EAEko Autonomia Estatutua
2022/06/02 - 10:54
''Estatus berria'' Eusko Jaurlaritzaren programatik kanpo geratu zela adierazi du Idoia Mendiak
Idoia Mendiak adierazi duenez, Euskadirentzat "estatus berriaren gaia" EAJren eta PSE-EEren arteko koalizio-gobernuaren programatik kanpo geratu zen, eta "autogobernu gehiago" eta "enplegu gehiago" lortzeko konpromisoa hartu zuten.
2022/05/30 - 22:27
Iñigo Urkullu lehendakaria Korsikan da tokiko gobernuarekin harremana eta elkarlana sustatzeko
Iñigo Urkullu lehendakariak Euskadiren autogobernu eredua azaldu eta Estatuarekin hitzarmen berria aldarrikatu du.
2022/05/30 - 16:24
Parte hartze handiagoa Europan eta estatu-eredu berri bat aldarrikatu ditu Urkulluk Korsikako Asanbladan
Pandemiaren ondoren, nazioarteko agendari ekin dio Urkullu lehendakariak. Burujabetza handiagoa aldarrikatzen duen Korsikan, Euskadiko autogobernuaz hitz egin du lehendakariak.
2022/05/30 - 13:16
Lehendakariak "Estatu eredu berri bat" eta Europan "herrien aniztasuna" errespetatzeko eskatu du
Lehendakariak, Korsikako Kontseilu Exekutiboko presidentearekin bildu ondoren, Estatutuan aitortutako autogobernua garatu eta horretan "sakontzearen" alde egin du, "XXI. mendera egokitzeko".
2022/04/28 - 22:49
Lehendakaria "kontzertu politiko berri baten" alde azaldu da
"Gure errealitate nazionala eta euskal autogobernuaren berezitasuna" aitortuko duen itun politiko berri bat aldarrikatu du Urkulluk, Estatuarekin aldebiko harremana sendotzeko, eta Euskadiren presentzia Europan zein nazioartean areagotzeko.
2022/04/08 - 15:58
Krisi garaian izan beharreko eredu fiskalaz desadostasunak azaldu dituzte berriz Diaz Ayusok eta lehendakariak
Madrilgo presidenteak Gasteizen egindako ekitaldi batean esan duenez, EAJ "zergak igotzearen zalea" bihurtu da eta gobernu autonomikoak "taifen erreinu" bilakatu dira. Bestalde, Urkulluk "zuhurtzia" eta "ekitate fiskala" aldarrikatu ditu "kalitatezko zerbitzu publikoak bermatzeko".
2022/03/16 - 15:16
Gaurtik aurrera, Euskadik kudeatuko du bizitzeko gutxieneko diru sarrera
187 milioi inguruko balioa du eta Kupotik egingo da deskontua. Lanbidek kudeatuko du prestazioa diru sarrerak bermatzeko errentarekin batera. Baina gaurko eskumenaz haratago, Estatutua betetzearen beharraz hitz egin du Madrilen Jaurlaritzaren ordezkaritzak.
2022/03/16 - 14:51
Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak ofizial egin dute bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren eskualdatzea
Adostutakoa baino 16 hilabete geroago, Jaurlaritzak prestazio horren transferentzia osoa eta epe mugarik gabe jasoko du. Josu Erkoreka lehen lehendakariordea pozik agertu da Jaurlaritzak "herritarrei bizitza errazteko aukera" izago duelako baina Estatutua betetzeko "erritmo motela" deitoratu du.
2022/03/16 - 13:07
Batzorde Mistoak Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren eskualdaketa sinatuko du gaur
Transferentzien Batzorde Mistoa goizean bildu da, Madrilen. Bi gobernuek otsailaren 23an lortu zuten akordioa. Horren arabera, Eusko Jaurlaritzak bere gain hartuko du prestazio horren transferentzia osoa, denbora mugarik gabe.
