Haserrea eta sumina Madrilgo Osasun kontseilariaren aurka
Javier Rodriguez Madrilgo Erkidegoko Osasun kontseilariak hautsak harrotu ditu herritarren, alderdi politikoen eta osasun sektoreko profesionalen artean, ebolaz kutsatutako erizainari berari leporatu baitio gaixotasuna transmititu izana.
Alderdi guztiek, bereak (PP) barne, kritikatu dute Rodriguezen jarduna.
Horren ildotik, Ruben Moreno PPren Osasun bozeramaileak aitortu egin du kontseilariaren adierazpenak "lekuz kanpo" daudela. "Hainbat adierazpen ez dira egokiak izan", onartu du. Dena dela, Madrilgo Gobernuak ez du kargugabetu, eta Rodriguezek ere ez du dimisioa eman.
Jose Manuel Freire PSOEk Madrilgo Asanblean duen bozeramaileak kontseilariaren adierazpenak "zoritxarrekoak" direla kritikatu du. "Barkamena eskatu beharko luke", gaineratu du.
Ruben Bejarano IUko diputatu autonomikoak esan du adierazpen horiek "onartezinak" direla, eta "gaur bertan" kargua utzi behar duela nabarmendu du.
Azkenik, Enrique Normand UPyDko bozeramaileak "arduragabe"tzat jo du Rodriguez, Administrazioaren akatsak gaixoari leporatu dizkiolako. "Politika egiteko modu hori bukatu egin da jada", nabarmendu du.
Hainbat sindikatuk eta elkartek ere egin dute Madrilgo Erkidegoko Osasun kontseilariaren aurka, hauek, besteak beste: CCOO, UGT, Erizaintza Laguntzaileen Sindikatua (SAE), CSIT, Erizaintzako Kontseilu Nagusia eta Madrilgo Medikuen Elkartea (AMYTS).
KONTSEILARIAREN ADIERAZPEN POLEMIKOENAK
- "Segurtasun jantzi bat nola erabili azaltzeko ez da beharrezkoa master bat edukitzea. [...] Batzuek besteek baino ahalmen handiagoa dute ikasteko"
Jose Maria Etxebarria doktoreak Sierra Leonan egiten du lan, ebola duten pertsonak artatzeko zentro batean, eta gezurtatu egin ditu Rodriguezen hitzak: "Segurtasun jantzi bat janzteko, 10 minutu behar ditut, eta beste pertsona bat izaten dut alboan, jarraibideak une oro gogorarazteko eta larruazaleko zentimetro bat ere babes gabe ez geratzeko. Jantzia kentzeko, 20-25 minutu behar ditut, eta bi pertsona egoten dira prozesua egiaztatzen; batek kentzen dudana desinfektatzen du eta besteak jarraibideak gogorarazten dizkit. Protokoloa oso zorrotza da".
- "Erizainak eskarmentua zuen, hainbatetan erabili zuen jantzia"
Protokoloaren arabera, segurtasun jantzia norbaitek lagunduta kendu behar da, baina erizaina bakarrik zegoen. Gainera, sindikatuek salatu dute osasuneko profesionalei ez zaiela prestakuntza egokia eman ebolari aurre egiteko.
- "Hain gaizki ez zen egongo ile-apaindegira joan bazen"
Sintomak nabaritu zituen lehenengo egunean ile-apaindegira joan zela gogora ekarri du Osasun arduradunak. Ez zuen aipatu, ordea, Carlos III erietxeko prebentzio zerbitzuko langileek edota Alcorconeko zentroak ez ziotela Teresaren egoerari (sukarra zeukala esan zien) aparteko garrantzirik eman. Horrez gain, erizaina ez ospitaleratzea erabaki zuten. Dolores Pardo Madrilgo PSOEko diputatuak salatu duenez, erizaina gizonezkoa eta medikua izan balitz, kontseilariak ez luke ile-apandegiaren inguruan "ironiaz" hitz egingo.
- "Jantzia kentzean akatsa izan zuela onartu aurretik egun batzuk igaro dira. Lehenago esan izan balu, lan gutxiago egingo genukeen"
Kontseilariak ez du argitu erizainak ustez aurpegia ukitzeko keinu hori lehenengo egunetik gogoratzen zuen. Osasun publikoko ikerlariek ikuskarien akatsa izan zela ohartarazi dute, baina hori ere ez du aipatu. Atzo, Jon Darpon Jaurlaritzako Osasun sailburuak adierazi zuenez, "hobe litzateke" Teresa Romerori galdeketarik ez egitea, gaixorik dagoen bitartean.
