Zer antolatu dute Durangoko Azokaren lehen egunerako?
Bueltan da Durangoko Azoka 56. edizioarekin, "BaDA!" lelopean. Abenduaren 4ko goizean inauguratuko dute aurtengo edizioa San Agustin Kultur Gunean, 12:00etan. Horrrez gain, ekitaldi sorta handiaz gozatu ahal izango da Durangon.
Ezinbestekoa izango da aldez aurretik izen ematea azokako espazioetara sartzeko. Landako Gunean 1.200 bisitariko bost txanda sortuko dira egunero, bakoitzean ordu eta erdiko bisita egin ahal izateko.
11:00etatik hasita, egunean zehar liburuen eta diskoen aurkezpenak egingo dira. Eguerditik aurrera, solasaldiak eta mahai inguruak ere antolatu dituzte, beste hainbat ekitaldiz gain. Streaming bidez jarraitu ahal izango dira eitb.eus-en Ahotsenea eta Talaia espazioetako ekitaldiak.
14:30etatik 21:00etara bitartean, Eixu artisau azoka ere egingo dute, Durango + gunean.
Abenduaren 4ko egitarau osoa hemen:
LIBURUEN AURKEZPENAK
11:00 – 11:30 Maialen Berridi Agirre. Medikuaren oinarrizko gaitasun profesionalak (Talaia – Musika Eskola)
11:30 – 12:00 Harkaitz Cano eta Iñaki Landa. Kandeliarra. Buñueli buruzko film baterako apunteak (Talaia – Musika Eskola)
12:00 - 12:30 Unai Gonzalez Martinez. Forma geometrikoen liburua (Saguganbara - Landako)
12:00 – 13:00 Jakoba Errekondo eta Antton Olariaga. Ilargia eta landareak (Talaia – Musika Eskola)
13:00 – 13:30 Leire bilbao eta Maite Mutuberria. Barruko ahotsak (Saguganbara - Landako)
15:30 – 16:00 Igone Mariezkurrena eta Irantzu Pasto. Lumineszenteak (Talaia – Musika Eskola)
16:00 – 16:30 Ane Labaka eta Mariñe Arbeo. TOTOTOTO (Saguganbara - Elkartegia)
16:30 – 17:30 Asisko Urmeneta. Sugarren mende (Talaia – Musika Eskola)
17:00 – 17:30 Alex Tello, Julen Ribas, Xabi Bastida eta Aitor Gorosabel. Sua (Talaia – Musika Eskola)
19:00 – 19:30 Kris Etxabe eta Maite Marquez. Ilezuri (Saguganbara - Elkartegia)
DISKOEN AURKEZPENAK (AHOTSENEA - LANDAKO GUNEA)
11:00 – 11:30 Bulego. Erdian Oraina
12:10 – 12:40 Eneritz Furyak. Emadan
13:20 – 13:50 Habia. Animalia naiz eta
14:30 – 15:00 Serge. Leihotik mundura
15:40 – 16:10 Kaserna. Gelditu da denbora
16:50 – 17:20 Katez. Argiz iluntzen
18:00 – 18:30 Rolan Garces & Bandatze.
19:10 – 19:40 Anita Parker. Reset
20:20 – 20:50 Addar. Suge
21:30 – 22:00 Anari. Orain entzungo duzun hau…
AURKEZPENAK
11:00 – 11:30 Ainara Bilbao eta Lurdes Ansa. Kaixo Ruby. Gazteak programazioaren munduan murgiltzen hasteko (Talaia - Landako)
11:00 – 11:30 Kuku! Emozioen bilduma (Saguganbara - Elkartegia)
11:00 – 13:00 Pantailak euskaraz manifestua (Irudienea - Zugaza)
11:30 – 12:00 Jaione Martinez. Geruza digitalak. Zer da Euskal Herria digitala manifestua? (Kabi@ - Landako)
16:00 – 16:30 Virginia Garcia. Elkano euskal plenisferioa (Talaia – Musika Eskola)
19:00 – 20:00 Hamaika komunitatea (Talaia - Landako)
SOLASALDIAK
12:00 - 12:30 Leslie Feinberg. Borrokalari transgeneroak (Ahotsenea – Landako)
12:30 – 13:00 Kirmen Uribe. Izurdeen aurreko bizitza (Ahotsenea – Landako)
13:00 – 13:30 Aritz Galarraga. Gogoan dut (Ahotsenea – Musika Eskola)
13:30 – 14:00 Slavenca Drakulic. Sekula ez liokete euli bati hegalik kenduko (Ahotsenea – Musika Eskola)
14:00 – 14:30 Kepa Altonaga. Iridioaren mintzoa (Ahotsenea – Musika Eskola)
15:30 – 16:00 Jakes Sarraillet. Bi nerabeen Euskal Herriko itzulia (Ahotsenea – Landako)
16:00 – 16:30 Jasone Osoro eta Oihana Iguaran. Festak eta hormak (Ahotsenea – Landako)
16:30 – 17:00 Jokin Urain. Txomin. Aurrera bolie! (Ahotsenea – Landako)
17:00 – 17:30 Nerea Loiola. Epizentroa (Ahotsenea – Landako)
17:30 – 18:00 Walden. Henry David Thoreau (Ahotsenea – Musika Eskola)
18:00 – 18:30 Iñigo Martinez. Mandemendu hipermodernoak (Ahotsenea – Musika Eskola)
18:30 – 19:00 Xabier Paya eta Iker Orueta. Bihotzak kate (Ahotsenea – Musika Eskola)
19:00 – 19:30 Patxi Huarte "ZaldiEroa". Arranotxu. Euskal gerlari mitikoa (Ahotsenea – Musika Eskola)
19:30 – 20:00 Oier Guillan, Galder Perez / Ane Zabala, Eider Perez. Miss Karaoke / 25 gau eta bat gehiago / Alamedako dantzaldia (Ahotsenea – Musika Eskola)
MAHAINGURU ETA ELKARRIZKETAK (TALAIA - LANDAKO GUNEA)
13:30 – 14:30 Mahaingurua: DA! PRO. Sortzaileek bide profesionala egiteko baliabideak (Talaia - Landako)