2022/03/16 - 10:08
Bi gobernuen arteko akordioa eta autogobernuaren garapenaren aldeko konpromisoa nabarmendu ditu Mendiak
Bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren eskumena Euskal Autonomia Erkidegora eskualdatuko den honetan, Lan eta Enplegu sailburuak adierazi du herritarrek ez dutela aldaketarik sumatuko, Eusko Jaurlaritzak izapidetze osoa egingo duela salbu.
2022/03/15 - 14:23
Gutxieneko diru-sarreraren eskualdatzea sinatuko dute Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak
Transferentzien Batzorde Mistoa goizean egingo da, Madrilen. Bi gobernuek otsailaren 23an lortu zuten akordioa. Horren arabera, Eusko Jaurlaritzak bere gain hartuko du prestazio horren transferentzia osoa, denbora mugarik gabe.
2022/03/04 - 13:56
Jaurlaritzak salatu du zalantzan jartzen dela euskal espetxeetako tratamendu batzordeen lana
"ETAk gehien jazarri duen kolektiboetako bat" izan dela azpimarratu du, eta ETAko presoei hirugarren gradua ematean legean oinarritu direla.
2022/03/04 - 11:51
Lehendakariak EH Bilduri esan dio erabakitzeko eskubideak "bilgune" izan behar duela, "ez haustura"
Maddalen Iriarte koalizio abertzalearen bozeramaileak uste du autogobernuari buruzko eztabaida amaitzen denean badirudiela Jaurlaritzari "ez zaiola komeni" erabakitzeko eskubidea zehaztea.
2022/03/03 - 11:18
Transferentzien Batzorde Mistoa martxoaren 16an elkartuko da gutxieneko diru-sarreraren eskualdatzea sinatzeko
Batzarra martxoaren 16 goizean egingo da, Madrilen. Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak otsailaren 23an lortu zuten akordioa. Horren arabera, Eusko Jaurlaritzak bere gain hartuko du prestazio horren transferentzia osoa, denbora mugarik gabe.
2022/02/24 - 10:39
Bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren eskualdatzea 187 milioi eurokoa dela zehaztu du Garamendik
Jaurlaritzaren Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua pozik agertu da "benetako transferentzia bat" lortu ahal izan dutelako. "Eskualdatzeke dauden gainerako eskumenetan lehenbailehen aurrera egiteko aldaketa" eskatu du.
2022/02/23 - 22:38
Garamendi: ''Negoziazioak luze jo du, baina itxi dugu akordioa''
"Transferentzia osoa izango da, eta denbora-mugarik gabekoa", azpimarratu du sailburuak.
2022/02/23 - 20:57
Gutxieneko diru-sarrera Euskadira transferitzeko akordioa itxi dute Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak
Akordioa Transferentzien Batzorde Mistoan gauzatuko da. Akordioa prestazio hori kudeatzeko prozeduraren inguruan zeuden "desadostasunak" gainditu ondoren lortu da, Jaurlaritzak azaldu duenez.
2022/02/23 - 13:18
Gutxieneko diru-sarreraren transferentzia "egunetako kontua" izan daiteke
Josu Erkoreka lehendakariordeak Euskadi Irratian azaldu duenez, "potoloena bideratuta dago", eta "gai txikiak edo bigarren mailakoak" baino ez dira geratzen. "Berehala etorriko da akordioa", gehitu du.
2022/02/18 - 10:33
Bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren eskualdatzea "laster" izango dela aurreratu du Mendiak
Bigarren lehendakariordeak eta Lan eta Enpleguko sailburuak esan duenez, bi aldeen helburua eskualdatzea "juridikoki blindatuta" uztea da. Aurrera begira, talderen batek transferentziari helegitea jartzea ez dute baztertzen, eta beraz, ertz guztiak "ondo itxita" utzi behar direla esan du.
2022/02/17 - 12:36
Gorrotxategi: "Hezkuntza ituna funtsezkoa da, eskola publikoak izan behar du ardatz egituratzailea"
Elkarrekin Podemos-IUren Eusko Legebiltzarreko bozeramailearen esanetan, "oso arriskutsua da EH Bildu Voxekin alderatzea", ezin baitira konparatu bi alderdien jokabideak. Bestalde, Yolanda Diaz Unidas Podemosen hautagaia izatea espero du.