EBZk zor publikoa erosteari ekin dio
Europako Banku Zentrala (EBZ) zor publikoa erosten hasi da, historian lehen aldiz. Finantza-erakundeak Twitterren baieztatu du albistea:
"Europako Banku Zentrala eta Euroguneko herrialdeetako banku zentralak zor publikoa erosten hasi dira, iragarri bezala, Sektore Publikoko Erosketa Programaren baitan", azaldu dute txioan.
Datorren urteko irailera arte, astean 60.000 milioi euro txertatuko ditu Eurogunean, deflazioaren mehatxua gainditu eta ekonomia suspertzeko. Bigarren mailako merkatuetara joko du erakundeak, estatuetako zorra erosi ahal izateko.
Europako burtsek zenbaki gorriekin ekin diote egunari, AEBko Erreserba Federalak interes-tasak igo ditzakeen beldur eta Greziarekin gertatuko dena ez jakiteak eragindako ziurgabetasunak eraginda. Espainiako Ibex 35ak % 0,53 galdu du, eta 11.000 puntuen inguruan kotizatzen zebilen saioaren erdian.
Deflazioaren mamua
Mario Draghi EBZko presidenteak deflazioa murriztu eta ekonomia berpiztea du xede nagusi, ostegunean aurkeztu zuen programa berri honekin. 2017. urterako, % 1,8ko inflazioa lortu nahi du Draghik.
Erregaiaren prezioen beherakadak eraginda, datozen hilabeteetan inflazio negatiboa izatea aurreikusi du Banku Zentralak, baina 18 hilabete barru legez duen % 2tik gertuko helburua betetzea espero du.
EBZren aurreikuspenen arabera, Euroguneko Barne Produktu Gordina % 1,5 handituko da 2015ean. Datorren urtean, % 1,9 haztea espero dute, eta 2017an, berriz, hazkundea % 2,1ekoa izatea.
Ostegunean, Draghik azpimarratu zuen martxan jarritako programa horri esker “inflazioaren errebotea” lortuko dutela; izan ere, iragarpena egin eta berehala “zantzu positiboak” nabaritu zituztela nabarmendu zuen. “Eta ez gara oraindik hasi ere egin”, gaineratu zuen.
Hala ere, Euroguneko Gobernuei beharrezkoak diren erreforma estrukturalak egitea eskatu zien Mario Draghik.
EBZk astero-astero emango du erositako zor publikoaren berri.
Zure interesekoa izan daiteke
Bizkaiko metalgintzako enpresen % 20 kolokan egon daitezkeela ohartarazi du patronalak
Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioaren azken txostenaren arabera, enpresen errentagarritasunak eta inbertsioak behera egin dute, eta absentismoa % 10,4koa izan da 2026ko lehen seihilekoan.
Osakidetzako gehiengo sindikalak greba egingo du udazkenean, "kolektibo guztien" lan baldintzak hobetu ditzaten eskatzeko
SMEk Osasun Sailarekin hitzartutako akordioa "partziala" dela salatuta, LAB, SATSE, ELA, CCOO eta UGT sindikatuek mobilizazioak egingo dituzte irailetik aurrera, "aparteko orduetan oinarritutako eredua ez delako jasangarria".
Zerga turistikoaren ordenantza onartuta, urtean 8 milioi euro biltzea espero du Donostiako Udalak
Jon Insausti alkateak esan duenez, helburu nagusia da hiria bisitatzen dutenek "zerbitzu publikoak, azpiegiturak, hiri-espazioak, segurtasuna eta beste jarduerak finantzatzen laguntzea, bisitarien eta donostiarren bizi-kalitatearen arteko oreka mantentzeko".
Martinezek ziurtatu du medikuen sindikatuarekin lortutako akordioa ez dela baztertzailea
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuaren hitzetan, Osakidetzako gainerako kolektibo profesional guztiekin hitz egiten jarraituko du. Iraileko mahai sektorialeko bilerara joateko deia egin die sindikatuen ordezkariei.
Langabeziak behera egin du Euskadin eta Nafarroan bigarren hiruhilekoan, eta bi erkidegoetan Estatuko batezbestekoaren azpiko tasak daude
Euskal Autonomia Erkidegoan 12.400 langabe gutxiago daude, eta tasa % 7,11koa da; Nafarroan, berriz, 3.300 langabe gutxiago daude, % 8,07ko indizearekin.
39 urteko gizon bat larri zauritu da Iruñean lan-istripuz
Presiozko mahuka batek buruan jo du baratzean ari zela.
Alokairuen prezioa % 3 eta % 4 artean jaitsi zen Donostian, Irunen eta Errenterian 2025eko azken hiruhilekoan
2025ean 86.522 alokairu-kontratu sinatu ziren Euskadin, serie historikoko bolumenik handiena. Alokairuen prezioei gehien eusten dion lurraldea Araba da.
Papresak aro berria hasi du, CL Group Industrial taldeak paper fabrika erosi baitu
Gaurtik CL Group Industrial taldeak bere gain hartu du Errenteriako paper fabrikaren ekoizpena.
CCOOk euskara ikasteko denbora eta baliabideak eskatu ditu eta euskarafobia dagoela ukatu du
Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan, Iñigo Garduño CCOOren komunikazio idazkariak langileak auzitegietan defenditzeko egindako bidea azpimarratu du. Halaber, adierazi du ez direla aritu euskararen kontra, euskara ikasteko baliabideak eskatzen baizik.
EAEko arrantzaleek antxoa-kuota ia osoa agortu dute eta hegaluzearen kosteraren buru dira
Esleitutako antxoa-kuotaren % 98,4 harrapatu dute dagoeneko. Euskal ontziek harrapatu dituzte Estatuan arrantzatutako hegaluzearen hamar kilotik sei.