EBZk Greziari presazko likidezia hornidura handitzea proposatu du
Europako Banku Zentralak Greziako bankuei presazko likidezia hornidura handitzea proposatu du, ostiralean egin zuen bezala.
Bestalde, “eurogunearen barruan” hazkundera bueltatzeko nahia adierazi du Alexis Tsipras Greziako lehen ministroak. Negoziatzen jarraitzeko bilera egingo dute goizean Greziako agintariek eta hartzekodunen ordezkariek, arratsaldeko goi bileraren aurretik.
“Justizia sozialarekin, hazkundera bueltatu behar gara, eurogunearen barruan”, adierazi du Tsiprasek bilerara sartu aurretik, eta Jean-Claude Juncker Europar Batzordeko presidentearen aurrean. “Konponbidearen unea iritsi da”, erantsi du.
Euroguneko bazkideak eta Greziak akordioa lortuko duten ala ez ez dakiela nabarmendu du Junckerrek, baina azken egunotan aurrerapausoak eman dituztela gaineratu du.
Gauzak horrela, Euroguneko estatuburuek eta gobernuburuek premiazko bilera egingo dute arratsaldean, Greziaren etorkizuna aztertzeko. Mahai gainean, Tsipras Greziako lehen ministroak egindako azken proposamena izango dute.
Herrialdeak hilaren 30a arteko epea du erreskatearen hurrengo zatia (7.200 milioi euro) jasotzeko akordioa lortzeko. Hala egin ezean, segur aski dirurik gabe geratuko da langile publikoen soldatak eta pentsioak ordaintzeko, hilabete amaieran 1.600 milioi euro itzuli behar baitizkio Nazioarteko Diru Funtsari (NDF).
Donald Tusk Europako Kontseiluko presidentearen esanetan, Tsiprasek bi aukera ditu: nazioarteko hartzekodunen aginduak bete eta murrizketa gehiago egin edo corralito bat ezarri, azken egunetan herritarrek milioika euro erretiratu baitituzte bankuetatik. Oraingoz, baina, beste aukera bat lantzen ari da: Europak onartuko lukeen erreforma proposamen bat aurkeztea.
Hartzekodunek pentsioak murriztea eta balio erantsiaren gaineko zerga (BEZ) igotzeko agindu diote Greziako Gobernuari, baina Tsiprasek ezezkoa eman die, herritarrek murrizketen aurka egiteko aukeratu baitzuten lehen ministro.
Greziaren proposamen berria
Greziako lehen ministroak gaurko bileran aurkeztuko du formalki proposamen berria. Atzo, Angela Merkel Alemaniako kantzilerrari, François Hollande Frantziako presidenteari eta Jean-Claude Juncker Europako Batzordeko buruari azaldu zien.
Martin Selmayr Junckerren kabineteko buruaren ustez, Greziaren proposamena "aurrera egiteko oinarri ona" da.
Horren ildotik, Grezia prest dago elikagai batzuen eta hotelen BEZa igotzeko, baina betiere hiru tasa orokorrei (% 6,5, % 13 eta % 23) eutsita. Hartzekodunek hirutik bira murriztea nahi dute.
Eztabaidagai nagusietako bat pentsioak dira, eta orain Atenasko Exekutiboa aldez aurretiko erretiroa debekatzeko prest dago, 200 milioi euro aurrezte aldera. Gainera, pentsio osagarri handienak murriztea ere proposatu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.
EBko Barne ministroek Ceutako krisia aztertuko dute gaur, ezohiko bilera batean
Europar Batasuneko Barne Ministroen Ezohiko Kontseilua gaur bilduko da, Espainiak eskatuta eta 22 estatu kidek babestuta, Ceutako migrazio-krisia aztertzeko eta Marokotik etorritakoen gorakadari erantzun bateratua emateko.
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.
Trumpek bertan behera utzi du Iranen aurkako erasoa, eta berehalako akordioa eskatu dio Teherani
AEBko presidenteak esan du erasoaldia bertan behera utzi duela, akordio baterako oinarriak adostu ostean, eta negoziazioek porrot eginez gero, "Bigarren Mundu Gerratik ikusi gabeko" indar militarra erabiliko duela ohartarazi du.
Haize bolada bortitzek hainbat sute elikatzen jarraitzen dute Atenaseko eskualdean
Hiriburutik 60 kilometro ipar-mendebaldera dagoen Porto Germenon sugarren kontra ari dira suhiltzaileak. Haizea da etsairik handiena une honetan; izan ere, bolada bortitzek sugarrak elikatu dituzte, eta egoera kritikoa da herrialde osoan.
Europar Batasunak premiazko bilera egingo du asteartean Ceutako migrazio krisia aztertzeko, barne ministroak bilduta
EBko Kontseiluaren buru den Irlandak ezohiko bideokonferentzia deitu du, Pedro Sanchezek eta Europako beste 22 liderrek idatziz eskatu ostean.
EBko 22 estatuk Ceutako migrazio krisiaren aurrean erantzun bateratua eskatu dute
Italiak eta Danimarkak bultzatutako gutunean, EBko Barne ministroen ezohiko bilera eskatu dute kanpo-mugen kontrola indartzeko, eta ohartarazi dute erregularizazio masiboek "erakarpen-efektua" izan dezaketela.
Von der Leyenen ustez, Europako mugen kontrola "are gehiago indartu behar da"
Europako Batzordeko presidenteak ohartarazi duenez, "adi egon behar dugu sarbide kritiko guztietan, eta agintari guztien arteko koordinazio estua izan". Era berean, “ikasgaien azterketa-prozesu bat" abiatzeko eskatu du, "Europaren erresilientzia hobetzeko".