- "Artatu zuen medikuak arrazoia izan dezake, bi metroko pertsona baita, eta jantziak egiten diren moduan egiten direlako"
Alcorconeko erietxean Teresa Romero artatu zuen medikuaren salaketari buruz ari da kontseilaria. Jantzi bereziaren mahukak "laburregiak" zirela kritikatu zuen medikuak. Osasun alorreko sindikatuek ere behin eta berriz salatu dute ebolari aurre egiteko material gutxi daukatela.
- "Teresak ez zion bere lehen mailako arretako medikuari esan aurretik ebola zeukan gaixo bat artatu zuela"
Teresa Romeroren aurka egin zuen Osasun kontseilariak, baina ez du esan emakumeak Carlos III erietxeko lan-arriskuen prebentziorako zerbitzuari sintomak nabaritu zituen lehenengo egunean bere egoeraren berri eman ziola. Zerbitzu horretako langileek gaixoa ez isolatzea erabaki zuten, sukarra 38,6 gradutik beherakoa zelako.
Zure interesekoa izan daiteke
Riglosko sutea "datozen orduetan" kontrolatuko dute
Ostiral honetan, sua kontrolatutzat emateko falta diren gune beroak itzaltzen saiatuko dira, eta Santa Cruz de la Serosko bizilagunak, aterperik gabe zeuden bakarrak, etxera itzuli ahal izango dira.
Bilboko Aste Nagusian galdu ezin diren 5 ekitaldi
Bost plan proposatzen dizkizugu Bilboko Aste Nagusiaz gozatzeko. Galdu ezin dituzun ekitaldiak dira: pregoia eta jaien hasierako txupinaren jaurtiketa, txosnak, lehiaketa gastronomikoak edo balearen ohiko desfilea
Bilboko Aste Nagusiko lehen kartela, 1978an sortua, egia bihurtuko da igande honetan
Ekitaldia Areatzan egingo da, eta zapi urdinak banatuko dituzte bertan, urte hartan jaien ikur gisa zabaldu baitziren.
Herritarrak konfinatu dituzte Pasaiako portuan piztutako sute baten ondorioz sortutako keagatik
Pasaiako portuan izandako sute batek eragindako keak Lezo eta inguruko biztanleei eragin diezaieke, eta, ondorioz, larrialdi zerbitzuek ES-Alert bat bidali dute bizilagunei konfinatzea eskatzeko.
Berehalako trafiko-kontrolak ezarri dituzte Oiartzunen eta Irunen, hirigunean zirkulazio-arazoak saihesteko
Ertzaintzak Oiartzungo landa-bideetako sarbideak zainduko ditu bereziki, mugan harrapatutako ibilgailuek ordezko bideak erabil ez ditzaten. Irunen, Udaltzaingoak iragazkiak ezarriko ditu, igarobideko trafikoak hirigunea kolapsatu ez dezan. Ostegun honetan, 10 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Biriatun, Baionarako noranzkoan.
Hamar urteko mutiko bat hil da Burlatako etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz
Sua hartu duen eraikineko hirugarren solairuko leihoetako batetik erori da eta ospitalera eraman dute, larri, kolpe ugarirekin.
14 dira Donostiako gozoki-saltzailearen sexu-erasoen biktimak
Ertzaintza 6 urteko epea ikertzen ari da, salatutako gertakarietako batzuk 2020koak baitira. Ustezko egilea behin behineko espetxealdian dago uztailaren hasieratik.
Anboto mendian 30 metroko altueratik erori ostean erreskatatutako 18 urteko emakume bat hil da
Istripua atzo, asteazkena, gertatu zen. Bi lekukok eman zuten abisua, gailurraren iparraldean biktima bihotz-arnasketako geldialdian zegoen bitartean, haren ondoan laguntza eske oihuka ari zen mutil bat prismatikoekin ikusi ostean. Gaur hil da gaztea, Gurutzetako ospitalean.
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, eta garrak perimetratzea da orain lehentasuna
Iñaki Elias Nafarroako suhiltzaileen buruak esan duenez, ez dago arriskurik herritarrentzat, baina eremu oso malkartsua izateak asko zailtzen ditu sua itzaltzeko lanak. Azken orduetan 4x4 ibilgailuentzako eta mangerentzako bideak irekitzea lortu dute, eta, horri esker, errazago heldu ahal izango diote suari, lurrez; airez, zortzi helikoptero ari dira lanean.
Enpresen iruzurrerako sare bat desegin dute Bilbon eta Castron
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu talde kriminaleko kide izatea, iruzur egitea, dirua zuritzea, dokumentuak faltsutzea eta egoera zibila usurpatzea egotzita.