Europako Banku Zentrala
2015/08/11 - 09:54
Greziak eta hartzekodunek hirugarren erreskaterako akordioa lortu dute
Ondorengo orduetan aurkeztuko dute Parlamentuan lege-proiektua, ostegunean horren gaineko bozketa egiteko asmoarekin.
2015/07/19 - 18:36
Ireki dituzte bankuak Grezian, baina kapital kontrolari eutsiz
Greziarrek egunean 60 euro atera ahal izango dituzte kutxazainetatik, baina astean behin eta aldi batean 420 euro ateratzeko aukera ere izango da. Bestalde, Grezia hasi da bere zorra ordaintzen.
2015/07/17 - 10:22
Grezia: Inor gutxiren konfiantza duen plana, abian
Grezia hauspoa hartzeko moduan dago orain, baina altxaferorik gabe, orain iritsiko zaion dirutzaren zati handi bat aurreko zorra kitatzeko izango baita.
2015/07/16 - 23:09
Greziako bankuek astelehenean irekiko dituzte ateak
Dekretu berriak kutxazain automatikoetatik 60 euro ateratzeko muga mantentzen du, eta 120 eurokoa, libreta bakarra duten pentsiodunentzat eta langabetuentzat.
2015/07/16 - 19:14
EBZk Greziako bankuentzako premiazko likidezia igo du
Mario Draghik iragarri du 900 milioi euro gehiago bideratuko dituela premiazko likidezia lerrorako.
2015/07/16 - 17:53
Europako Batzordeak 7.000 milioi emango dizkio Greziari
Ordainketa premiazkoa izango da Tsiprasen Gobernuak bere betebehar finantzarioei aurre egin ahal izateko.
2015/07/06 - 10:49
Europako Banku Zentralak bakarrik salba dezake Grezia
Arazoa du Mario Draghik. Greziako bankuei laguntzen badie, bazkideen kritikak jasoko ditu, eta laguntza ukatzen badie, Grezia Eurogunetik aterako da, ezinbestean.
2015/07/04 - 23:01
Grezia, erreferendumerako prest
Ordu gutxi falta dira greziarren etorkizunean eragin handia izango duen egunerako. Guztira, 20 mila eskola irekiko dituzte bihar. Boto kutxak prest eta boto kutxak prest daude jada; herritarrak ere.
2015/07/04 - 16:05
Hausnarketa eguna Grezian
Bihar erreferendumean bozkatzen ariko dira, erreskateari buruz erabakitzen eta emaitza estua aurreikusten da. Ardura handia da herritarrei eman dietena.
2015/07/03 - 16:03
Greziako erreferenduma ulertzeko gakoak
Zer da greziarrek erabaki behar dutena? Zein da kontsultan erantzun behar duten galdera? Nor dago zeren alde? eitb.eus-ek ZUZENEAN jarraituko du igandeko kontsulta.
2015/07/03 - 00:46
Referendumeko emaitza errespetatuko duela adierazi du Tsiprasek
Bere “aulkia nazioaren interesen” gainetik jartzen ez duela esan du Greziako lehen ministroak. Bestalde, Greziako zorra “jasangaitza” dela azaldu du NDFk.
2015/07/02 - 15:29
Greziak 'bai' bozkatzen badu, dimisioa emango du Varoufakisek
Greziako zorraren berregituraketa onartzen ez duen akordioa sinatu baino lehen "eskua moztuko" lukeela nabarmendu du Finantza ministroak.
2015/07/02 - 13:58
AEBk EBZ eta Alemaniako hainbat ministerio ere espiatu zituen
NSAk Alemanian egindako entzuketak hasieran uste zena baino gehiago izan direla argitaratu dute bertako egunkariek.
2015/07/01 - 23:05
'Ezezkoa' eskatu du Tsiprasek, baina negoziatzeko prest dago
Euroguneko Ekonomia ministroek 45 minutuko bideokonferentzia egin dute. Atenasekin negoziatzen jarraitzeko referendumaren emaitzari itxarotea erabaki dute.
2015/06/30 - 09:20
Galdeketa irabazi ezean dimisioa eman lezakeela iradoki du Tsiprasek
Erreferendumean nazioarteko erakundeen azken proposamena baztertzea eskatu du Atenasko Gobernuak.
2015/06/29 - 09:23
'Corralito'a Grezian: bankuak itxita izango dira uztailaren 6a arte
Herritarrek egunean gehienez ere 60 euro atera ahalko dituzte kutxa automatikoetatik. Burtsa ere itxita egongo da, astebete gutxienez.
2015/06/28 - 22:23
Greziako bankuen itxiera iragarri du Tsiprasek
Europako Banku Zentralari egotzi dio erabaki hori hartu behar izana. Hala ere, greziarren diru-gordailuak bermatuta daudela esan du Greziako lehen ministroak.
2015/06/28 - 13:11
EBZak jarraitu egingo du Greziari maileguak ematen
Gainera, Europako Banku Zentralak adierazi du gertutik jarraitzen ari dela Greziako egoera.
2015/06/27 - 19:13
Greziari erreskatea luzatzea baztertu du Eurotaldeak
Eurotaldeak bigarren bilera bat egingo du Greziarentzat 'B plana' eztabaidatzen jarraitzeko, baina dagoeneko ez da bertan izango Greziako Finantza ministroa.
2015/06/26 - 14:28
EBZk premiazko kreditu gehiago eman dizkio Greziako Bankuari
"EBZren gobernu kontseiluak telekonferentzia egin du gaur, eta Greziako Bankuaren eskaera onartzea erabaki du", baina ez du zenbatekoaren berri eman.