EBZ
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Grezia Eurogunean nahi du Europako Banku Zentralak

Hala ere, baldintzak daudela ohartarazi du Mario Draghik. 2015erako eta 2016rako hazkunde aurreikuspenei eutsi die EBZk.
Mario Draghi
Mario Draghi

Europako Banku Zentralak Eurogunean nahi du Grezia, Mario Draghi EBZko presidenteak asteazken honetan esan duenez. Hala ere, baldintzak daudela ohartarazi du Draghik.

EBZko presidenteak aurreratu duenez, zorra erosteko programa goitik behera beteko dute; horrez gain, iragarri du interes tasa % 0,05ean mantenduko dutela.

Prentsaurreko horretan hazkunde aurreikuspen inguruan ere aritu da Draghi, eta esan du 2015erako eta 2016rako hazkunde aurreikuspenei eutsiko diela Europako Banku Zentralak. Inflazio aurreikuspenak, baina, hiru hamarren igo dituzte, % 0,3ra.

Draghik azpimarratu egin dute entitateak zor kopuru handia erosiko duela, bereziki zor publikoa, 2016ko iraila arte, eta, betiere, inflazioa % 2ra igo arte.

Grezia

Grezia euroan jarraitzeaz, Draghik esan du ''akordio sendo'' bat lortzea dela baldintza, akordio horrek bermatu dezan Greziako ekonomiaren hazkundea, finantza publikoen jasangarritasuna, justizia soziala eta finantzen  egonkortasuna.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X