17:30 – 18:30 Elkarrizketa: Karmelo Landa. Bilbon dabil Gabriel Aresti
17:30 – 18:30 Elkarrizketa: Iñaki Alegria. Latinoamerikaren zain urratuak
17:30 – 18:30 Elkarrizketa: Beñat Gabiña Ñeko eta Andoni Fernandez Azkarai. Askatasuna kontu serioa da
KONTZERTUA
19:30 – 21:00 Silboberri Elkartea. Txistua XXI. mendean (Durango +)
FILM EMANALDIAK (IRUDIENEA - ZUGAZA)
13:00 – 13:30 Iban del Campo Uribarrena. Serendipia
13:30 – 15:00 Euskal Filmoteka. Kimuak
15:00 – 16:30 Euskarazko zinema familian. Koko dragoi txikia
16:30 – 18:30 Arrate Fernandez Itxaso. Gure hots
18:30 – 20:30 Lara Izagirre Garizurieta. Nora
IPUIN KONTAKETAK (SAGUGANBARA - ELKARTEGIA)
17:00 – 17:30 Irati Garmendia eta Ane Arzelus. Xomorro Lapurra
18:00 – 18:30 Monika Arratibel eta Xabi Etxaniz. Laino txiki, egin negar poliki
ANTZERKIA
18:00 – 18:45 Tribiz baserri galdue (Szenatokia – San Agustin Kulturgunea)
Zure interesekoa izan daiteke
Aurora Beltranek Vianako Printzea Kulturaren Saria jaso du
Aurora Beltran abeslari nafarrak jaso du gaur 2026ko Vianako Printzea Kulturaren Saria, Los Arcosen, "hegan egin nahi izan duten eta, agian, ezin izan duten edo utzi ez dieten emakume guztiei eskainita".
Sortzaile, ekoizle eta plataformak batuko ditu Podcast Geltokia jaialdiak
Ostegunetik, hilak 28, hasita, Tabakalera Donostiako zentroak Podcats Geltokia audioaren jaialdiaren lehen edizioa hartuko du. Hiru egunez, audioaren munduan lanean ari diren eragileak bilduko ditu Tabakalerak eta EITBk bultzatu duten topaguneak.
Iruñeko Katedralak Valentinoren 25 pieza ezezagun ditu ikusgai
'Indito Valentino' erakusketak diseinatzaile italiarraren goi-mailako 25 pieza ezezagun bildu ditu lehen aldiz Iruñeko Katedralean. Inoiz erakutsi ez den bilduma baten parte dira lanak, eta Valentinoren nortasun-ezaugarri ezagunenetako batzuk erakusten dituzte eta erakusketa ekainaren 21era arte egongo da ikusgai.
GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean
20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.
Musika proiektuei bideratuko diete Durangoko Azokaren Sormen Beka aurten
Euskarri fisiko zein digitalean bi lan baino gutxiago argitaratu dituztenek hartu ahalko dute parte deialdian, irailaren 21a baino lehen. 15.000 euroz lagundutako lana euskarazkoa izango da, hitzik badauka, eta 2027ko Durangoko Azokan aurkeztuko da emaitza.
"Fantasia eta arrazoia": Goyaren artelan handiak biltzen dituen erakusketa, Arte Ederren Gasteizko Museoan
Gerraren hondamenak, Tauromakia, Burugabekeriak eta Kapritxoak dira, besteak beste, Francisco de Goyaren lau sail nagusietakoak. Erakusketa 2027ko otsailera bitarte egongo da Arte Ederren Gasteizko Museoan. Bestetik, Donostiako San Telmo museoan Goya protagonista duen erakusketa bat dago.
Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azokak “arnas-unea eta sorkuntzaren plaza” irekiko ditu
Ekainaren 6an, Euskal Liburu eta Disko Azoka egingo da Lapurdiko udalerrian, zazpigarrenez, Baltsan elkartearen eta Argia komunikabidearen ekimenez. Beñat Oihartzabal hizkuntzalaria omenduko dute.
Esther Ferrerrek jasoko du Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria
Donostiar artistaren “nazioarteko proiekzioa eta arte garaikidearen berrikuntzan egindako ekarpen erabakigarriak” aitortu ditu sariaren epaimahaiak. Uztailean emango diote golardoa, Maddi Alberdi San Martin Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Gazte Sariaren irabazleari bezala.
Alejandro Gonzalez Iñarrituren hitzaldia astelehenean BBK Aretoan, 'Carne y Arena' erakusketaren inguruko jardueren barruan
Hitzaldia 19:00etan izango da, eta sarrerak eskuragarri daude jada, doan. Mexiko eta AEB arteko mugako migratzaileen eta errefuxiatuen esperientzia eta testigantzetan oinarritutako 'Carne y Arena' murgiltze esperientzia EITBko 5. platoan dago ikusgai martxoaren 16tik ekainaren 20ra arte.
2028rako Veneziako Biurtekoan espazio propioa izateko lanean ari da Euskadi
Hala iragarri du Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariordeak eta Kultura sailburuak Venezian egindako ekitaldi instituzionalean. "Aurrera egin nahi dugu, eta gure helburua da euskal sorkuntza artistikoa nazioarteko erakusleiho horretan etengabe proiektatzea", gaineratu du.