Ebola
2014/10/10 - 12:37
Ebola kasuetan hartu beharreko neurriei buruzko ikastaroak Osakidetzan
Osakidetzako langileak, balizko ebola kasu baten aurrean hartu beharreko babes neurriei buruzko ikastaroak jasotzen ari dira azken egunetan.
2014/10/10 - 12:31
Haserrea eta sumina Madrilgo Osasun kontseilariaren aurka
Bere alderdiak (PP) ere aitortu du Javier Rodriguezen jarduna "lekuz kanpo" dagoela, baina karguan mantendu du.
2014/10/10 - 11:25
Horrela erakusten diete AEBetako tropei ebolarengandik babesten
Azken egunetan, AEBetako armadako soldaduei ebolaren aurrean hartu beharreko babes neurrien berri ematen ari zaie.
2014/10/10 - 11:02
'Ziur aski, Espainiak ez du protokoloa modu egokian jarraitu'
Teresa Romero erizainaren kasuan, "zerbait gaizki egin da", Jose Maria Echevarria Sierra Leonan ebola duten pertsonak artatzeko zentroaren zuzendariaren hitzetan.
2014/10/09 - 23:03
Ministerioak ebolaren protokoloa indartuko du langileak babesteko
Ebolarekin kutsatutako gaixoekin harreman zuzena duten osasun alorreko langileei arriskutsu maila ezarriko diete, eta jarraipen aktiboagoa egingo zaie.
2014/10/09 - 16:47
Teresa Romero ebolaz kutsatutako erizaina 'oso larri' dago
Elvira Gonzalez SAE sindikatuko idazkariak azaldu duenez, pazientea "larri eta intubaturik dago, eta akats multiorganikoak ditu". Hala ere, Carlos III ospitaleko iturriek informazioa gezurtatu dute.
2014/10/09 - 16:18
Teresa Romero nola kutsatu zen ikertzen jarraitzen dute
Osasun-agintariek Teresa Romerori bota diote ebolarekin kutsatu izanaren errua. Eskularru batekin aurpegia ukitu zuela diote. Baina, oraindik ikerketa eta azalpen asko beharrezkoak dira.
2014/10/09 - 16:13
Teresa Romero artatu zuen medikua ospitaleratu dute, berak eskatuta
Prebentzio neurri bezala eskatu du ingresatzeko Juan Manuel Parra Alcorconeko ospitaleko larrialdietan Teresa Romero erizain laguntzailea artatu zuen medikuak.
2014/10/09 - 12:43
Euskadik 'indartu' egingo du osasun langileen prestakuntza
Jon Darpon sailburuaren esanetan, EAEko osasun sistemak "hobeto" funtzionatu duelako da Euskadi ebola kasu susmagarri gehien izan dituen erkidegoa.
2014/10/09 - 12:14
Jon Darpón: 'Ez da arrisku egoerarik egon EAEn'
Jaurlaritzako Osasun sailburuak adierazi duenez, Madrilgo ebola kasua atzeman aurretik zegoen arrisku bera dago EAEn.
2014/10/09 - 09:40
Erizaina artatu zuen medikua: 'Jantzia motz geratzen zitzaidan'
Teresa Romeroren egoera okerrera egin du azken orduotan, erietxeko medikuek baieztatu dutenez.
2014/10/08 - 22:25
Excalibur, erizainaren txakurra, hil egin dute
Excalibur hiltzearen aurka dauden pertsona talde batek, txakurra eramatera etorri diren anbulantzien sarrera eragotzi nahi izan dute gaur goizean.
2014/10/08 - 22:15
Teresa Romero erizaina aurpegia eskularruekin ukituta kutsatu zen
Erizainak berak azaldu duenez, Manuel Garcia Viejo misiolaria artatu eta gero, antza denez, eskularruekin bere aurpegia "halabeharrez" ukitu zuen.
2014/10/08 - 20:02
Ebolaz kutsatutako lehen pazientea hil da AEBetan
Thomas Eric Duncan Liberian kutsatu zen ebolaz, baina gaitzak AEBetan zela egin zuen agerraldia. Azken egunetan egoera oso larrian izan da.
2014/10/08 - 19:53
Erizaina aurpegia eskularruekin ukituta kutsatu zela ematen du
Teresa Romero erizainak azaldu duenez, Manuel Garcia Viejo misiolaria artatu eta gero, antza denez, eskularruekin bere aurpegia "halabeharrez" ukitu zuen.
2014/10/08 - 16:22
Lasaitasun mezuak zabaldu dituzte Rajoyk eta Matok
Ana Mato ministroak eta Rajoy presidenteak ebolaren inguruan hitz egin dute gaur. Rajoyk esan du munduko osasun sistemarik onenetarikoa duela Espainiak eta profesionalei lanean utzi behar zaiela.
2014/10/08 - 16:17
Hasi dira Teresa Romeroren etxea desinfektatzen
Birusaren arrasto guztiekin bukatzeko lanak hasi dira. Teresa Romeroren etxera osasun taldeak goizean sartu dira pisua erabat desinfektatzeko.
2014/10/08 - 16:12
Sei lagun daude jada erietxean, isolatuta
Erietxeratutako sei horietatik, hiru erizainak dira eta hirurek hartu-emanen bat izan zuten ebolagatik hildako bi apaizekin.
2014/10/08 - 15:03
Darpon: 'Lehentasuna osasun-arduradunen segurtasuna da'
Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak esan duenez, Euskadin ebolan kontra martxan jarritako protokoloa egokia da eta lehentasuna 'osasun-arduradunen' segurtasuna da.
2014/10/08 - 12:54
Horrela desinfektatu zuten Garcia Viejo egon zen gela
Ur oxigenatuaren baporea erabili zen Garcia Viejo egon zen gela garbitzeko. Organismo iraunkorrekin bukatzeko modu bakarra da hau.