Europako Banku Zentrala
2015/06/03 - 20:31
Grezia Eurogunean nahi du Europako Banku Zentralak
Hala ere, baldintzak daudela ohartarazi du Mario Draghik. 2015erako eta 2016rako hazkunde aurreikuspenei eutsi die EBZk.
2015/05/27 - 15:38
80.200 milioi euroan mantendu die kreditua Greziako bankuei EBZk
Azken egunotan, halaber, Greziako Gobernuak Nazioarteko Moneta Funtsari zor dizkion 1.600 milioi euroak ordainketa bakarrean itzultzea aztertzen ari dira, eta ez hiru ordainketetan.
2015/05/24 - 15:17
Greziak ez dizkio 1.600 milioi euro itzuliko NDFri ekainean
Greziako Barne ministroak eman du horren berri, eta negoziazioak ekainaren bukaera edo uztailaren hasierara arte luzatu daitezkeela esan du.
2015/04/15 - 20:39
Lanpostuak sortzeko neurri gehiago eskatu dizkio Draghik Espainiari
Bestalde, eurogunean interes-tasak % 0,05eko gutxieneko historikoan mantentzea erabaki du Europako Banku Zentralak, hazkundea eta inflazioa bultzatzeko.
2015/03/18 - 15:24
Blockupy mugimenduak deituta, protestak Frankfurten
Poliziak ur kanoiak erabiliz sakabanatu ditu manifestariak, eta gutxienez 350 lagun atxilotu dituzte. Kalte handiak izan dira hirian.
2015/03/18 - 13:48
'Europak lor dezakeen onenaren sinboloa izango da euroaren etxea'
'Euroaren etxea', Europako Banku Zentralaren egoitza berria, inauguratu du gaur goizean Mario Draghi erakunde horretako presidenteak Frankfurten.
2015/03/18 - 13:48
Draghi: «Europak lortu dezakeenaren ikurra da EBZren eraikin berria»
Mario Draghik adierazi duenez, gaur Frankfurten inauguratu duten eraikina Europak elkarrekin lortu dezakeenaren ikur da. Eta berriro ere banatzeko arriskuak uxatu behar direla azpimarratu du.
2015/03/18 - 09:58
Istilu larriak Frankfurten, EBZren egoitza berriaren inaugurazioagatik
Manifestariek harriak bota dituzte poliziaren aurka. Edukiontziak eta autoak ere erre dituzte hiriaren erdialdean. Gutxienez polizia bat eta manifestari bat zaurituta daude.
2015/03/18 - 09:51
Istilu gogorrak Frankfurten
Istilu larriak izan dira gaur goizean Frankfurten, manifestari talde batzuen eta polizien arteko liskarretan. Goizeko 10:00etan, Europako Banku Zentralaren egoitza berria inauguratuko dute.
2015/03/09 - 09:29
EBZk zor publikoa erosteari ekin dio
Astean 60.000 milioi euro txertatuko ditu Eurogunean, deflazioaren mehatxua gainditu eta ekonomia suspertzeko. Burtsek gorriz hasi dute saioa.
2015/03/05 - 16:50
Zor publikoa erosteko plana martxoaren 9an hasiko da
Zor publikoa erosteko plana hil honetan hasi eta datorren urteko irailararte, Banku Zentralak dirua imprimitzeari ekingo dio Estatuen zor publikoa erosteko. Hilero 60.000 miloi euro.
2015/03/05 - 15:02
Interes tipoak % 0,05ean mantentzea erabaki du EBZk
Europako Banku Zentrala Zipren egiten ari den bileran, dena dela, zor publikoa erosteko iragarri berri den plana nola jarriko den martxan jakiteak piztu du ikusmina.
2015/02/18 - 22:46
Greziak publiko egin ditu Eurotaldeko negoziazioen dokumentuak
Besteak beste, Grezia sinatzeko prest zegoen dokumentua, negoziazioa hasi aurretik erretiratu zutena. Bestalde, EBZk handitu egin du Greziako bankuentzako premiazko laguntza.
2015/02/05 - 10:02
Varoufakisek Alemaniari bere programa ekonomikoa azalduko dio
Greziako Finantza ministroak Berlinen bilera du gaur Wolfgang Schäuble Alemaniako Ekonomia ministroarekin. Alemaniak Greziarekiko erakutsi duen jarrera dela eta, ikusmin handia piztu du bilerak.
2015/02/05 - 09:52
Greziari finantziazioa kendu dio Europako Banku Zentralak
Finantza erakundeak likideziaren truke Greziako bonuak onartzeari utziko dio, erreskate-planaren negoziazioa "modu onean" bukatuko dela ziurtatu ezin duelako. Atenaseko Burtsa amildu egin da.
2015/02/02 - 22:48
Londres: 'Greziako krisia ekonomiarentzako arriskurik handiena da'
“Greziaren eta eurogunearen arteko liskarra munduko ekonomiarentzako arriskurik handiena dela argi dago”, ohartarazi du George Osborne Erresuma Batuko Altxorraren kantzilerrak.
2015/02/01 - 18:10
Tsiprasek berretsi egin du Zipren troika ordezkatu beharra dagoela
Bestalde, George Osborne Britainia Handiko Ekonomia ministroa Yanis Varufakis Greziako Finantza ministro berriarekin bildu da, zorraren inguruan hitz egiteko.
2015/01/30 - 18:40
Greziak ez du 'troika' negoziatzaile gisa onartuko
"Ez dugu existitzeko arrazoirik ez duen batzorde batekin lan egiteko asmorik", adierazi du Finantza ministroak.
2015/01/26 - 11:14
EBZ: 'Greziak zorra ordaindu behar du. Jokoaren arauak dira'
Bruno Coeuré Europako Banku Zentraleko kidearen arabera, Greziak bere zorra ordainduko ez balu, jokabide hori beste herrialdeetara ez litzateke zabalduko.
2015/01/23 - 13:38
Confebask: 'EBZk ez du huts egin'
Nolanahi ere, EBZren planaren "benetako eragina" zein den ikusi beharko dela ohartarazi du Miguel Angel Lujuak.