Tsiprasek proposamen berria aurkeztuko die Merkeli eta Hollanderi
Alexis Tsipras Greziako lehen ministroak asteazken honetan aurkeztuko die Angela Merkel Alemaniako kantzillerrari eta Fraçoise Hollande Frantziako presidente frantziarrari akordiorako proposamen berria, Finantza Ministeriorik zabaldu dutenez.
Aipatutako iturriek baztertu egin dute proposamena Bruselako Taldea deitutakoan lehenago aurkeztea (Greziako eta zordunen ordezkariek osatutakoa), talde hori "soilik helarazi baitzitzaion plan greziarra" aurreko astean, baina ez erakundeena (Europar Batzordea, Europako Banku Zentrala eta Nazioarteko Diru Funtsa).
Greziak 47 orrialdeko proposamena aurkeztu zuen aurreko astean eta, Gobernuaren ustean, Bruselako Taldearekin egindako negoziazioen esparruan adostutakoa laburbildu zituen.
Zordunei proposamena
Erakunde zordunek jaso egin dute Greziak egindako proposamen berria erreformei buruz eta aztertzen ari dira dagoeneko, Europako erakundeetatik zabaldu dutenez.
Agiri horren bidez, Alexis Tsiprasek gidatutako Gobernuak kideak bateratzeko asmoa du, herrialderen bigarren erreskatea -7.200 milioikoa- ahalbidetzeko.
"Pentsaezina" pentsioak murriztea
Bestalde, Tsiprasen arabera, "Europak onartu egin beharra dauka austeritateak porrot egin duela" eta "pentsaezina" dela erakundeek pentsio baxuenak murriztea eskatzea, besteak beste.
Il Corriere della Sera Italiako egunkariak plazaratutako elkarrizketa batean, Tsiprasek azaldu du kontua ez dela aurkeztutako erreformak troikaren gustuko ez direla, baizik eta batzuek uko egiten diotela onartzeari "austeritateak porrot egin duela".
"Europak eta erakundeek onartu behar dute austeritateak kale egin duela. Ez da erabaki erraza, krisialdi iraunkor baten kostuan pentsatu egin behar dugu edo, are okerrago, porrot baten kostu historikoan", esan du.
Zure interesekoa izan daiteke
Nafarroak etxebizitza berrien stocka agortu zuen 2025eko amaierarako, eta Euskadik % 0,23ra murriztu zuen
Urte amaieran, 2.502 etxebizitza zeuden saldu gabe Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE). Espainiar Estatuan, berriz, saldu gabeko etxebizitza berrien stocka 452.670 etxebizitzakoa izan zen.
Zabalik dago Tubos Reunidos erosteko interesa agertzeko epea
Hartzekodunen konkurtsoa kudeatzen duen epaileak erosketa-prozesua aktibatu du eta konkurtso-administratzaileak prozesua bideratzeko jarritako arauak onartu ditu. Lehentasuna ematen dio talde osoa saltzeari.
Ekitaldi eta ikuskizunetako teknikariek greba egingo dute berriz
“Patronalaren pasibotasunaren aurrean”, maiatzaren 15ean egin zuten bezala, greba egingo dute Bilbao BBK Liveko zein Gasteiz, Donostia eta Bilboko jaietako egun banatan.
Pirinioetako abeltzainek hartzak zaintzeko eskatu dute, horien kopurua abeltzaintza estentsiboarekin "bateragarria" izan dadin
Ezkaroze eta Aribe herrietan, etxeetatik gertu dauden eremuetan, bi hartz ikusi dituzte asteburuan. Hartza hain gertu izateak kezka zabaldu du inguruko abeltzainen artean, abere taldeetan zer ondorio izango dituen beldur.
Tubos Reunidosko langileen batzordeak konpainiaren jarraipena bermatzeko eskatu du Diputatuen Kongresuan
Amurrioko lantegiko beharginen ordezkariak Diputatuen Kongresuko hainbat talderekin bildu dira, tartean Podemos eta EH Bildurekin, legez besteko proposamen bat aurkezteko. SEPIren zorra akzio bihurtzea eskatu dute, jarduera eta enplegua bermatzeko, hala nola plan industrial bat eta bankuei laguntzeko neurriak hartu ditzatela, besteak beste, BBVAri, akziodun eta hartzekodun gisa. Tubos Reunidosek 263 milioi euroko zorra duen hartzekodunen konkurtso bati aurre egin behar dio.
Arabako lantegietan aldi baterako lan erregulazioa aktibatzea proposatu du Tubacexek, eskaeren jaitsieragatik
Ormuzko itsasartea ixtearen ondorioz, eskaera-kopuru asko jaitsi delako proposatu du neurria. Alabaina, Iranen eta AEBren arteko akordioa gauzatzen bada, egoera alda daiteke.
Cl Group taldeak Papresa erosteko eskaintza onartu du epaitegi batek
Cristian Layri lotutako Extremadurako taldeak 39,3 milioi euroko eskaintza egin zuen, baina azkenean erosketaren zenbatekoa handiagoa izango da Donostiako Merkataritza Arloko Epaitegiaren arabera.
Bizkaiak “etorkizuna eraikitzeko lekua” dela aldarrikatu du Madrilen, inbertitzaileak erakartzeko
Aldundiak bere erreforma fiskala aurkeztu du Madrilen, ehun bat enpresatako eta erakundetako ordezkarien aurrean.
Langile bat hil da Topoaren lanetan, Donostian
Euskal Trenbide Sareak ohar bidez jakinarazi duenez, tunel batean lanak egiten ari zirela, makina bat irauli da eta langilea azpian harrapatu du.