Negoziazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Greziaren proposamen berria 'nahikoa ez' dela uste dute hartzekodunek

Europako iturrien arabera, Atenasen proposamen berriak iraganean errefusatutako osagaiak ditu eta “aurrerapauso konstruktibo” bat emateko aukerarik ez du uzten.
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Erreskatearen laguntza jasotzeko Atenasek egin beharreko erreformak eta murrizketak adosteko proposamen berria egin zuen Greziako Gobernuak, baina nazioarteko hartzekodunek “nahikoa ez” dela uste du.

Alexis Tsipras Greziako lehen ministroak egindako eskaintza aldeen arteko konpromiso bat lortzeko “nahikoa ez” dela azaldu dute euroguneko iturriek.

Europako Batzordearen, Europako Banku Zentralaren (EBZ) eta Nazioarteko Diru Funtsaren (NDF) eskaintza arbuiatu zuen Tsiprasek iragan asteazkenean. Ondorioz, hartzekodunak proposamen alternatibo baten zain zeuden iragan ostegunetik.

Hiru erakundeak Atenasen proposamenak kontu eta ardura handiz aztertzen ari zirela esan du gaur Europako Batzordeak.

Greziako Kathimerini egunkariak Europako iturriak aipatuz gaur jakitera eman duenez, Atenasen proposamen berriak iraganean errefusatutako osagaiak ditu eta “aurrerapauso konstruktibo” bat emateko aukerarik ez du uzten.

Superabita

Egunkariaren arabera, superabitaren helburuak berriz planteatu ditu Atenasek. Horrela, aurten % 0,6ko superabita proposatu beharrean BPGren % 0,75ekoa izatea planteatu du, eta % 1,75ekoa 2016an, hasierako % 1,5ekoa baztertuz. Hartzekodunek % 1 eta % 2ko superabita proposatu zuten, hurrenez hurren.

Kathimerini-k aipatutako iturriak harrituta utzi ditu Greziak kopuruen aldaketa horiekin; izan ere, puntu horretan aldeen arteko adostasuna zegoen.

Der Tagesspiegel Alemaniako egunkariak gaur argitaratutako elkarrizketan, superabitaren inguruan egindako eskaintzan berak pertsonalki sinesten ez duela adierazi du Yanis Varufakis Greziako Ekonomia ministroak, baina Greziak “hartzekodunen jarrerara hurbiltzeko soilik” egin duela erantsi du.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X