte.
2021/12/04 - 09:05
Zer antolatu dute Durangoko Azokaren lehen egunerako?
Liburu eta diskoen aurkezpenak, solasaldiak, film emanaldiak... era guztietako ekitaldiak antolatu dituzte 56. ediziorako.