Durangoko azoka 2025
2022/10/11 - 16:53
''Eztanda'' leloarekin eta Ruben Ramos ilustratzailearen irudiarekin ospatuko da Durangoko Azoka
2020 eta 2021 izan ala ez izan erabakitzeko urteak izan ziren. Aurten, berriz, Ruben Ramos ilustratzailearen kartelak irudikatzen duen "Big Bang" koloretsuaren ondoren, betiko Azoka birsortzea espero dute antolatzaileek.
2022/10/11 - 12:47
Durangoko Azokak bost eguneko eztanda proposatuko du
Ruben Ramosek diseinatu du Durangoko Azokaren 57. edizioaren kartela. Abenduaren 7tik 11ra izango da aurten.
2022/10/11 - 09:51
Albiste izango dira: Kataluniako kontseilari berriak, Durangoko Azokaren aurkezpena eta Statkraften proiektua
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/08/31 - 18:43
Durangoko Azokak abenduaren 7tik 11ra irekiko ditu ateak berriro
Edizio honetan izena emateko epea bihar, irailak 1, irekiko dute. Hiru izen-emate zabalduko dituzte: partaideek erakusmahaiak alokatzeko, kultur sortzaileek egitaraurako proposamenak aurkezteko eta ikastetxeek Ikasle Goizeko tailerretan parte hartzeko.
2022/06/02 - 14:34
Arte eszenikoetako lan bat sarituko dute aurten Durangoko Azokaren Sormen Bekan
Bosgarren urtez, Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak laguntza emango diote sormen lan bati, eta Durangoko 2023ko Azokan ikusi ahalko da horren emaitza.
2021/12/08 - 18:03
Durangoko Azokako antolatzaileak, pozik berriz batzeko aukera izan delako
56. edizioak aurrez aurreko izaera berreskuratu du, iazko Azoka digitalaren ondoren. 25.000 bisitari baino gehiago izan dira Landakon.
2021/12/08 - 15:49
Internet bidezko salmentek behera egin dute aurtengo Durangoko Azokan
Azokako pasilloak jendez betetzea eta online salmeta gutxitzea dena bat izan da. Antolatzaileen ustez, online azoka aurrez aurrekoaren osagai ezin hobea izan da aurten.
2021/12/08 - 15:43
Durangoko Azokaren azken egunean, leku batzuk libre Landako Gunean eta hamaika ikuskuskizun gozatzeko
Egunero jende kopuru berdintsua izan den arren barruko temperatura igotzen joan da egunetik egunera Landako Gunean. Eta gaurkoan ere, azkenekoa izan arren, sortzaileak eta publikoa elkarrengandik gertu daude Durangon.
2021/12/08 - 13:30
"Euskararen gramatika" aurkeztu du Euskaltzaindiak Durangoko Azokan, "euskararen XXI. mendeko gramatika"
Adolfo Arejita, Miren Azkarate eta Jesus Mari Makazaga euskaltzainek bi liburukiko lana ekarri dute Talaia espaziora, azken hogeita bost urteetan mundu osoko gramatikek bere egin dituzten kontzeptuak aintzat hartzen dituen liburua.
2021/12/08 - 09:30
Liher: "Gure abestietan ia beti ageri da intentsitatea"
"Eta hutsa zen helmuga" diskoa, bere ibilbideko laugarrena, argitaratu du laukoteak pandemiaren ondorioz aurreko diskoa merezi zuen bezala ezin aurkezteak irekitako zauriak ixteko bidean lagun izan duten kantu bilduma indartsua.
2021/12/08 - 09:29
Zer antolatu dute Durangoko Azokaren azken egunerako?
11:00etatik hasita eta itxialdi-ekitaldira arte, antolatu diren azken aktibitateek amaiera borobila emango diote Durangoko Azokari.
2021/12/07 - 15:48
Leopoldo Zugazak gaztetan amestu zuen Euskal Liburuaren Azoka sortzea
Leopoldo Zugazak Gerediaga elkartearen estatutuak idatzi zituen eta 1965ean sortu zuen Durangoko Azoka. Gaur berarekin hitz egiteko aukera izan du Aintzane Bolinagak.
2021/12/07 - 15:42
"Barraka" euskarazko abentura bideojokoak irabazi du Durangoko Azokaren laugarren Sormen Beka
Ibai Aizpuruak sortutako "Barraka", Esplorazio eta abentura bideo-jokoa da. Ainhoa da protagonista, amarekin herriz herri txurroak saltzen dabilen neskatila.
2021/12/07 - 12:00
"Barraka" bideo jokoak irabazi du Durangoko Azokaren Sormen Beka
Ibai Aizpurua irundar diseinatzaile eta programatzaileak sortutako abentura jokoak irudi errealak, "stop motion"a eta animazio tradizionala nahasiko ditu, eta 2022ko Azokan aurkeztuko dute.
2021/12/07 - 10:13
Zer erosten dute haurrek Durangoko Azokan?
Jolasek, ikusentzunezkoek eta eduki digitalek gero eta leku gehiago hartu dute Landakon. Moldeak gainditzen aitzindariak dira haurrak. Hala ere, papera da oraindik jaun eta jabe.
2021/12/07 - 09:01
Alberto Barandiaran: "Minak desaktibatzea izan da zailena"
"Gurea falangista zen" liburua argitaratu du Alberto Barandiaran kazetari eta idazleak, memoria ariketa eskuzabal, dokumentatu, gogoeta-eragile eta hunkigarria.
2021/12/07 - 09:01
Zer ikusi ahalko da abenduaren 7an Durangoko Azokan?
Hainbat ekitaldi mota ere izango dira; tartean, hitzaldiak, elkarrizketak, ikuskizunak, film emanaldiak... Online denda azkenengoz izango da irekita asteartean.
2021/12/06 - 17:03
"Karena" eta "Begiak zabalduko zaizkizue", Alaine Agirre eta Irati Jimenezen proposamenak Durangoko Azokan
Alaine Agirre bermeotar idazleak "Karena" eleberria plazaratu berri du. Irati Jimenez mundakarrak, ostera, "Begiak zabalduko zaizkizue" saiakerarekin joan da Durangoko Azokara. Biak eskertuta daude azokan irakurleekin bat egiteko izan duten aukerarengatik.
2021/12/06 - 16:21
Ahotsik ez dutenen oihua, Durangoko Azokan entzungai
"Korrontzi. Bidaia musikala urrutiko uretara" musika, argazkilaritza eta kronika uztartzen dituen proiektu solidarioa eta "Hala ere" dokumentala aurkeztu dituzte gaur Durangoko Azokan, topagunearen hirugarren egunean.
2021/12/06 - 16:20
Hirugarren egunera helduta, Durangoko Azokako antolatzaileek balorazio positiboa egin dute
Txandak tarteko, jende gutxiago dabilela nabaritu dute artistek eta antolatzaileek. Hala ere, murrizketak murrizketa, aurtengo Durangoko Azoka arrakastatsua izaten ari dela argitu dute Gerediaga Elkarteko kideek.